Irura, Tolosaldeko hitza

Hitzako albiste zerrenda irura

Eskuz banaka kadeteen partidak trinketean

 2010/01/30 - 00:13:01

Kaldereroak eta 2010eko kultur ekintzak aztergai

 2010/01/27 - 00:51:03

Atxiloketa, autokarabana batean lapurtzea egotzita

 2010/01/20 - 01:02:02

Gozogintza ikastaroa eta Memoria suspertzeko tailerra

Urte berriarekin batera Irurako Udalak bi ikastaro antolatu ditu. Bertan irurarrez gain, inguruko herrietako biztanleek ere izena eman dezakete. Batetik Gozogintza ikastaroa eta bestetik, memoria suspertzeko tailerra izango dira. Gozogintza eta memoria Gozogintza ikastaroa urtarrilaren 25an hasi eta martxoaren 10a bitartean, astelehen eta asteazkenetan 19:00etatik 21:00etara izango litzateke. Ikastaroak guztira 24 ordu izango ditu eta ikastaro honen kostua 20 eurokoa izango da, langabetu eta jubilatuei 15 euro kostatuko litzaieke. Bestetik, Memoria suspertzeko tailerra antolatu dute eta 30 orduko iraupena izango du. Martxoaren 16an hasi eta astearte eta ostegunetan, 17:30etik 19:30era izango da. Honen kostua 25 eurokoa da eta langabetu eta jubilatuentzat 16koa. Izena emateko edota informazio gehiago eskuratzeko, udaletxean edo liburutegian dago aukera, urtarrilaren 21a baino lehen . ...  2010/01/16 - 00:37:02

Herritarrak antzezle lanetan

 2010/01/05 - 00:18:03

«Ikaragarria izan zen bertan bizi izan genuena»

Aitor Mendiluzek zazpigarren postua eskuratu zuen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan. «Oso gustura» dago finalean egindakoarekin eta bertan bizitakoa nabarmendu du. Egun batzuk pasatu ondoren, nola gogoratzen duzu finaleko eguna? Handia izan zen, izugarria. Nik aurreko bi finaletan baino jakitunago izan nahi nuen final honetan, gehiago bizi mementoa, eta izugarri gozatu nuen une bakoitza. Ikaragarria izan zen bertan bizi izan genuen lotura, giroa, jendearen berotasuna, elkarrekiko atxikimendua... dena. Izugarria. Zer iruditzen zaizu lortu zenuen postua? Ni oso gustura nago. Denetarik entzun dut egun hauetan, baina egia esan ez zait postua gehiegi axola, han bizi izan genuena sailkapenetik haratago doala sentitzen dut eta dugu. Gera nintekeen aurrerago edo atzerago, baina betealdi horren ondoren hamargarren jarri banindute ere pozik eta harro sentituko nintzatekeen. ...  2009/12/20 - 00:31:02

Loatzo Musika Eskola eskualdea alaitzen

Eguberrietako oporrak datozela eta, urteroko ohiturari jarraituz, Loatzo Musika Eskolak hainbat gabon kantu eskainiko ditu Tolosaldeko herrietan. Etzi Anoetako plazatik irtengo dira 18:00etan, kalez- kale kantuan aritzeko asmoz. Egun eta ordu berean Alegiako Kultur Etxean emanaldia eskainiko dute Loatzoko ikasleek. Villabonan 15:30ean elkartuko dira, Musika Eskolako aretoan. Ibarran, Zizurkilen eta berriro ere Villabonan, hilaren 22an elkartuko dira Musika Eskolakoak. Lehen bi herrietan 18:00etan, eta hirugarrenean 17:30ean. Villabonan berriro ere Eskola bertan geldituko dira, hori bai, ondoren kalera irtengo dira. ...  2009/12/19 - 01:25:01

Babes Zibileko Plana jaso du Udalak

 2009/12/19 - 01:25:01

Eguberrietako emanaldiak hasi dira

 2009/12/18 - 00:19:04

Zazpigarren egin du Mendiluzek finalean

Bertsolari Txapelketa Nagusia 09ko txapelduna Maialen Lujanbio da. Herenegun izan zen finala, Barakaldoko BEC-en eta emozioz eta kalitatez beteriko saioa eskaini zuten zortzi finalistek. Iruran bizi den Aitor Mendiluze ere txukun aritu zen eta azkenean, zazpigarren egin zuen. Andoaindarrak agurrean abestu bezala «bertsoaren dama» izan da garaile txapelketa nagusian, buruz burukoan Amets Arzallusekin aritu eta gero. Lujanbio Txapelketa Nagusia irabazi duen lehen emakumea da, gainera. Joxe Agirre bertsolari beteranoaren eskutik jaso zuen txapeldun berriak txapela. Saioa ederra izan zen eta bertsozaleek ia zoratzeraino gozatu zuten oholtza gainean entzundakoarekin. ...  2009/12/15 - 00:52:02