Areso, Tolosaldeko hitza
Hitzako albiste zerrenda areso
Guraso Elkarteak 30 lagun inguru elkartu ditu Urteagan Zuhaitz Eguna ospatzeko
Aresoko Guraso Elkarteak joan den urtean bezala aurten ere Zuhaitz Eguna antolatzea erabaki zuen. Esan eta egin. Ikasleak eskolatik atera eta zuhaitzak landatzera joan ziren haurrak eta gurasoak herenegun, guztira 30 lagun inguru. Zuhaitzak landatu ostean meriendatxoa egin zuten, mendian bertan. Edariak Guraso Elkarteak jarri zituen. Giro ederra topatu eta sortu zuten aresoarrek, nahiz eta haize fina izan zuten lagun. Guraso Elkartetik esan dutenaren arabera, datorren urtean, agian, landaketa egin beharrean bi urte hauetan landatutako eremuaren garbiketa eta zainketa egingo dute. Aresoko Udalaren laguntzarekin ... 2010/03/04 - 00:51:01
Pakita Arregik badu bere diploma
2010/02/27 - 01:20:01
Pakita Arregi aresoarrak bihar jasoko du Bilbon euskaltzain diploma
Bihar, hilaren 26an, Euskaltzaindiak izendatu berri dituen ohorezko euskaltzainei diplomak banatuko zaizkie. Ekitaldia 13:00ean hasiko da, Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan. Orotara, 11 ohorezko euskaltzain berri izendatu zituen Akademiak, urtarrilaren 29an eginiko osoko batzarrean. Horien artean Pakita Arregi aresoarra aurkitzen denez, Bilbon jasoko du bihar ohorezko euskaltzain berriaren diploma. 2010/02/25 - 01:02:02
Jon Rosalesen «neskalagunaren» baserria miatu dute
Larunbatean Villabonan etakidea izatea egotzita atxilotu zuten Ibai Beobiderekin lotuta, bi euskal herritar atxilotu zituen asteazkenean Mossos d'Esquadra Kataluniako Poliziak Camprodon ondoko Mollo herrian, Gironan (Herrialde Katalanak). Hauetako bat Jon Rosales bizkaitarra zen. Herenegun berriz, Guardia Zibilak Aresoko baserri bat miatu zuen, «Jon Rosalesen neskalagunaren etxebizitza», Espainiako berri agentzien arabera. Miaketak arratsalde guztia iraun zuen eta bien bitartean, Aresoko sarreran, Guardia Zibilak kontrola jarri zuen, «bertan denak gelditzen zituztelarik». ... 2010/02/20 - 01:29:02
Istripua Areso noranzkoan
Urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak Donostian egindako osoko batzarrean, ohorezko euskaltzain berriak izendatu zituen. Orotara, 11 ohorezko berri izendatu zituen. Horien artean aurkitzen zen Pakita Arregi aresoarra. Jakina denez, Euskaltzaindiak aldiro-aldiro izendatzen ditu ohorezko euskaltzainak, bere arautegiaren arabera, euskarari egindako «mesede bikainengatik». Ohorezko euskaltzainen azken izendapena 2004an egin zen. Gaur egun, 33 ohorezko euskaltzain dira. Pakita Arregi aresoarra Hezkuntzaren Soziologiako katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, eta Soziologia eta Politika Zientzietan Doktorea ere bada, Deustuko Unibertsitatean. ... 2010/02/10 - 00:23:03
Istripua Areso noranzkoan
2010/02/10 - 00:23:03
Eguraldiak hainbat mozorro jantzi ditu Inauterietan
