Ibarra, Tolosaldeko hitza
Hitzako albiste zerrenda ibarra
Babarrunaren bueltan festa handia antolatu du Hauspoak iganderako
Tolosako babarruna bezala ezagutzen baldin bada ere, lekale preziatu hau, inguruko herrietako hainbat eta hainbat sorotan ereiten da. Horregatik, beste behin ere Hauspoa Kultur Elkartekoek babarrunaren bueltan, festa handi bat ospatzea erabaki dute. Goizean goiz jarriko dituzte heltzeak sutan, baina hauek egiten diren bitartean, izango dute zer eginik, hainbat ekitaldi antolatu baitituzte. Dultzaineroak arduratuko dira festa giroa herrian zehar barreiatzeaz. Hauek Ibarratik barrena ibiliko baitira goizean zehar. Bestalde, bazkalondoan, herriko abeslariekin batera, eguneko azken doinuak eta kantak joko dituzte. ... 2010/11/04 - 01:35:02
Gazte Asanbladaren eskutik, argazki lehiaketa herrikoia jokoan
Ibarrako Gazte Asanbladak «udazkenak izan ditzakeen kolore guztiak jaso nahian» argazki lehiaketa herrikoia antolatu du. Duela egun batzuetatik dago martxan. Hala, parte hartu nahi dutenek hiru argazki aurkeztu beharko dituzte datorren asteartea, azaroaren 2a baino lehen. Hauek gutunazal batean sartu eta Gaztetxean utzi beharko dituzte. Egun horretan bertan, hau da, asteartean, argazki guztiak bildu eta ikusgai jarriko dituzte azaroaren 7ra arte Gaztetxean. Lehiaketari festa giroan emango diote amaiera. Izan ere, igande horretan, talo-jan batekin jakinaraziko da zein izan den irabazlea. Irabazlea nor den, bozketa bidez erabakiko dute eta hau modu anonimoan egingo dute. Garailearentzat saria ere izango dute. ... 2010/10/29 - 23:48:02
Babarrun jaterako txartelak salgai
Hauspoa elkarteak Babarrun jatea antolatu du azaroaren 7rako. Horregatik, salgai daude bazkarirako txartelak Zubiaurre, Sendi-Ekintza, Atari, Txumitxa eta Arkaitz-azpi tabernetan. 16 urte azpikoek hiru euro ordaindu beharko dituzte, eta helduek hamabost. Bestetik, egun berean, Babarrunaren Lehendabiziko Lehiaketa Ibartarra jokatuko da. Hemen parte hartzeko izen-ematea ere oraindik zabalik dago. Honetarako epea azaroaren 3an amaituko da. Interesatuek, Zubiaurre eta Atari tabernetara edo Kultur Etxera jo dezakete horretarako. Lehiakideei, ura, gatza eta babarrunak emango dizkiete, eta hauek prestatzea izango da beraien lana. Gainera, antolatzaileek jakitera eman dutenez, hemen, lehiakideen artean banatuko diren babarrunak Ibarran bertan ereindakoak izango dira. Irabazleek, sari gisa, txapela eta Eluska jatetxean bi laguntzeko otordua eramango dute. Bestalde, parte-hartzaile guztiek doan izango dute egun horretako bazkaria. ... 2010/10/29 - 23:48:02
Sarrerak salgai, 'Oinazez'en aurkezpenerako
2010/10/29 - 23:48:02
Presoen inguruko batzarra deitu dute gaurko
2010/10/27 - 23:26:04
Garaipen boladarekin amaituz, 6-4 galdu du Lauburuk
Garaipen boladarekin amaituz, larunbatean, 6-4 galdu zuen Ibarrako Lauburuk Basauriko taldearen aurka. Ia amaierara arte, ibartarrek partida kontrolpean zutela baldin bazirudien ere, azken minutuetan gauzak erabat aldatu ziren. Arbitroaren lanak eragin handia izan zuen azken emaitzan. Partidako lehen minutuetan, Basaurikoak jarri ziren aurretik markagailuan, baina atsedenaldia iristerako, hau berdintzea lortu zuten. Bigarrenean, Lander eta Aitzolen golei esker, 2-4 aurreratu ziren eskualdekoak. Hortik aurrera, gauzak okertzen hasi ziren Lauburukoentzat, eta arbitroa, protagonismoa hartzen joan zen. Azkenean etxekoak izan ziren garaile ... 2010/10/27 - 00:15:04
Alurr dantza taldearen argazki erakusketa bertan behera geratu da
Kultur jardueren artean, Alurr dantza taldearen inguruko argazki erakusketa programatua baldin bazegoen ere, hau, bertan behera geratu da. Txitxi Orbegozok dantza taldearen emanaldietan ateratako argazkiekin bilduma bat osatu dute, eta hasiera batean, jendaurrean ikusgai jarri behar zituzten, baina azkenean, arrazoi ezberdinak medio, ez egitea erabaki dute. 2010/10/27 - 00:15:04
Zergen ordainketak burutzeko azken egunak
2010/10/25 - 23:04:03
Ohiko Osoko Bilkura egingo du gaur Udalak
2010/10/25 - 23:04:03
29 urte Josetxo erail zutela
2010/10/24 - 00:45:06
