Bidegoian, Tolosaldeko hitza

Hitzako albiste zerrenda bidegoian

Adinekoen zaintza hobetzeko ikastaroak

Saiaz Mankomunitatearen eskutik, adineko pertsonekin lotutako bi ikastaro ari dira gauzatzen Bidegoianen. Hauek Saiaz Gizarte Zerbitzu mankomunitatea osatzen duten Albiztur, Bidegoian, Beizama eta Errezilgo herritarrei zuzenduta daude. Denera, 16 lagun ari dira parte hartzen bertan. Ikasleen artean daude zaintzaileak, familiakoak nahiz eguneko zentroetan aritzen diren langileak. Urriaren 20an hasi zen ikastaroak Giza trebetasunak eta komunikazioa adineko pertsonekin du izenburu. Bost saiok osatzen dute eta Izarne Lizaso psikologoa, EHUko doktorea da irakaslea. Euskara eta gaztelera tartekatzen dute saioetan. ...  2010/10/29 - 23:24:03

Gaztetxoenei zuzenduriko eguna Kultur Astean

 2010/09/26 - 00:11:02

Haurrei zuzendutako ekitaldiak Kultur Astean

 2010/09/24 - 23:06:01

Datorren astelehenean zabalduko dute Liburutegia

 2010/09/23 - 23:53:03

Antzerkiak zabaldu du Kultur Astea

 2010/09/21 - 23:35:05

Gaur hasi eta igandera arte, egunero ekitaldiak izango ditu Kultur Asteak

Bidegoiango Kultur Asteari gaur ekingo diote. Datorren igandera arte hainbat ekitaldi izango dira egunero: txotxongilo eta antzerki saioak, argazki emanaldiak, haurrentzat jolasak, patata tortilla lehiaketa... Izan ere, bi lehiaketa izango dira Kultur Astearen baitan. Patata tortilla lehiaketa ostiralean izango da eta bertan parte hartzeko bihar da azken eguna izena emateko. Horretarako udaletxera deitu behar da. Egun berean, hau da, ostiralean, parte-hartzaileek 19:00ak eta 19:30ak bitartean agertu beharko dute. Bestea marrazki lehiaketa izango da. Hori larunbatean egingo dute. Oinarriak egun berean banatuko dituzte antolatzaileek. Bost talde izango dira: 5 urte artekoa; LH 1 eta 2 ; LH 3 eta 4; LH 5 eta 6; eta adin horretatik gorakoa. Saria taldeko lehenengo bientzat izango da. ...  2010/09/20 - 22:58:05

Pilotaren bueltan, festa handia

Hutsik egin gabe, astean bitan elkartzen dira Bidegoaingo liburutegian. Arratsaldeko hiruretarako puntual-puntual mahai borobilaren bueltan izaten dira Paskuala Rezola, Axun Guridi, Karmen Jauregi, Valentina Kamio eta Trini Iraola. Bidegoiango emakume apain hauen ondoan esertzen da Begoña Olamusu, liburutegiko arduraduna. Bost emakume hauen konpainia eta kontuekin gozatzen du Olamusuk. Izan ere, mahaikide gazteenak 72 urte ditu, zaharrenak 88. Badute zer kontatua, zer esana. Zenbat bizipen, oroitzapen,poz eta sufrimendu emakume hauen barnean. Bi orduz, astean bitan, egunkaria irakurtzen dute, aldizkariak, liburuak... eta irakurritakoaren gainean hitz egiten hasten dira. Bakoitzak bere estiloan, bere bizipen eta pentsatzeko modua mahai gainean husten du. Dibortzioa, abortua, euskara, lehengo bizimodua, Euskal Herria, emakumeen berdintasuna, elkarbizitza, erlijioa... «Etxean zerbait interesgarria irakurri badute ere, artikulua edo notizia ekartzen dute. Gero horren inguruan hitz egiten dugu eta informazioa osagarria nahi badute, internetetik ateratzen dugu», dio liburutegiko arduradunak. Liburuzainak hau esan bezala, Axun Guridik Saharako emakumeei buruz irakurritakoa gogoratu du: «Sahara non zegoen ez genekien ziur eta Begoñak mapa atera zigun eta munduan kokatu genuen». ...  2010/09/19 - 00:07:01

Pilotaren bueltan, festa handia

 2010/09/19 - 00:07:01

Egun pasa «ederra» Deba aldean

Gipuzkoako Foru Aldundiak behin betiko onartu du Bidegoiango Hiri Antolaketako Plan Orokorra. Hirigintza agiri berria egungo hiri antolaketako arauen ordezkoa izango da, hauek 1995eko apirilekoak eta 1996ko maiatzekoak baitira. Indarrean dagoenez geroztik bi aldaketa-espediente izan ditu. Foru Aldundiaren bozeramaile den Eneko Goiak jakinarazi duenez: «Plan Orokor berriaren helburua da indarrean dauden arauen zehaztapenak berrikustea eta eguneratzea, eta hirigintzako tresna bat edukitzea, ekonomia eta gizarte baldintza berriei egokitua». Bidegoiango udal barrutiak bi hirigune ditu, Bidania eta Goiatz, hain zuzen, baina bat egin zuten 1964an udalerri bakarra osatzeko. ...  2010/07/14 - 00:47:04

Egun pasa «ederra» Deba aldean

 2010/07/13 - 23:32:02

Nabigatu euskaraz