Alegia, Tolosaldeko hitza

Hitzako albiste zerrenda alegia

Eskualdeko ordezkariak izango dira Euskal Kantu Txapelketan

Bihar bertan, hilak 6, hasiko da Gipuzkoako Kantu Txapelketa. Hamalaugarren edizio honetan parte hartzen duten ia gehienak lehen aldiz ariko dira txapelketan. «Harrobi berria abian dugula esan genezake» diote antolatzaileek zentzu honetan. Izan ere, 27 parte-hartzaileetatik 22k hartuko dute parte lehen aldiz. Parte-hartzaileek 15 eta 21 urte bitartean dituzte, hiruk izan ezik. Guztira 35 abesti aurkeztuko dituzte, horietatik 15 sortutako lan berriak izango dira eta besteak bertsioak, besteak beste, Ken 7, Etzakit, Esne Beltza, Eskixu, Xabier Lete eta Zea Maysen abestiak kantatuko dituztelarik. ...  2010/11/05 - 00:54:02

Gimnasio berria astelehenean erabiltzen hasi ahalko da

Alegia Haurreskola berria egiten hasterakoan, Kultur eta Kirol Etxea handitu egin dute Alegian. Lehen gimnasioa zegoen lekuan ari dira haurreskola eraikitzen eta horren ondoan leku berri bat atondu dute gimnasioarentzat. Azken ukituak ematen ari dira eta datorren astelehenean irekiko dituzte ateak, lanak direla-eta ekainetik itxita egon ostean. Patxi Renobales Kirol zinegotziak nabarmentzen duenez, leku berriak abantaila nagusi bat izango du: «Aurreko lekua itxia zen eta oraingoak beirate handi bat du. Makinetan kirola egiten ari denak aurrean horma izatea baino ikuspegi zabalagoa du». ...  2010/11/05 - 00:54:02

Udazkena kulturaz beteta etorri da Alegiara

Alegian udazkena kulturaz beteta etorri da. Urriaren 20ean hasi zuten Apika ipuin kontaketarekin eta hilaren 28a bitarte, aukera ezberdinak izango dira. Hitzaldiak, antzerkiak, tailerra, mendi irteera edota erakusketa izango dituzte. Hurrengo txanda, ostiralean izango dute herriko txikienek. Ali, haren amona eta alfonbra hegalaria antzerkia ikusteko aukera izango da. Eta igandean, Dantzari Txiki eguna egingo dute. Asteartean 18:30ean, Jakoba Rekondo landare aditua izango da, Landareei buruz elkarrekin hizketan hitzaldia ematen. Hilaren 18an berriz, Palestinaren inguruko hitzaldia izango da Jose Manuel Oiartzabalen eskutik. Helduek ere antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute hilaren 21ean. Lakrikun taldeak, Prest gaude! antzezlana eskainiko du. ...  2010/11/04 - 01:40:04

Oroitzapenak ikusgai

Txintxarri Egunaren ondoren herriko abesbatzak 50. urteurreneko erakusketa antolatu du Alegiako Kultur Etxean. Datorren larunbata arte dago ikusgai eta bertan azken mende erdiko hainbat objektu ikusi daitezke. Gaur eta bihar erakusketa zabalik dago 18:30etik 20:00ak arte, eta etzi 11:00etatik 12:30ak arte. Kultur Etxeko ludotekan dago erakusketa, hainbatetan iraganera bidaia egiteko bide ematen duena. Esaterako, abesbatzako kideen zenbait jantzi daude zintzilikatuta, tartean koruaren hasierako urteetan soinean eramaten zituztenak. Argazkien xarma Txintxarri abesbatzak atzerrira bidaia bat baino gehiago egin ditu eta horien erakusle dira erakusketaren alde batean dauden oroigarriak. Horien ondoan daude ere zenbait kanten partiturak eta baita Joxe Gastesik koruaren 40. urteurrenaren harira idatzi zuen liburuaren ale bat. ...  2010/10/27 - 23:31:06

Kantuak iragana eta oraina elkartu ditu

Alegiako Txintxarri abesbatzak «itxaropen guztiak» bete zituen igandean. Urtero egiten duen Txintxarri Eguna borobila izan zen. Emanaldia jendetsua izateaz gain, «betea eta hunkigarria» izan zen. 50 urteetako ibilbideari errepaso egin zioten kantuen eta argazkien bidez. Iragana eta oraina elkartu zituzten kontzertu berean. Mende erdi honetan Txintxarri abesbatzari arnasa eman dioten guztiak elkartu nahi izan zituen herenegun Abesbatzak, «50 urte betetzea guztien konpromisoaren eta lanaren ondorio izan baita». Alegiako eliza jendez lepo beteta zegoen kontzertua hasterako. Askok zutik jarraitu behar izan zuten emanaldia. ...  2010/10/25 - 23:10:10

