Alkiza, Tolosaldeko hitza

Hitzako albiste zerrenda alkiza

Hilaren 27an, Faltzesko bodegara irteera

 2010/11/03 - 00:25:01

Baserria eta ingurumena hizpide

 2010/10/22 - 00:26:05

Atzo bildutakoei gaur zukua atereaz

 2010/10/17 - 00:41:02

Haurren ekintzetan izen ematea ostirala bitarte

 2010/09/21 - 23:59:03

'Ikiliko txondorra' liburuan jasota

Atzo, Tolosako Kultur Etxean aurkeztu zuten Ikiliko txondorra liburua. Aurkezpenean, Pello Joxe Aranburu (Itxurain proiektuaren bultzatzailea ), Xabier Artola (argazkilaria) eta Koldobika Jauregi (Ur Mara argitaletxea )izan ziren. Ikiliko txondorra liburua, argazki bidez osatu dute. 2009. urteko maiatzean, Alkizako Ikilasagasti baserriaren ondoan egin zuten txondorra, astebetez egon zen pizturik. Bertan, ateratako milaka argazkietatik, 83 argazki aukeratu ditu Xabier Artola Zubillagak. Testu laburrez lagundua dago eta bertso batzuk tartekatu ditu. «Ikazkinik ez da gehiago ikusiko euskal herrietako mendietan... argazkitarako ez bada» dio liburuaren hasierak. «Argazkilari bezala erronka bat izan da» zioen Artolak eta argazki hauek auzolana, festa... irudikatu nahi izan dute. ...  2010/09/10 - 23:24:03

Haurrei zuzenduriko ikastaroen bilera

 2010/09/01 - 23:03:01

Ernio Gazumeri buruzko hitzaldia bihar 21:00etan

 2010/05/12 - 22:56:03

«Analfabetoak dira, baina ahozkotasuna dute kultur ondare»

Antropologia, garapena eta mundu indigenaren arteko harremanak berebiziko interesa sortzen diote Nafarroako Unibertsitatean antropologiako irakasle den, Kepa Fernandez de Larrinoari (Alkiza, 1958). Antartidako Inuiten inguruan egindako proiektu eta ikerketa lanak azaltzera gonbidatu zuen Quitoko (Ecuador) Unibertsitateak. Bertan, Amazoniako indigenak ezagutu zituen, eta bi urtez Cofan indigenekin egindako lana laburbiltzen duen Palabras Propias liburuari azken ukituak ematen ari da. 'Palabras Propias' tituluak bi urtetako esperientzia biltzen du. Zein izan da proiektuaren funtsa? Ecuador iparraldeko Sucumbios probintzian eta Colombiako lurretan bizi diren, Cofan talde indigenak irrati komunitario batean irratsaio bat izatea zen helburua. Latinoamerikan irrati komunitarioen ideia oso zabaldua dago. Proiektu honek duen berrikuntza nagusia, irratsaioa, indigenek beraiek sortua eta produzitua dela da. Beraiek dira beren historia propioaren narratzaile eta komunikatzaile.Irratian bildutako guztia artxibo batean gordetzen dute eta hau artxibo kulturala da beraientzat. Bestalde, liburuak Euskal Herriko gizarte laneko ikasleek bertan izandako esperientzia ere biltzen du. ...  2010/05/11 - 00:37:05

«Konfiantza faltagatik hasi nintzen idatzitakoak lehiaketetara bidaltzen»

Xabier Artola Zubillaga (Donostia, 1957 ) Alkizan bizi da eta Euskarazko Ipuin lehiaketa sailean Donostia Hiria Saria eskuratu berri du. Deception Island izenburua jarri dion ipuina aurkeztu zuen eta Miren Azkarate, Iñaki Aldekoa, Jon Kortazar, Enkarni Genua eta Maria Jose Olaziregik osatutako epaimahaiak, 46 ipuinetatik, alkizarrarena aukeratu zuten. Donostia Hiria Saria irabazi duzu ipuin lehiaketa sailean. Espero zenuen ala ezustekoa izan da? Nik uste dut honelako lehiaketa batean beti ezustekoa dela. Konfiantza banuen egindako lanarekin baina badakit oso zaila dela hainbeste lanen artetik zurea aukeratzea epaimahai batek, ez da erraza. Beti da sorpresa eta sorpresa ona noski. ...  2010/05/11 - 00:37:05

Hilaren 23an, 20:30ean ohiko osoko bilkura egingo dute Alkizan

Hilaren 23an, asteartea, 20:30ean ohiko osoko bilkura egingo dute udaletxeko bilkura aretoan. Bertan, besteak beste, ondoren zehazten diren gaiak aztertuko dituzte: 2010eko urtarrilaren 26an egindako ohiko bilkuraren akta; alkatetza ebazpenak; fakturak eta ordainketen berri emango dute; VII. Aiztondoko klasikoari 2010 eko ekarpena burutzea, hala badagokio; Erniozaleak kultur elkarteari 2010eko ekarpena burutzea, hala badagokio; eta bukatzeko erregu, galdera eta mozioak izango dituzte hizpide.  2010/05/11 - 00:37:05

Nabigatu euskaraz