Albiztur, Tolosaldeko hitza

Hitzako albiste zerrenda albiztur

Urdaibaira bidaia antolatu du Udalak azaroaren 6rako

Albizturko Udalak bidaia antolatu du Urdaibaira (Bizkaia). Azaroaren 6an, larunbata, da irteeraren eguna. Urdaibaiko inguruak eta txakolindegi bat bisitatuko dituzte. Hain justu, lehenengo Gernikako Itsas Mendi txakolindegia bisitatuko dute bidaiariek. Bertako txakolina dastatzeko aukera izango dute. Horren ondoren, Kortezubiko Marko jatetxean bazkalduko dute eta arratsalde partean Urdaibaiko inguruak ezagutzeko aukera izango dute: Santimamiñe koba ingurua, Laga eta Laida hondartzak... Prezioa, 20 euro Izena eman nahi duenak azaroaren 2a baino lehen egin behar dute. Horretarako ohiko lekuetara jo behar da. Bidaiaren prezioa 20 eurokoa izango da izena ematen duten guztientzat. ...  2010/10/26 - 23:58:01

Herri Ostatuaren ustiaketa lehiaketara atera du Udalak datozen lau urteetarako

Albizturko Udalak Herriko Ostatuaren ustiaketa lehiaketara atera du. Zenbait aldaketa izango dira egun ematen den zerbitzuarekin alderatuta. Hala, orain arte zerbitzua bost urtetarako kontratatzen bazen, oraingoan lau urtetarako izango da. Baldintza berri batek euskararekin du lotura. Izan ere, jende aurrean lan egin behar duen pertsonak ezinbestekoa izango du euskara jakitea. Beste aldaketa nabarmen bat, Ostatuaren baitan gune bat egokitu behar dela izango da, bertako produktuak eta oinarrizko gaiak saldu ahal izateko. Udaletik azaldu dutenez, «ez dago denda bat herrian. Soilik denda bat jartzeak ez du agian bideragarritasun bat izango. Horregatik egokia iruditzen zaigu jatetxearekin eta tabernarekin lotuta, bertako produktu batzuk, esaterako babarrunak, eta oinarrizko produktuak, salgai izatea». ...  2010/10/26 - 23:58:01

Rafa Uribarren herritarrekin bildu da

Gipuzkoa Eraikitzen ekimenaren baitan, Rafa Uribarren Landa Ingurumeneko diputatua 20 bat albizturtarrekin bildu zen herenegun. Diputazioak azken 3 urteetan landutako Kudeaketa Planaren berri eman zuen bertan. Honez gain, han bildutako herritarrek euren iritzi eta ekarpenak aurkezteko aukera izan zuten. Besteak beste, Landa Gipuzkoa 32 programa, landa ingurumenaren mantentzea eta berreskurapena, lurralde oreka, baserritarren etorkizuna, etxegintza-ereduak eta lurren ustiaketa izan ziren bileran zehar landutako gaiak. Azken gai horixe izan zen elkarrizketaren mamietako bat: albizturtar batek herrian orain urte batzuk lurren partzelazioaren aldeko kanpaina martxan jarri zutela adierazi zion diputatuari, eta Diputazioak euren kezkei eta eskaerei kasorik egin ez ziela ere nabarmendu zuen. Uribarrenek bere egin zuen herritarraren kezka, eta Diputazioaren nahia «lur bankuen kudeaketa garatzea eta hobetzea» dela erantzun zion. Horretarako, «baserritarren etorkizuna hobetzeko, alegia, profesio...  2010/09/15 - 23:16:02

Parte-hartzea bultzatzeko bilkura

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Herritarren Partaidetzarako Bulegoaren bitartez, Gipuzkoa Eraikitzen ekimena jarri du abian. Honekin, administrazioa eta herritarren arteko distantzia murriztea da asmoetako bat, eta aldi berean, azken hauen parte hartzea bultzatzea. Orain artean, probintziako hainbat herritan izan dira. Egitasmoa dela eta, Rafa Uribarren Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuaren Diputatua Albizturren izango da datorren asteartean, hilaren 14an, albizturtarren kezkak, iritziak eta eskaerak entzuteko. Bilkura 18:30ean izango da udaletxeko areto nagusian. Batzarrean parte hartu nahi duten herritarrek aldez aurretik eman beharko dute honen berri. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundikoek telefono bat jarri dute martxan, 943 11 23 37, hain zuzen ere. Korreo elektronikoz ere eman daiteke izena, gipuzkoapartehartzen@gipuzkoapartehartzen.net helbidera mezua bidalita. ...  2010/09/09 - 23:55:06

Lanak amaituta, jolasteko garaia da

 2010/07/15 - 00:04:02

Frontenis txapelketan izena emateko aukera

Amaitzear da Albizturko Lehen Frontenis txapelketan izena emateko epea. Aurten, jai batzordekoek estreinakoz, norgehiagoka hau antolatzea erabaki du. Parte hartu nahi dutenek, herriko tabernetan egin dezakete, hilak 8 bitartean. Txapelketan banaka nahiz binaka jokatu ahal izango da. Alde batetik, neskak ariko dira, eta bestetik mutilak. Beraz lau multzo egongo dira. Banakako neskena eta mutilena alde batetik, eta binakako neskena eta mutilena, bestetik. Jai batzordekoen helburua ahalik eta jende gehienak parte hartzea da, txapelketa herrikoia bultzatzea ere. Hori dela eta, adinean ere ez dute mugarik jarri. Banaka parte hartu nahi dutenek, 10 euro ordaindu beharko dituzte izen-ematea eta bikoteek berriz, 15. Izen-ematea amaitu ostean, egutegia finkatuko dute antolatzaileek. Hala, jakitera eman dutenez, partidak uztailean eta abuztuan, asteburuetan izango dira. Ostiral iluntzeetan batzuk eta larunbat arratsaldeetan besteak. Finalak, herriko jaien bezperetan jokatuko dira, hau da abuztuaren erdi aldean. ...  2010/07/05 - 23:44:02

Paella erraldoiaren bueltan, albizturtarrak

 2010/07/03 - 23:30:03

I. Frontenis Txapelketa Herrikoiaren izen-ematea

 2010/06/22 - 23:29:19

Kultur Etxea zezen-plaza bihurtuta

 2010/06/21 - 23:38:02

Paella jaterako txartelak salgai herriko tabernetan

 2010/06/19 - 00:14:02

Nabigatu euskaraz