Asteasu, Tolosaldeko hitza

Hitzako albiste zerrenda asteasu

Kuko, Truko eta Bolenwaider

 2010/10/27 - 00:20:09

Kultur Jardunaldietan adin guztietarako moduko ekintzak

Asteasun urtero bezala, urte sasoi honetan Kultur Jardunaldiak dituzte. Aste hau ekitaldiz betea dute. Berotzen hasteko, ostiralean, kantu afaria izan zuten. Gaur, herriko haurren txanda izango da. 17:30ean udaletxeko zine aretoan, Kuko, Truko eta Bolenwaider pailazoak izango dira. Eskainiko duten emanaldia, Taulara! izango da. Bihar 19:30ean udaletxeko zine aretoan, Mikel Laboa (1934 - 2008) dokumentala eskainiko dute. Osteguna libre utziz, ostiralean euskal antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute asteasuarrek. 21:30ean hasiko da umorerik falta ez zaion komedia. Udaletxeko zine aretoan izango da Ate Joka izena duen antzerkia. Aktore ezagunak izango dira, Iker Galartza eta Joseba Usabiaga eskualdekoak eta Sara Cozarrek . ...  2010/10/25 - 23:10:10

Kantu afaria Iturri-Ondo jatetxean, gaur

 2010/10/22 - 00:35:03

Ipar Euskal Herrira irteera Sagainek antolatuta

 2010/10/20 - 00:17:01

Ipar Euskal Herrira antolatu du hurrengo mendi irteera Sagainek

Udan atsedenalditxoa egin ostean, indar berriak hartuta, berriro martxan da Sagain mendi taldea. Hala, hasi berri den ikasturteko lehen irteera antolatu du. Hau datorren asteburuan izango da, hau da, hilaren 24ean. Ipar Euskal Herrira egingo dute txangoa, eta Bidarrai, Itsusi eta Dantxarinea bisitatuko dituzte. Bidarrai Nafarroa Behereko udalerria da, eta Baigorri-Ortzaize eskualdean kokatuta dago. Itsusiko harkaitzak 629 metrotara, Baztanen daude kokatuta. Nafarroan putreen bilgune nagusi da eremu hau. Hilaren 17an, 07:30ean aterako da autobusa Asteasuko udaletxearen aurretik. Mendi irteeraren zailtasuna erraza bezala jotzen dute. Denera, sei ordu eta erdiko iraupena izango du bataz beste. Iluntzean itzuliko dira eskualdera. ...  2010/10/13 - 23:24:03

Eskaintza zabala Asteasuko Usarrabi kiroldegian

Urriaren 4an hasi eta ekainaren 17ra arte iraungo dute Usarrabi kiroldegiko ikastaroek eta beti bezala, aukera zabala da oso. Ikasturte osoko ikastaroak dira eta 65 eurotik 150 euro arteko kostua dute. ############ ikastaroak 3. adinekoentzat gimnasia Astelehena eta asteazkena. 10:30-11:15. Aerobik Astearte eta osteguna edo astelehen eta asteazkena. Lehen bi egunetan 09:30-10:30 eta beste bitan 20:00-21:00 Mantenuko gimnasia Astelehena, asteazkena eta osteguna. 15:00-16:00. Yoga Astelehena eta asteazkena. 17:00-18:30. Pilates Asteartea eta osteguna. 18:00-19:00. Ciclo indoor ...  2010/09/17 - 00:24:18

Iraileko azken igandean Asteasuko Azoka izango da

Hamabost urtez jarraian, Asteasuko Udalak, azoka antolatu du hilaren azken iganderako. Goizetik hasita, egun osoko festa izango da. Atzo eguerdian aurkeztu zuten udaletxean eta azalpen guztiak emateko bertan izan ziren, Iñaki Amenabar alkatea, Antonio Arteaga Azoka eta Festetako zinegotzia eta Ainhoa Etxabe, kultur dinamizatzailea. Hilaren 26ean, egunari hasiera 10:00etan emango zaio eta 14:00ak bitarte hainbat postu, ganadu eta lehiaketa izango dira. Arratsaldez ere, 17:00etatik 20:00etara zabalik egongo da. Ganaduaz gain, artisauak, elikagaiak, trikitilariak edota zanpantzarrak ikusteko aukera izango da. 10:00etan, azokarekin batera, mikologia erakusketari hasiera emango zaio. ...  2010/09/17 - 00:24:18

Helduen ikastaroetan izena emateko aukera zabala prestatu dute

Asteasuko Udalak ere, ikastaroen aukera zabala prestatu du. Ikastaroak, urriko lehen astean hasiko dira eta izena ematea hilaren 23a baino lehen egin beharko da udaletxean edota 661 082 656 (Ainhoa) telefonora deituz. Informazio gehiago eskuratzeko ere bertara jo daiteke. Laboreak (bainika, bordatua, gurutze puntura,...) asteartetan izango da eta 100 euro ordaindu beharko da. Egur taila, ostiraletan izango da eta 110 euroko kostua izango du. Euskal dantzetan, oinarrizko betiko gure dantzak ikasteko aukera izango da ostiraletan. 100 euro ordaindu beharko da. Alboka eta txalaparta, astelehenetan izango dira eta bakoitza 100 euro ordaindu beharko da. Dantza modernoa, 12-18 urte artekoentzat, ostiraletan izango da 18:00-19:30era, 65 euro ordainduz. ...  2010/09/15 - 00:06:04

Udako azken egunera arte ere plisti-plasta

 2010/08/31 - 23:48:10

«Zaila da ikasketak txirrindularitzarekin uztartzea»

Odei Gilek (Asteasu, 1992) domina sorta ederra bildu du aurten etxean. Maiatzean Euskadiko Pistako Txapelketan hiru domina irabazi zituen Irungo Txirrindulari Elkartearekin taldeka nahiz banaka, eta uztail hasieran Euskadiko selekzioarekin Espainiako Txapelketan urrezko domina lortu zuen taldekakoan. Zenbat urterekin hasi zinen txirrindularitzaren munduan? Gu lehen Donostian bizi ginen, eta handik Asteasura etorri ginenean, segituan hasi nintzen. Benjamin mailan aritzen nintzen, baina ni baino hiruzpalau urte gehiago zituztenekin. Hamabi urte daramatzat jada. Hamabi urte hauetan zenbat taldetan aritu zara? ...  2010/07/18 - 00:07:01

Nabigatu euskaraz