Areson ere amaitu dira Inauteriak. Leitzakoekin alderatuz, eguraldia izan da tamaina eman ez duena. Ostiraletik igandera hotza, euria eta elurra izan dira protagonista Aresoko Inauterietan. Hala eta guztiz ere, herritarrak ez dira etxean gelditu eta Areso kolorez mozorrotu dute hiru egunetan zehar. 2010eko Inauteriak Guraso Elkarteak eta herriko gazteek antolatu dituzte Udalaren laguntzarekin. Denen artean ekitaldi ugari ospatu dituzte asteburuan. Karroza ongi prestaturik Inauterietan gozatzeko aukera izan dutela jakinarazi dute Guraso Elkartetik: «Eguraldi txarrarekin igaro ditugu Inauteri guztiak baino karroza ongi horniturik genuen eta haurrak bertan sartuta ederki ibili gara hiru egunetan herrian barrena bueltatxoa emanez. Azken egunean gainera, ateri egin zigun karroza ateratakoan eta Eriz Magoarekin Eskolako soinketa gela ia bete egin zen. Ondoren herriko bi gaztek trikitixa jo zuten». ... 2010/02/02 - 01:22:02
Busti arren umorea lagun hartuta
Euria, euria eta euria. Areson baita elurra ere. Herria zuritzea lortu ez arren, ez da urrutian ibili. Hala ere, herritarrak eta Inauterizaleak, umore ona aldean hartuta kalera atera ziren. Leitzako Ihoteen ostean, Areson eta Lizartzan ere Inauteriak ospatzen ari dira. Aresoarrek gaur bukatuko dituzte eta lizartzarrek, hurrengo asteburu osoa ere Inauteriak ospatzeko izango dute. Lizartzan, urtero legez, antzerki parodia eginez eman zieten hasiera jaiei eta Otsolar dantza taldekoak ere hartu zuen parte. Lizartzan hala ere, otsailaren 5, 6 eta 7a arte itxaron beharko dute berriz ere jai giroan murgiltzeko. Izan ere, ostiralean, herriko eskolak antolatuta mozorro festa egingo dute eta herrian zehar kalejira ere izango da. Larunbatean, kalejira 07:00etan hasiko dute eta gosaria eta bazkaria ere izango dituzte. Baita talo eta bertsoez lagundurik, sagardo dastatzea ere. Igandean berriz eta aurtengoei agur esanez, meza, hamaiketakoa, dantzariak, bazkaria, txaranga, jokoak eta zozketak izango dira. Bukaera emateko, berriz, gauean ijitoa erreko dute. ... 2010/01/31 - 01:13:02
Leitza utzi eta Aresorako bidean aurkitzen dira Inauterietako mozorroak
Guraso Elkarteak eta Lagunarteko gazteek antolatu dituzte Aresoko 2010eko Inauteriak, Udalaren laguntzarekin. Bihartik igandera herriko txoko guztietan ospatuko dituzte Leitzan amaitu berri diren jai berezi hauek. 'Apirileko Feria' Andaluzia aldean egiten den azoka jendetsua Aresoko Eskolara ekarriko dute bihar. Haurrek, gurasoek eta irakasleek Eskolako Jaialdia antolatu baitute gai hori ardatz hartuta. Ondoren merienda egingo dute Pake-Toki elkartearen berotasunean. Herriko gazteak etzi jarriko dira martxan. Lehenik gosari eder bat egingo dute eta ondoren baserrietara joango dira eskean. Gauerako herri afaria antolatu dute. ... 2010/01/28 - 00:00:08
Aresotik Haitira eta Malira
Guraso Elkarteak Eguberrietan etxez-etxe kantari bildutako dirua hiru zatitan banatzea erabaki du. Alde batetik, Haitira bidaliko dute zati bat; lurrikara jasan berri duten jendeari laguntza emateko asmoz. Beste zatia berriz, sute baten ondorioz kaltetua izan den Maliko umezurtz-etxe batera bideratuko da. Hirugarrena, urtero egin ohi den moduan, kantari ibili ziren haurrei meriendatxoa emateko erabiliko da. Horretarako haur guztiak Pake-Tokin elkartuko dira otsailaren 5ean, 17:30ean. 2010/01/28 - 00:00:08
