Leaburu, Tolosaldeko hitza
Hitzako albiste zerrenda leaburu
Eskaintza oparoa eta anitza, II. Artisau, Barazki eta Ganadu azokan
Pilotalekuko teilatuaren babespean ospatu zuten herenegun Leaburu-Txaramako II. Artisau, Barazki eta Ganadu azoka. Bigarrenez, eguraldiak ez die lagundu Larte Azpiko Kultur Ekintzakoei eta herriko baserritarrei. Hala ere, oraingoan ere ez dira kikildu, eta baserriko produkturik, nahiz abererik onenak hartuta pilotalekura hurbildu ziren baserritarrak. Herritarren artean, Azoka anitza osatu zuten. Orotara, hamazazpi postu jarri zituzten, hauetan denetik ikusi zitekeelarik. Mahala izan zen, produktu gehien salgai jarri zituenetakoa, honez gain, Argiñenekoak eta Arbolakoak ere hor izan ziren, eskaintza oparoarekin. Aurtengoan, Eugenio Alkorta txaramarra ere animatu zen eta berak diseinatutako haurrentzako arropa jarri zuen ikusgai eta bide batez, salgai. ... 2010/10/11 - 23:03:03
Arrospide Urrezko Aizkolari Txapeldunen finalean, etzi
Lehian hilabeteak eman eta gero etzi, urriak 10, izango da Urrezko Aizkolari Txapeldunen Kopako finala. Hitzordua Arabako Pobes herrian izango da 12:00etatik aurrera Arabako Babarrun Pintoaren Jaiaren baitan. Bederatzi kanporaketa Finala baino lehen bederatzi kanporaketa izan dira udako hilabeteetan zehar: Ondategi, Hernani, Zornotza, Sodupe, Alonsotegi, Urduliz, Ordizia, Udondo eta Guardian. Bosgarren edizio honetan une honetako aizkolaririk onenek hartuko dute parte Urrezko Aizkolari Txapeldunen Kopan lan bikaina egin eta gero. Finalean nafarroako hiru aizkolari eta gipuzkoako bakarra ariko da: Leaburuko Anjel Arrospide, Etxarriko Floren Nazabal (2009. urtean Altsasun izandako finaleko irabazlea), Berako Donato Larretxea eta Lezauneko Juan Jose Lopez de Azpilikueta. ... 2010/10/08 - 00:28:03
Landagipuzkoa 32 egitasmoaren baitan diru laguntzak eman dizkio Aldundiak Orendain eta
Leabururi
Diputatuen Kontseiluak onartu berri ditu, besteak beste, Orendain eta Leaburuko azpiegitura balioanizdunak eraikitzeko inbertsioak. Inbertsio horiek Landagipuzkoa 32 programan daude aurreikusita. Eraikuntza balioanizduna egitea aurreikusten du Landagipuzkoa 32 programak Orendainen. Etxebizitza batzuk egin behar dituzte, eta horrekin batera eraikin balioanizduna egingo dute ondoan. Eraikin horretan herriko ostatua, haurreskola, hirugarren adinekoentzako lokala, liburutegia, KZ gunea, gazteentzako bilgunea eta ezinduenentzako etxebizitza tutelatuak egingo dituzte. «Proiektua oso interesgarria suertatzen da eta bizi kalitatearekin lotuta dago», adierazi dute Foru Aldunditik. «Orendain herri oso txikia da eta bere gain ezin ditu horrelako egitasmoak aurrera eraman, eta zerbitzuak eta ekintzak eskaini behar ditu biztanleriaren bizi kalitatea hobetzeko», gaineratu dute. ... 2010/10/08 - 00:28:03
II. Ganadu, Artisau eta Barazki Azoka izango da etzi
Tolosaldeko herri txikietako baserritarrak, beraien baratzetako uztak jaso eta larunbatetan Tolosako azokan hauek saltzen ikustera ohituta gaude. Baina, iaz, Leaburu-Txaramako Larte Azpiko Kultur Ekintza taldeak, honi buelta emateko garaia zela erabaki zuen, hau da, kontsumitzaileak, jendea, baserritarrengana eramanaraztekoa. Hala, estreinakoz, Ganadu, Artisau eta Barazki Azoka antolatu zuten, eta orduan izan zuen arrakasta ikusita, berriz antolatzea erabaki dute. Ekimen honekin, omenalditxo bat egin nahi die eta egindako lanarengatik eskerrak eman, herriko baserritar guztiei. Behiak, zaldiak, astoak, oilarrak, ahateak, barazkiak, frutak eta garai bateko baserrietako lan tresnak ikusi ahal izango dira etzi goizean Leaburuko plazan. Denera, bertako baserritarren artean hamazazpi postu jarriko dituzte. ... 2010/10/08 - 00:28:03
Euren eguna ospatuko dute igande honetan jubilatuek
