Baliarrain, Tolosaldeko hitza
Hitzako albiste zerrenda baliarrain
Txangoa Arrikutz kobazulora Igandean egun pasa ederra egin zuten, Baliarraingo guraso eta
umeek. Oñatiko Arrikutz kobazuloak bisitatu zituzten goizean. Ordubeteko txangoaren
ondoren bazkaldu egin zuten. Arratsaldean herria bisitatu zuten.Euskal Selekzioaren
Eguna zela probestuz, Porrotxekin egoteko tartea izan zuten gaztetxoenek.
2010/11/05 - 16:16:04
Baliarraingo III.Frontenis Txapelketa
Baliarrainen, hirugarren aldiz ospatuko dute Frontenis Txapelketa. Aurreko urteetako arrakasta ikusita, segida eman nahi diote antolatzaileek kirol jarduerari. Partidak jokatzeko bi astebukaera aukeratu dituzte: ekainaren 19-20 eta 26-27, hain zuzen ere. Mutilek, banakakoan jokatuko dute. Neskek aldiz, binakakoan. Pasa den urtean, 50 mutilek hartu zuten parte eta 6 neska bikotek. «Aurten ere pasa den urteko parte hartzea» espero dute antolatzaileek. Ekainaren 4an bukatzen da izena emateko epea. Interesatuek, Tolosako Aralar Kirolak dendan edota Beasaingo Urrutia Kirolaken izena eman behar dute eta 10 euro ordaindu behar dituzte. Azkenengo aste bukaeran egingo da sari banaketa: Txapela, kirol materiala eta Baliarraingo ostatuan afariak. ... 2010/11/05 - 16:16:04
Udala «oso gustura» kultur ekitaldiekin
Baliarraingo Udala «oso gustura» agertu da aurreko asteburuan egindako kultur ekitaldiekin. Aurten, astean zehar izan beharrean, asteburuan elkartu dituzte ekitaldi guztiak eta aldaketa hori «onerako» izan dela azaldu du Martzelino Dorronsoro alkateak. Larunbatean zabaldu ziren ekitaldiak Tolosaldeko Mankomunitateko Gema Ezeiza teknikariak konpostaren inguruan emandako hitzaldiarekin. «Lagun ugari bildu ziren eta jendeak galderak egiten zituen», azaltzen du Dorronsorok. Etxean konposta egiteko izena eman zuten batzuek. Hitzaldi horren harira, Udalak erosketak egiteko poltsak banatu zituen. Ondoren Kulki taldeak proposatutako garai bateko jokoekin haurrak «oso gustura» aritu zirela dio alkateak. Txokolatea eta bizkotxoak ere banatu zituzten. ... 2010/11/05 - 14:20:03
Txangoa Arrikutz kobazulora Igandean egun pasa ederra egin zuten, Baliarraingo guraso eta
umeek. Oñatiko Arrikutz kobazuloak bisitatu zituzten goizean. Ordubeteko txangoaren
ondoren bazkaldu egin zuten. Arratsaldean herria bisitatu zuten.Euskal Selekzioaren
Eguna zela probestuz, Porrotxekin egoteko tartea izan zuten gaztetxoenek.
2010/11/05 - 14:20:03
Frontoia bete da txekor jaterako
2010/11/05 - 12:24:02
Txangoa Arrikutz kobazulora Igandean egun pasa ederra egin zuten, Baliarraingo guraso eta
umeek. Oñatiko Arrikutz kobazuloak bisitatu zituzten goizean. Ordubeteko txangoaren
ondoren bazkaldu egin zuten. Arratsaldean herria bisitatu zuten.Euskal Selekzioaren
Eguna zela probestuz, Porrotxekin egoteko tartea izan zuten gaztetxoenek.
2010/11/05 - 12:24:02
Txekor jatea egingo dute Baliarrainen maiatzaren 1ean
Aurten ere txekor jatea antolatu dute Baliarrainen. Maiatzaren 1ean elkartuko dira Atari Soro pilotalekuan, 14:00etan. Prezioa 25 eurokoa da eta txartelak hilaren 25a arte izango dira salgai Zartagi jatetxe-aterpetxean. Txartelak ez dira gordeko eta joaten ez denari, ez zaio dirurik itzuliko. Bestalde, Aramako lorezalea herrian izango da goizean zehar 10:00etatik aurrera. 2010/11/05 - 10:27:08
Txangoa Arrikutz kobazulora Igandean egun pasa ederra egin zuten, Baliarraingo guraso eta
umeek. Oñatiko Arrikutz kobazuloak bisitatu zituzten goizean. Ordubeteko txangoaren
ondoren bazkaldu egin zuten. Arratsaldean herria bisitatu zuten.Euskal Selekzioaren
Eguna zela probestuz, Porrotxekin egoteko tartea izan zuten gaztetxoenek.
2010/11/05 - 10:27:08
Baliarrainen erakusketa zabalik
Enirio-Aralar Mankomunitatearen 600. urteurrena ospatzeko, Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapena Sailak antolatutako ekintzen artean, mankomunitatea osatzen duten herrietan ikusgai egongo den erakusketa ibiltari bat diseinatu dute. Atzotik, Baliarrainen ikusgai dago erakusketa hau. Araziko Begoña Riverok azaldu duenez, «eskualdeko beste hainbat herri ere bisitatuko ditu erakusketa honek, Amezketa, Ikaztegieta, Abaltzisketa eta Orendain, hain zuzen ere». Enirio-Aralar Mankomunitatea 15 herriren artean osatzen dute. Juanjo Nazabal, Baliarraingo zinegotziaren esanetan, «historia azaltzen duten argazki eta panelek osatzen dute erakusketa: artzaintza Aralarren; Amezketa inguruko kobetan meatzariak kobrea ateratzen; elurra zuloetan nola mantentzen zuten ikusten da etab.». ... 2010/11/05 - 08:30:03
Txangoa Arrikutz kobazulora Igandean egun pasa ederra egin zuten, Baliarraingo guraso eta
umeek. Oñatiko Arrikutz kobazuloak bisitatu zituzten goizean. Ordubeteko txangoaren
ondoren bazkaldu egin zuten. Arratsaldean herria bisitatu zuten.Euskal Selekzioaren
Eguna zela probestuz, Porrotxekin egoteko tartea izan zuten gaztetxoenek.
2010/11/05 - 08:30:03
