Anoeta, Tolosaldeko hitza

Hitzako albiste zerrenda anoeta

'Gipuzkoako hondakinen arazoa' hitzaldia, gaur

Anoeta Hiri hondakinen gaia denon ahotan dabilen honetan, Hondakinen arazoa Gipuzkoan hitzaldia emango dute Gipuzkoa Zero Zaborreko ordezkariek. Gaztetxeko kideen eskariz antolatua izan da eta gaur 19:00etan Anoetako Gaztetxean bertan izango da. «Ezinbesteko kaltea ala eredu okerraren ondorioa?» galdera luzatuko dute Gipuzkoa Zero Zaborreko kideek esan dutenez. «Hiri hondakinen arazoa halabeharrez onartu beharreko kaltetzat aurkezten zaigu herritarroi. Etsita, egitura erraldoi, garesti eta kutsakorrak onartzea beste irtenbiderik ez daukagula sinetsarazi nahi digute» gaineratu dute GZZekoek. ...  2010/11/05 - 00:54:02

Argazki lehiaketan parte hartzeko azken eguna hilaren 8a izango da

Anoetako udalak antolatzen duen argazki lehiaketa azken egunetara iristen ari da. Anoetan erroldatuta daudenek parte hartu ahal izango dute, bakarka nahiz taldean. Gaia, Txapela buruan, ibili munduan izango da. Ez da derrigorrezkoa txapelarekin zerikusia duen argazkia izatea; azken finean, edozein opor edo bidaiari buruzko argazki polit bat izan daiteke. Lehiakide edo talde bakoitzak hiru argazki aurkez ditzake gehienez ere. Argazkiak paper fotografikoan aurkeztuko dira, 13x18 neurrian eta horizontalean. Bi gutun-azal aurkeztuko dira: batean argazkiak sartuko dira, eta argazki bakoitzaren atzealdean lehiakidearen edo taldearen goitizena bakarrik idatziko da. Bigarren gutun-azalaren kanpoaldean aukeratutako goitizena idatzi eta barruan datuak hauek: izen-abizenak, telefono zenbakia, argazkia non atera den eta bertan zer ikusten den. ...  2010/11/03 - 00:33:04

Liburuen Merkatu Txikia

 2010/10/27 - 23:31:06

Atxiloketak salatzeko pankartak

 2010/10/23 - 22:58:06

Liburuen Merkatu Txikia hilaren 25etik 29ra izango da

Bihar, hilak 24, Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu osoan. Hori dela eta datorren asterako Anoetan merkatu txikia antolatu dute. Herriko liburutegian dauden bikoiztutako eta xahututako liburuak kalera aterako dituzte. Eta ekintza honekin liburuak herritarrengana gerturatzeaz gain, salgai jarriko dituzte. Merkatu Txikiaren antolatzaileek adierazi dutenez liburu horiei «prezio sinboliko bat» jarriko diete. Merkatu txikia, udaletxe aurrean izango da. Bertan, mahai bat jarriko dute era ezberdinetako liburuekin. Irakurzaletasuna bultzatuz Hilaren 25etik 29ra izango da. Eta udaletxe aurreko mahaiaren bueltan 17:30etik 19:30era egongo dira bertan. Salgai jarriko dituzten liburuak 0,50 zentimotik hasi eta 3 euro bitarteko salneurriak izango dituzte. Gainera liburu batzuk erabili gabeak ere izango dira. ...  2010/10/22 - 23:46:05

Azaroan Alkartasuna biltokian Karta jokoen txapelketa izango da

Urtero bezala, Alkartasuna Biltokiak Karta jokoen txapelketa antolatu du. Azaroaren 10, 11 eta 12an izango da eta 13an berriz sari banaketa eta luncha izango dira. Partidak 17:30ean hasiko dira. Karta joko ezberdinetan parte hartzeko aukera izango da: musean, lau eta zortzi erregetara, tutean, punttuan, seiko urrean, eskoban, txintxonean... Kartez gain, dominoa ere izango da. Parte hartu ahal izateko izena eman beharko da eta dagoeneko Biltokian bertan aukera dago azaroaren 10a bitartean. Alkartasuna biltokiko bazkidea izan beharko da eta parte hartzaile bakoitzak bere bikotea bilatu beharko du. Parte hartzaile bakoitzak espezialitate bakarrean parte hartu ahal izango du. ...  2010/10/22 - 23:46:05

Maputxeen inguruko dokumentala bihar

Anoetako Gaztetxean maputxeen inguruko dokumentala ikusi ahal izango da bihar, ostirala, 22:00etatik aurrera. «Gaur egun, Hego Ameriketako gaiak pil-pilean dauden honetan, Anoetako Gaztetxean maputxeen gaia aztertzea erabaki dugu», azaldu dute Gaztetxeko kideek. «Maputxeen errealitatea hobeto ezagutzeko» asmoz Aniceto, razon de estado lana eskainiko dute, hortaz. «Maputxe herria bereziki Txileko eta Argentinako estatuek zapaltzen dute, eta bere eskubideen alde borrokan ari den beste herrietako bat da», gaineratu dute. Aniceto, razon de estado dokumentalean Araucania eskualdeko Aniceto Norinen historia kontatzen da. Bera, longko bat da, maputxe herriko buruzagia, eta bost urte eman zituen kartzelan «mehatxu terrorista» delitua egotzita. ...  2010/10/20 - 23:26:03

Nagore Franco podologoa bihar Alkartasunan

 2010/10/20 - 00:17:01

Kultur eta Kirol astea antolatzeko bilera gaur 19:00etan

Hilaren 10ean, hirugarren urtez jarraian, Euskal Jaia ospatu zuten Anoetan. Orain, egun guztiko festaren balorazioa egiteko unea iritsi da. Horretarako, gaur 19:00etan udaletxean elkartuko dira. Euskal Jaiaren balorazioa egiteaz gain, bertan elkartutakoekin, Kultur eta Kirol Astea prestatzeko baliatuko dute. Hori antolatu ahal izateko ere, dei egiten diete herriko taldeei eta herritar guztiei bertan parte hartzera.  2010/10/18 - 23:07:02

Abraham Olano kiroldegiko kudeaketa ezbaian

Anoetako Udalak azkenaldian herrian Abraham Olano kiroldegiaren kudeaketa dela eta zabaldu diren «zurrumurru eta akusazioen» harira zenbait gauza argitu nahi izan ditu. Lehenik eta behin Udalak Kiroldegia kudeatzen duen BPXport Kirol Zerbitzuak SL enpresak aurkeztutako zenbait gastu ez dituela bere gain hartu argitu du, izan ere «ez zaigu iruditzen Udalak, eta azken finean anoetarrok, horiek ordaindu behar ditugunik». Horiek horrela, urteko kudeaketa gastuen inguruko informazioa zabaldu du Udalak. Telefono gastuak Telefono gastuei dagokionez, «Anoetako Udalak urte osoan 9.000 euro inguru ordaintzen ditu udaletxeko telefono finko, mugikor eta Interneteko konexio guztiengatik. BPXportek 9 hilabeteko epean 6.410 euroko gastua aurkeztu du telefono finko eta mugikorretan. Udalak beregain hartu du finkoaren kostua (797,95 euro), ez aldiz mugikorrena. Gainera, abuztuan kiroldegia 3 astez itxita egon zen arren, hilabete horri dagokion 509 euroko faktura aurkeztu dute. Anoetako herritarrok ordaindu behar al dugu hau?», argitu dute. ...  2010/10/13 - 00:16:01

Nabigatu euskaraz