Iraileko azken igandea iristear da, eta honekin batera, Leaburu-Txaramako Jubilatu Eguna. Urtero ospatzen dute jai hau, bertako adinekoek, eta oraingoan, hilaren 26an dute hitzordua. Elkarren artean kontu zahar eta berriak eguneratzeko nahiz egun alai bat pasatzeko aukera izaten dute Udalak antolatutako jai honetan. Eguerdiko 12:00etan Meza Nagusia ospatuko dute Leaburuko elizan. Hara joan ahal izateko, autobus bat antolatu dute. Hau Txaramatik abiatuko da 11:20ean. Honek geldialdiak egingo ditu ibilbidean zehar. Lehendabizikoa kartero ondoko autobus geltokian (11:20), bigarrena, Baratzondon (11:25) eta azkena paper-fabrikako pisu ondoan (11:30). ... 2010/09/22 - 23:13:03
Arrospide irabazle Urdulizeko saioan
Herenegun Urdulizen (Bizkaia) jokatu zen Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Ligako seigarren jardunaldia Bertan, Anjel Arrospide eskualdeko aizkolaria izan zen garaile, 20 minutu eta 9 segundoko denbora eginda. Donato Larretxeak giharretako lesio bat izan zuen, eta leaburuarrak baino ia lau minutu gehiago behar izan zituen bere lana amaitzeko. Arratsaldean, Ordizian jokatu zen beste saio bat, hemen, Lopez Azpilikueta eta Olasagasti aritu ziren nor baino nor. Hemen, Lizarrakoa hobeto aritu ziren eta berak eraman zituen jokoan zeuden bi puntuak. Honenbestez, zazpigarren jardunaldia jokatu eta gero, Floren Nazabal da sailkapeneko buru sei punturekin. Atzetik du Arrospide, puntu bat gutxiagorekin. Hirugarren sailkatua Larretxea da 4rekin. ... 2010/09/10 - 00:18:01
Arrospide Urrezko Aizkolari Txapelketako jardunaldian, gaur
Leaburuko Anjel Arrospide Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako seigarren jardunaldian ariko da gaur, 12:30etik aurrera. Berako (Nafarroa) Donato Larretxea izango du aurkari txapelketako seigarren jardunaldi honetan Urdulizen (Bizkaia). Arratsaldez, Ordizian Era berean, 19:00etik aurrera Ordizian izango da zazpigarren jardunaldia eta bertan Donato Larretxearekin batera, Juan Jose Lopez Azpilikueta izango da. Sailkapen orokorrari dagokionez, bost jardunaldi eta gero, Floren Nazabal da nagusi hiru alditan lortutako 6 puntuei esker. Bigarren Anjel Arrospide da bi jardunalditan 3 puntu lortu dituelarik. Hirugarren, aldiz, Jose Mari Olasagasti da bi jardunalditan eskuratutako 2 punturi esker. Sailkapen orokorreko azkena, laugarrena, hain zuzen, Juan Jose Lopez Azpilikueta da jardunaldi bakarrean puntu bakarra lortu eta gero. ... 2010/09/08 - 00:01:01
Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako saioa, etzi
Egur Sport enpresak antolatzen duen Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako hirugarren jardunaldia jokatuko da etzi Zornotzan (Bizkaia). Larreako belazeetan izango da saioa, eta bertan lehiatuko da Anjel Arrospide leaburuarra. 12:30ean hasiko da norgehiagoka, eta Karmengo jaien baitan ospatuko da. Sei modalitate ezberdinetan, 20 mozketa egin beharko dituzte parte-hartzaileek. Hala, aurrez aurre izango dira Donato Larretxea, eta Jose Mari Olasagasti. Lehendabizikoak lehendabiziko aldiz jokatuko du gainera 2010eko edizio honetan. Bigarrenak berriz, galdu egin zuen ekainaren 27an Hernanin jokatutako saioan. Orduan, eskualdeko aizkolaria izan zuen aurkari. ... 2010/07/13 - 23:30:02
Mahala produktuak Prietorentzat
2010/06/17 - 23:42:02
Berastegi eta Leaburun azpiegiturak hobetu dituzte
Azken asteetan lanean aritu ostean amaitzear dituzte azpiegiturak hobetzeko lanak Berastegi eta Leaburun. Berastegin, Gi-2130 errepidean, Eldua auzora joateko bihurgunean aldaketak egin dituzte. Alde batetik, lehen zeuden errailak estutu dituzte, eta hirugarren bat egin. Bertan, stop bat jarri dute, Eldura joan nahi dutenentzat. Honez gain, autobusentzat bi geltoki ere jarri dituzte eta espaloiak eta baranda indartu. Urbikolan enpresa izan da lanak burutu dituena. Aitor Lizartza alkatearen hitzetan, berrikuntza hauek bi helburu nagusi dituzte, «alde batetik, errepide horretako segurtasuna hobetzea eta bestetik, Eldua auzoari indarra eta garrantzia ematea». Izan ere, alkateak azaldutakoaren arabera, «inguru horretan, beste autoak aurreratzeko aprobetxatzen zuen jende askok, eta ondorioz, istripu asko izaten ziren». ... 2010/06/10 - 23:38:02
