Aduna, Tolosaldeko hitza
Hitzako albiste zerrenda aduna
Adunako Transernio VII. Pilota Txapelketako partidak
Iragan asteburuan sei partida jokatu ziren ondorengo emaitza hauekin: Alebinetan, Añorgak 16-8 irabazi zioen etxeko taldeari. Infantiletan, Hernanik 18-2 irabazi zion Zizurkili eta Andoainek 18-9 Añorgari. Benjaminetan, Añorgak 7-16 galdu zuen Usurbilen aurka. Kadeteetan azkenik, Andoainek 22-8 irabazi zion Villabonari eta Añorgak 22-3 Amezketari. Gaur eta bihar, Adunako pilotalekuan sei partida jokatuko dira. Gaur, 18:30ean, Lasarte-Andoain eta Bidegoian-Añorga lehiak jokatuko dira alebinetan. Infantiletan berriz, Lasarte-Bidegoian eta Hernani-Andoainen artekoa. Bihar, 11:00etan, benjaminen mailako bi partida jokatuko dira, Aduna-Bidegoian eta Villabona-Usurbilen artekoak. ... 2010/07/22 - 23:54:01
Antzerkia naturan eta Bufoi ikastaroa Asvinenearen eskutik
Adunako Asvinenea elkarte kulturalak, bi ikastaro prest ditu hurrengo bi astetarako. Hurrengo asteburuan Natura Antzerkia izango da eta abuztuaren hasieran, Bufoi edo txantxalari ikastaroa eskainiko dute. Lehenengoari dagokionez, naturaren inguruan ibiliko dira eta leku bat aukeratu ostean, eszenatokira eraman eta transmititu egin beharko dute. Metodo eta errekurtso berriak ikasteko aukera izango dute. Bufoi ikastaroan berriz, parodiak egingo dituzte. Izena emateko aukera Izena emateko aukera oraindik irekita dago eta bi bide daude; alde batetik Asvinenearen webgunean sartuta egin daiteke (www.asvinenea.com). Bertan dagoen fitxa deskargatu, bete eta asvineneacursos2010@gmail.com helbidera bidali beharko da. Antolatzaileak jarriko dira interesdunekin harremanetan. Bestetik, zuzenean 647 20 1 4 01 telefono zenbakira deituz ere egin daiteke. Informazio gehiago beraien webgunean eskura daiteke. ... 2010/07/22 - 00:39:02
VII. Transernio Txapelketako hirugarren kanporaketak jokatuko dira
Duela bi aste hasi ziren lehen partidak eta dagoeneko hirugarren kanporaketakoak jokatuko dituzte bihar eta etzi. VII. Transernio Txapelketako bigarren kanporaketa jokatu zen pasa den astean eta Bidegoianeko hiru bikotek eta Villabona, Andoain eta Hernaniko beste bikote banak lortu zuten aurrera jarraitzeko txartela. Bigarren kanporaketako emaitzak Ostiralean jokatu zen alebinen partidetan, Andoainek 16 eta Adunak 5 eta Bidegoianek 16 eta Adunak 9 egin zuten. Honenbestez, herriko bikoteek ezingo dute aurrera jarraitu Txapelketan. Eta infantilen partidan, Villabonak 6 tanto eta Bidegoianek 18 egin zituzten. ... 2010/07/15 - 00:38:02
AHT-ko obren akta altxamendua ez da gauzatu
Atzo, 09:00etan, Sustapen Ministerioko zazpi bat lagun agertu ziren ertzainez inguratuta Adunako Udalera. Udaletxearen arkupean sartu, eta atea itxita zegoela ikustean, zenbait minutuz bertan egon ondoren, bertan dagoen oharrentzako taulan agiri bat utzi zuten. «Gaurko -atzoko- deituta dauden guztiei egintza hori suspenditu egin dela jakinarazten zaie. Espediente horrek erasandakoei, deialdiaren egun eta leku berria egokiro jakinaraziko zaizkie», zioen oharrak. Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanaren esanetan, «ekainaren 10ean egin zen ezinbesteko desjabetzeen espedientea. BOEn, ordea, ekainaren 26an kaleratu zen. Ohiturari jarraituz, ahal den informazio gutxien eta azken momentukoa izan da» adierazi dute. ... 2010/07/09 - 23:00:01
Clowneko hastapeneko ikastaroa Asvinenean
