Telezaborra

Heroes ETBn

 2007/12/18 - 17:26:09

Zorionak Cuatrošri

 2007/12/18 - 17:26:08

Trick or Treat

Ea lortzen dugun gure gizarte folklorista hau benetan amerikanizatzea! Gaur Halloween gaua da. Inoiz ospatu ez badut ere, tebista eta zinemari esker hobeto ezagutzen dut " Trick or Treat " delakoa Santa Agedaren abestia baino. Gure jaiak animatu nehar ditugu. Alboratu ditzagun triki-poteo aspergarriak, eta goazen M & M's eta Huesitoen bila!  2007/12/18 - 17:26:08

Berriro ere...

 2007/12/18 - 17:26:07

Euskalful vs. Orange

Igandean ETB 2ko Teleberri albistegian Euskaltel vs. Orange aferari buruz hitz egin zuten. Euskaltel eko ordezkari bat elkarrizketatu zuten. Orange ko inor ez. Atzo Euskadi Irrati ko Mezularia albistegian Euskaltel vs. Orange aferari buruz hitz egin zuten. Euskaltel eko ordezkari bat elkarrizketatu zuten. Orange ko inor ez. Nik informazio guztia nahi nuke, neure iritzia sortu ahal izateko. Baina EiTB koentzat nahikoa omen da Euskaltel ek zer esaten duen entzutea.  2007/12/18 - 17:26:07

Somos los chiquipreciooooooooooooooooooos

Plus Supermerkatuen Chiquiprecioen iragarkiak ikusten ditudanean mundua akabatu nahi dut. Chiquiprecioen ahotsak entzuten ditut, eta segituan hasten naiz pentsatzen bonba nuklearrak eta holokausto berria nola prestatu.  2007/12/18 - 17:26:06

Gauzak ondo egiten direnean...

Formulatv zoragarriari esker ETB1 en audientziak ikus ditzazkegu, eta asteburu honetako prime-timean gertatutakoa adierazgarria da. Orokorrean ETB1 %4aren inguruan mugitzen da. Albistegiek eta kirolek zerbait gehiago lortzen dute. Eta parrillan betelana egiteko dauden programek datu negargarriak egiten dituzte. Esate baterako, ostegunean: Egaztea 1.000 eta %0,2. Baina esandakoa, ETB1n gauzak (gutxitan zoritxarrez) ondo egiten direnean, ikusleek erantzun egiten dute. - Ostiralean Martin telesaila (EAEn) 79.000 lagunek ikusi zuten, telebista aurrean zeudenen %12.1a. - Larunbateko Wazemank saioa, 78.000 eta %11.9a.  2007/12/18 - 17:26:06

Jende arraroa dabil inguruan...

Nire blog honek bisitak zenbatzeko kontadore bat dauka. Irekia da, eta edozeinek ikus dezake zenbat jende sartzen den blogera. Beste zerbitzu batzuk ere baditu, baina bada bat asko gustatzen zaidana: bilatzaileetatik datozenak zer bilatu zuten hona iristeko. Emaitzan harrigarriak, dibertigarriak, barregarriak eta batzuk lotsagarriak dira. Ikus ditzagun Iraileko batzuk: Zer bilatzen zuten Nire komentario a Zenbat lagunek bilatu duten hori mamen mendizabal desnuda Nik ere ikusi nahi dut, baina... 37 telezaborra Oso ondo!!! 36 eva hache desnuda Perbertitu zoofiliko gehiegi dago munduan 4 wazemank neska Morbo apur bat badu... 3 tengo un amigo en reinosa La Otxoak Plentzian dauka beste bat 2 mamen mendizabal fotos desnuda Baaaaaaaaaaale 2 saioa desnuda Nor izango da Saioa? 2 beti zu nerea alias Nerea Alias forever! 2 pressing catch florentino Zer arraio pintatzen du Florentinok Pressing Catchen? 1 pelayo en las cronicas asturianas :-0 1 europan pornstars Funtzionario bat da lan orduetan 1 canal digital de dut Dut musika taldea??!! 1 ver video de david civera en cruz y raya Youtuben probatzen baduzu, hobe 1 euskal herriko monologista bat Edo bi, zergatik ez? 1 video quien me pone la pierna encima para que no levante cabeza Joder! 1 katte menua ??? 1 nola esaten da veneno? Burmuina pozoinduta daukazu, txo 1 a rianxeira mp3 Non te vayas 1 eitb.com aurkituko duzu astelehenean Aurkituko al dut? 1 jaiak zaraut Zeta hizkia falta zaizu 1 oporrak eta gero sindromea Oso sindrome txarra 1 bego desnuda Santoral osoa idatziko dute, eta gero desnuda hitza gehitu 1 sintonia melendi en colacao Nigatik, hobe aurkitzen ez baduzu 1 nola 34e Nola??!! 1 kar a rianxeira Barkatu? 1 gurutze beitia Aghhhhh 1 ane igartiburu verdes Eta Igartiburu gorriak ez?? 1 vapa.puta !!!!! 1 la sole que te meto un guantazo Mira que eres mierda, Sole 1 pornografia de shin chan Joder, bloga itxi egingo didate! 1 melendi y maria del monte Batzuk pasatu egiten dira 1 59 segundos desnuda Ezeeeetz, hemen ez duzu aurkituko 1  2007/12/18 - 17:26:05

Tomatetarrek ez dute estudiatzen

 2007/12/18 - 17:26:05

Mobilak kontzertuetan

 2007/12/18 - 17:26:04