Amezketa, Tolosaldeko hitza

Hitzako albiste zerrenda amezketa

Kultur Etxea inauguratuko dute etzi hasiko den Kultur Astearen baitan

Aurtengo Kultur Astea etzi hasiko bada ere, ekitaldi bereziena igandean izango da. Egun horretan inauguratuko dute Amezketako Kultur Etxe berria. Bertan egingo dira, gainera, Kultur Astearen hainbat ekitaldi, tartean, Astea irekiko duen lehen ekitaldia: Trifidus musika taldearen musika emanaldia. Jazz eta blues musika uztartzen ditu taldeak eta bertako partaidea da Iban Gurrutxaga amezketarra. Igandean bertan beste ekitaldi interesgarria izango da : Albitzuri-Aundi harriaren jasotze txapelketa. Bederatzi harri-jasotzailek parte hartuko dute: Izeta II.a, Izeta III.a, Joseba Ostolaza, Landarbide, Joxe Calvo, Iban Ugartemendia, Unai Lertxundi, Urtzi Telleria eta Goenatxo II.a. Bakoitzak 10 minutuko tanda izango du harria jasotzeko. Gipuzkoako Herri Kirolen Federazioak arautuko du lehiaketa. ...  2010/11/04 - 01:32:02

Azokan parte hartzeko izena ematea zabalik

 2010/10/24 - 00:42:01

Kultur Asteko afarirako txartelak salgai daude

 2010/10/18 - 23:00:01

Batzorde bilera izango da etzi, 20:30ean

Amezketako Udalak jakinarazi duenez, astelehenean 20:30ean Udaletxeko pleno aretoan hirigintza-obra, kultura, ingurumen eta ekonomi arloko kontuen batzordeen bilera izango da. Etziko batzorde bileran gai hauek jorratuko dituzte: obra txikiak, hirigintza kontsultak eta informazioa, burdindegi tailerraren eskualdatze baimena, Papel Aralar SAren Xehekapen Azterlanaren behin-betiko onarpena, Papeleraren kogenerazio planta berriaren eraikitzea, 2011. urterako Ordenantza Fiskalak, udazkenean izango den Aste Kulturaleko informazioa eta Agenda 21en baitan herri batzarraren emaitzak.  2010/10/15 - 23:36:03

Herri batzarra deitu dute bihar 20:00etarako

 2010/10/13 - 00:08:03

Euskara ikastaroa eta haur txokoa abian dira

Bi egitasmo abian jarri dira aste honetan Amezketan. Alde batetik euskara ikastaroarena eta, bestetik, haur txokoa. Hirugarren urtea da martxan jartzen dela euskara ikastaroa. Aurten sei ikaslek eman dute izena. Horietatik hiru EGA mailako ikastaroa egiten ari dira eta beste hiruak hastapenekoa. Satur Zabala zinegotziak azaltzen duenez, «Amezketako Udalak euskararengatik apustua egitea erabaki du eta horregatik antolatzen dugu euskara ikastaroa». Ikasleak ikasturtean zehar klaseen %80ra joaten badira, doan izaten dute ikastaroa. Elduaien akademiako irakasle bat joaten da eta berak ematen ditu bi ikastaroak. Iaz ere irakasle bera zegoen eta ikasleek hala eskatuta aurten ere berdinak jarraitzen du. ...  2010/10/08 - 23:34:04

Garapen Planaren jarraipena egiteko bilera

 2010/10/06 - 23:15:01

Ugarteko jaietan «giro ezin hobea» izan da

Uda amaitzea, herri eta auzoetako festak amaierara iristen ari direnaren seinale izan ohi da. Eta eskualdean ere, azken txanpara iristen ari dira. Igandean amaitu ziren Ugarteko jaiak. Urte sasoi honetan,eguraldiak zeresan handia izaten du. Aurten Ugarten, eguraldiaren aldetik ez dute kexatzeko aitzakiarik izan. Giro ezin hobea izan dute, haize epela eta guzti. Azken urteetako jenderik gehiena izan da Hiru egun izan dituzte festarako eta antolatzaileak «oso gustura» agertu dira eta «guztia oso ondo» atera dela adierazi dute. Ostiraleko afari herrikoian, 111 lagun elkartu ziren. Bertara, Ugarterekin lotura dutenak gerturatzen dira. ...  2010/10/04 - 23:03:02

Gipuzkoako Txapelketako partidak asteburuan

 2010/10/01 - 00:21:01

Bertso poteoa izango da aurtengo berritasuna jaietan

Asteburu honetan ospatuko dituzte Ugarten jaiak. Aurten berrikuntza bertso poteoa izango da. Bestalde, mus txapelketarik ez da izango aurtengoan. Bihar hasiko dira jaiak 20:30ean egingo den kanpai jotze eta suzirien jaurtiketarekin. Ondoren, 21:00etan herri afaria egingo dute. Afaldu eta gero Ostolaza eta Andonegi trikitilarien saioa izango da. Atsedenaldian toka lehiaketa antolatu dute. Etzi, larunbata, goizetik hasiko dira ekitaldiak. 11:00etan gaztetxoen pilota partidak jokatuko dituzte. 12:30etik 14:00etara eta 15:30etik 19:00etara haurrek puzgarrietan eta ohe elastikoetan jolasteko aukera izango dute. Arratsaldean zehar zaldiak ibiliko dira nahi duenak Ugarten zehar ibilalditxoak egiteko. 18:00etan txokolatea bizkotxoekin banatuko dute. 19:30ean bertso poteoa egingo dute Julio Soto eta Bixente Gorostidi bertsolariekin. 21:00etarako zahagi-ardoa antolatu dute. 22:30ean Ansorregi eta Larrañaga trikitilarien saioa eta honen atsedenaldian ikuskizun bitxi bat izango dela iragartzen du festen egitarauak. ...  2010/09/29 - 23:12:04

Nabigatu euskaraz