Txintxarri Egun bereziena ospatuko dute abesbatzako kideek eta jarraitzaileek

Alegiako Txintxarri Abesbatzak etzi ospatuko du 50. urteurreneko ekitaldi nagusiena. Abesbatzaren ibilbideari errepasoa egingo diote emanaldian zehar, garai desberdinetako argazki eta kantuen bidez. Bereziki gogoan izango dute duela gutxi hil den koruaren sortzaile eta lehen zuzendaria, Joxe Gastesi. Urte hasieratik ari dira Alegiakoak ospakizunak egiten, baina urtero egiten duten Txintxarri Egunerako gorde dituzte indar eta gogo handienak. Txintxarri Eguna egiten den 13. urtea da aurtengoa, eta emanaldi berezia prestatu dute etzi goizerako parrokian. Lehendabizi, meza nagusian abestuko du Txintxarri Abesbatzak. Koruan kantari ibili eta hil direnen aldeko meza izan ohi da, eta hainbat abesti kantatuz parte hartuko du abesbatzak mezan. Meza amaitutakoan, eguerdiko 12:30ean hasiko da kontzertua. Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzek parte hartuko dute. ...  2010/10/22 - 00:35:03

50 urte abesten

Txintxarri Abesbatza 1960an sortu zen Joxe Gastesi Iturrioz (Mexiko, 1926-Donostia, 2010) zenaren zuzendaritzapean. Alegiako kultur taldeen berpizkunde garaiaren hasieran kokatu behar da abesbatzaren sorrera. 1990ean Garbiñe Orbegozo Senperena gaur egungo zuzendariak hartu zuen abesbatza zuzentzeko ardura, eta geroztik bera da koruaren zuzendaria. Gipuzkoako hamar abesbatza inguruk lortu dute 50 urte betetzea, tartean Alegiakoak. 1.700 biztanle ditu herriak eta kantari gehienak herrikoak dira eta izan dira orain arte, nahiz eta kanpotik ere etortzen diren batzuk. Abesbatzaren sorrera ...  2010/10/20 - 00:17:01

Entsegua, Txintxarri eguneko kontzerturako

 2010/10/18 - 23:07:02

'Pausoz pauso...' abestia estreinatuko du herriko koruak Txintxarri Egunean

Aurtengo urtea berezia izaten ari da herriko abesbatzarentzat, eta horregatik, urtero egiten duten Txintxarri Eguna ere berezia, ahaztezina izatea nahi dute. Hilren 24ean izango da Txintxarri Eguna. Abesbatzak koru-musika lantzen duenez, Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteari egokia iruditu zitzaion urriko emanaldi horretan kantu berri bat estreinatzea, sekula kantatu ez den doinu bat plazaratzea. Pausoz pauso... izena du. Felix Irazustabarrena herritarrarekin eta Beasaingo Xabier Sarasola musikagilearekin jarri ziren harremanetan. Kantuaren hitzak egiteko proposamena egin zioten lehenengoari; doinua sortu eta lau ahotsetara jartzekoa, berriz, bigarrenari. Berehala jaso zuten baiezkoa bien aldetik eta kantua sortzeko proposamena abian jarri zen. ...  2010/10/15 - 23:44:03

Bi ikastaro antolatu dituzte azaroan egiteko

Alegiako Kultura Batzordeak Udazkenean Kultura egitasmoa antolatzen ari da eta horren baitan bi ikastaroren deialdia zabaldu dute. Horietako bat makrobiotika ikastaroa da eta bestea defentsa pertsonaleko tailerra. Bi ikastaroak datorren hilean egingo dira. Makrobiotika ikastaroa asteartetan izango da, azaroaren 2tik 30era bitartean. 19:00etatik 22:00etara egingo da eta 15 euro balio ditu. Defentsa pertsonaleko tailerra, berriz, azaroaren 23an eta 25ean izango da, 19:00etatik 21:00etara, eta guztira 5 euro balioko ditu. Bi ikastaroetan izena emateko Inaxio Begiristain kultur eta kirol etxean egin ahal da hilaren 18tik 22ra bitartean. ...  2010/10/15 - 23:44:03

Nabigatu euskaraz