Clown-a nahiko pertsonaia berezia da Asvinenean pertsonaia honen inguruko hastapeneko ikastaroa eskainiko duen Ana Perezek azaldu duenez: «erraz harritzen dena, izaera sinplekoa eta bihotz zabalekoa». Ikastaroa hilaren 10ean eta 11n izango da eta gaur da izena emateko eta ordainketa egiteko azken eguna. Lotsa galtzeko baliagarria Irakasleak mundu guztia animatzen du bertan parte hartzera, izan ere ikastaro honen helburu nagusia lotsa galtzea da, «lotsagarri geratzeko beldurra plazer bihurtuz», zehaztu du irakasleak. Ana Perezek argi dauka «bat-batekotasuna, errugabetasuna eta herabetasuna» landu behar ditugula bizitzan, «ingurukoekin fidatzen ikasteko eta eurengan babesa bilatzeko». ... 2010/07/08 - 00:35:03
VII. Trasnernio Txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko da
Aurreko asteko ostiralean eta larunbatean jokatutako partidekin eman zitzaion hasiera Adunako VII. Transernio Txapelketari. Jokatutako partidek emaitza hauek utzi zituzten. Aurreko alean, alebin eta infantilen partidak jokatu ziren. Alebinetan, Lasarte, Adunaren aurka aritu zen eta herritarrek 9 tanto baino ez zituzten egin eta galdu egin zuten. Partida 16 tantora jokatu zuten. Infantilen arteko partida Amezketa eta Lasartek jokatu zuten. Amezketak 2 eta Lasartek 18 tanto egin zituzten. Partida guzti hauetan galtzen duten bikoteak, kanporatuak izaten dira VII. Transernio Txapelketatik. ... 2010/07/08 - 00:35:03
AHT-ko lanak direla eta elkarretaratzea bihar
2010/07/08 - 00:35:03
VII. Transernio Eskuzko Pilota Txapelketa hastear
Zazpigarren urtez jarraian, Adunan, gaztetxoentzako Transernio Esku Pilota Txapelketa antolatu dute. Benjaminak, alebinak, infantilak eta kadeteek hartzen dute parte bertan. Txapelketari hasiera bihar emango diote. Partida guztiak Adunako pilotalekuan izango dira ostiral eta larunbatetan. Ostiraletako partida guztiak, 18:30ean izango dira eta larunbatetakoak berriz, 11:00etan. Adunako Pilota Eskolako gurasoek antolatzen dute txapelketa eta Transernio dute laguntzaile. Hamar herriren arteko lehia VII. Transernio Esku Pilota Txapelketan, hamar herri ezberdinetako pilota eskolak izango dira: Usurbil, Añorga, Hernani, Lasarte, Andoain eta eskualdekoak ditugun, Villabona, Zizurkil, Bidegoian, Amezketa eta Aduna bera. ... 2010/07/01 - 00:35:02
Mikel Zalakain iheslariaren heriotza gogoan
Adunarrek ez dute ahaztu Mikel Zalakain euskal iheslariaren heriotza. Zalakain Korsikan hil zen pasa den astean maiatzean diagnostikatu zioten minbiziaren ondorioz. Gorpua erraustu egin dute eta aste honetan iritsiko da Euskal Herrira. Horiek horrela, Adunako Ezker Abertzaleak mozioa aurkeztu zuen pasa den astelehen iluntzean izandako ezohiko osoko bilkuran. Ezker Abertzaleakek lehenik eta behin, babesa agertu nahi izan zion senitartekoei eta haiengatik beti «esker beroa» jaso dutela gogoratu. «Une latz hauetan ere gure elkartasuna eta babes osoa adierazten diegu Milari eta Ioritzi, familiakoei eta lagunei. Gure esku dagoen guztia egiteko prest gaude haiei laguntzeko», zioen mozioak. ... 2010/06/29 - 23:30:03
«Sei finalisten arteko lehia estu-estua izan zen; denak oso parekoak ziren»
Gipuzkoako Foru Aldundiak, bederatzigarren urtez jarraian antolatu du Gipuzkoako sagardorik onena aukeratzeko txapelketa. Aurten 27 sagardotegik parte hartu dute eta Adunako Martin Zabala sagardogileak jaso du Gipuzkoako sagardorik onenaren saria. 2004. eta 2006. urteetan egin bezala, larunbatean hirugarren txapela eraman zuen Adunara. Berarekin hitz egin dugu lortutako txapelaren inguruan. Zorionak. Gipuzkoako sagardo onenaren saria jaso duzu. Pozik lortutakoarekin? Bai oso pozik jasotzen dira eta eskertzekoak izaten dira, gainera. Hogei eta zazpi parte hartzailetatik zurea izan da aukeratua. ... 2010/06/10 - 23:41:02
