Gaztelu, Tolosaldeko hitza

Hitzako albiste zerrenda gaztelu

Joxe Gabirondo gazteluarrak Euskal Herriaren izena mailarik altuenean kokatu du

Euskal Herriaren eta Gazteluren ordezkari bikaina dela erakusten jarraitzen du Joxe Gabirondo segalariak. Larunbatean, Alemanian Nazioarteko Sega Txapelketa jokatu zen eta gazteluarrak emaitza bikainak lortu zituen. Sega handien mailan, Joxe Gabirondok lehen postua eskuratu zuen, «denbora bikaina eginez». Bigarren postuan Schmidt sailkatu zen eta, hirugarren, berriz, Heinz. Gabirondok lehen postua eskuratzeaz gain, lehenengo hamar postuetan beste hiru euskal segalari ere sailkatu ziren. Taldekako lehian ere, Euskal Herritik joandakoek, lan ona egin zuten. Gabirondok, Mitxelenak eta Agirrezabalak osatutako taldeak bigarren postua eskuratu zuen, alemaniarren atzetik. Sega txikiarekin azkenik, zazpigarren postua lortu zuen gazteluarrak. ...  2010/09/20 - 22:58:05

Osingoieneko etxebizitzak amaiturik

Badira hiru urte Itturraundi Gazteluko udaletxera heldu zenetik. Patxi Iturriaga alkateak azken hiru urteetan burututako proiektuak eta UEMAN sartu izana azaldu ditu. Etorkizunera begira dituzten asmoez ere mintzatu da. Osingoieneko etxebizitzak Osingoieneko etxebizitzen inguruan erronka handiena salneurri orekatuak jartzea izan dela dio. Kontuan izan behar baitzen herriko ondasun baliotsuenetako bat dela eraikina. Bertan sei etxebizitza egin dira, bataz besteko neurri eta salneurriak hauexek izanik: txikiena 49m2koa 91.000 eurokoa eta handiena 73m2koa eta 135.000 eurokoa. 2008ko udazkenean Udalak baldintza ekonomiko - administratiboen prozedura irekiaren bidez esleitu zituen etxebizitzen salneurriak. Proiektua amaitutzat eman dute, sei etxebizitzen salmentarekin. Honekin batera, urbanizazioko eta Erbian Errekako proiektuari emango diote segida. ...  2010/07/25 - 00:02:03

Jose Luis Rebordinos izango da Zinemaldiko zuzendari berria

Atzo jakitera eman zutenez, 2010ekoa, 58. Zinemaldia izango da Mikel Olaziregik zuzenduko duen azkena. Datorren urtean eskualdeko batek, Jose Luis Rebordinosek beteko du bere lekua. Hamar urtez izan da zuzendari Olaziregi, eta orain, arrazoi pertsonalengatik kargua uztea erabaki du. Victoria Eugenia antzokian egindako bilera baten ostean aho batez hartu zuten erabakia. 2011ko urtarrilaren 1ean hartuko du kargua. Rebordinos lehenagotik ere, Zinemaldiko zuzendaritza taldeko kide zen. Hezkuntza zientzietan lizentziatua da Gazteluko bizilaguna eta Donostiako Giza Eskubideen Zinema jaialdiko zuzendaria. Honez gain, Nesforato zinearen inguruko liburuen bilduma zuzentzen du. Zinemaren inguruko hainbat artikulu idatzi izan ditu eta zinemagile ezberdinen inguruko liburuen egilekide izan da. ...  2010/07/18 - 00:00:08

«Iruñeara joan beharrik ez dagoelako»

 2010/07/08 - 23:43:02

San Isidro egunean afaria egingo dute

 2010/05/14 - 00:09:01

Bihar Dependentzia Legeari buruzko hitzaldia

 2010/05/11 - 00:40:01

Julian Goñik «omenaldi xumea» jaso du

 2010/05/11 - 00:40:01

«Herri txikia izanagatik kirolari handiak» dituztela gogoratu dute

Hausnarketetarako, balorazioetarako edota asmo berrietarako unea izaten omen da urte amaiera. Baita agurtzera doan urtean egindakoak gogoratzeko unea ere. Gazteluko Udalak ere herriko kirolariek urtean zehar eginiko lana eskertze aldera, «omenalditxo xumea» eskaini zien herrian bertan. Aurtengoan herriko sei kirolarik jaso dute omenaldia: Antonio Zabala pala jokalariak, Joxe Gabirondo segalariak, Andoni Goikoetxea segalariak, Ramon Otegi korrikalariak, Ion Goikoetxea Boli mendizaleak eta Josune Gorostidi segalariak. «Gaztelu herri txikia da, baina kirol munduan handia eta aberatsa da», azaldu zuten arduradunek. «Urtean zehar egin duten lana goraipatu nahi izan dugu», gaineratu zuten. ...  2010/05/11 - 00:40:01

Kulturari eskainiko diote datorren asteburua

Azken urteetan egin moduan, datorren asteburua kulturari eskainikoa izango da Gaztelun. Ohiko ume jolasak, tailerrak eta herri afaria izango dira larunbatean, eta igandean Jubilatuen Eguna ere ospatuko dute. Hitzaldirik ere izango da aurtengoan, izan ere, etzi Ander Izagirre donostiarrak Munduaren zaintzaleak izenekoa eskainiko du. Izagirre kazetaria eta bidaia kronikaria da eta liburu ugari argitaratu ditu, horien artean Munduaren Sotoak (Los sotanos del mundo) eta Palestina, munduaren zilborra (Palestina, el ombligo del mundo). 2008an Munduen Zaintzaileak (Cuidadores de mundos) kaleratu zuen eta horixe da Gaztelun aurkeztuko duena. ...  2010/05/11 - 00:40:01

Etorkizun handiko mago gaztea

 2010/05/09 - 00:30:03

Nabigatu euskaraz