Belauntza, Tolosaldeko hitza
Hitzako albiste zerrenda belauntza
Jende eta produktu ugari bildu ditu igandean ospatutako Merkatu Txikiak
Abereak, eskulanak, nekazal produktuak, bigarren eskuko tresnak... ikusi eta erosi ahal izan ziren herenegun Belauntzan. Udalak eta Agenda 21ek antolatuta, Merkatu Txikia egin zuten. 10:30ean ireki ziren Merkatu Txikiko ateak. Belauntzako baserritarrek, beraien baratzetako produkturik eta abererik onenak eraman zituzten igandean azokara. Nekazal ekoizle eta eskulangileek hartu zuten parte ekimenean, eta erakutsi, urtean zehar egindako lanak eman dituen emaitzak. Guztira zazpi etxe eta baserrietako produktuak egon ziren salgai. Horietatik hirutan, nekazaritza arlokoak izan ziren. Nabarmentzekoa, antolatzaileen esanetan, Belauntzako Gazteek jarritakoa. Babarrunak, intxaurrak, piperrak, Etxeberri baserriko gazta eta beste hainbat produktu eraman zituzten. Hauez gain, pintxoak ere jarri zituzten salgai. ... 2010/10/25 - 23:10:10
Bertako produktuak salgai bihar, Merkatu Txikian
Belauntzako Udalak eta Agenda 21ek elkarlanean antolatuta, Merkatu Txikia egingo dute igande honetan. 10:30ean zabalduko ditu ateak eta 14:00ak arte egongo da irekita. Nekazal eta eskulangintzako postuak, nahiz abereak egongo dira ikusgai bertan. Antolatzaileen esanetan «herrian egiten dena ezagutzera ematea da asmoa». Duela bi urte antzeko ekimen bat egin zuten, azoka berezi batekin, baina oraingoan zabalagoa izango da. Aipatu bezala, hasteko, herriko baserritarrek garaiko produktuak eramango dituzte. Bestetik artisauek edo eskulanak egiten dituztenek beraien lanak erakutsiko dituzte. Azkenik baserriko abereak egongo dira ikusgai: zaldiak, zekorrak, antxumeak, hegaztiak... ... 2010/10/22 - 23:50:01
Lorategi ederra eduki ahal izateko ikastaroa antolatu dute
Lorategi bat osatzen duten elementu eta izaki desberdinak ezagutzeko Kutxaren bitartez ikastaroa antolatu dute Belauntzan. Saioak astelehen eta asteazkenetan izango dira, 16:00etatik 18:00etara bitartean. Kutxan kontu korronte bat duten pertsonek hartu ahal izango dute parte. Hala, izena emateko epea zabalik dago jada, eta hilaren 18ra arte luzatuko da. Ikastaroaren prezioa 41 eurotakoa da, eta internet bidez www.kutxasocial.net helbidean, nahiz telefonoz, 902 54 00 40 zenbakira deituta (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30etara) eman daiteke izena. Jardunaldien helburua da lorategia osatzen duten soropila, zuhaixka, zuhaitz eta loreak lantzeko teknikak azaltzea. Urriaren 18an emango diete hasiera eskolei, eta azaroaren 22an amaitu. ... 2010/09/13 - 23:00:02
Eliza ataria berritu eta urbanizazio lanak egingo dituzte
Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak Altzaga eta Belauntzako udal inbertsioen planak onartu ditu Landagipuzkoa 32 programako udal azpiegitura balioanizdunak eraikitzeko. Belauntzako udalerrian Landagipuzkoa 32 programak bi proiektu bultzatuko ditu oraingoan, eliza ataria eta ingurunea urbanizatzea eta hirigunetik goiko etxeetara doan ibilbidea (goiko etxeen urbanizazioa). Belauntzan gauzatuko diren bi proiektu hauetan Gipuzkoako Foru Aldundiak jarriko duen diru-laguntza denera 260.611 eurokoa izango da. Eliza ataria eta ingurunea urbanizatzeari dagokionean, Etxaburua etxea eta errepidea, nahiz eliza eta aparkalekua arteko zonaldeak urbanizatzea da asmoa. Herri gunean dauden bi zonalde dira, eta lehena urbanizatu gabe dago eta bigarrena konpondu egin behar da oinezkoentzako ondo egokitzeko. ... 2010/09/01 - 23:15:01
Garagardo Festa egingo dute ostiralean
2010/05/10 - 22:54:03
Hosteoporosiaren inguruko hitzaldia, gaur
Belauntzan hiru ekitaldi antolatu dituzte datozen hiru egunetarako. Gaur bertan 17:30ean herriko Kultur Etxean Ainara Lopetegik Hosteoporosia: nola arindu sintomak hitzaldia eskainiko du Kutxaren laguntzarekin. Bihar, aldiz, 18:30ean leku berean Bizikleten Mantendurako Tailerra egingo dute Udal Sarea 21en laguntzaz eta Tolosaldeko Mugikortasun Astearen baitan. Antolatzaileek bertaratzen diren haur eta heldu guztiei bakoitzak euren bizikleta eramateko gonbita egiten diete. Bukatzeko, igandean, hilak 20, Tolosaldea Garatzenek antolatutako Mugikortasun Astearen baitan egingo duten Bizikleta Martxan parte-hartzea ere bultzatu nahi dute. ... 2010/05/10 - 22:54:03
Mendia
2010/05/02 - 00:32:01
Zuhaitzen kimaketa ikastaroa antolatu dute
2010/01/17 - 01:43:03
Zuhaitzen kimaketa ikastaroa Belauntzan
2010/01/16 - 00:48:02
Zuhaitzen kimaketa ikastaroa Belauntzan
Zuhaitzen kimaketa ikastaroa antolatu du Kutxak otsailaren 1etik 4ra Belauntzan. Kutxan kontu korrontea duten bezeroek parte hartu ahal izango dute ikastaroan eta Uli mankomunitateko edo Tolosaldeko pertsona orori zabalduta dago deialdia. Izena ematea azken epea hilaren 18a da eta bi aukera daude horretarako: 902 540 040 telefonora deituta edo www.kutxasocial.net helbide elektronikoan. Ikastaroaren «helburuen» artean, kimaketaren oinarriak ezagutzea; kimatze mota ezberdinak ikustea, zuhaitz eta helburuaren arabera; adarrekin egitura sendoak osatzea eta kimaketaren momentu egokiak zeintzuk diren ikastea aurkitzen dira. Lau eguneko ikastaroak 26 euroko kostua edukiko du eta euskaraz izango da. ... 2010/01/16 - 00:39:10
