Berrobi, Tolosaldeko hitza
Hitzako albiste zerrenda berrobi
Berrobin agortzen ari den Kultur Astearen lehen tantak Iruran
Kulturaz eta euriz blai ibili ziren atzo Berrobira eta Irurara gerturatu zirenak. Bi herri hauetan Kultur Astea ospatzen ari dira, nahiz eta Berrobin amaieran izan eta Iruran hasieran. Atzo mendiaz, musaz, tokaz, magiaz, bazkariaz, eta beste hamaika ekitalditaz gozatzeko aukera eskaini zuten bi herrietako egitarauek. Gaur ere ez dira kultur ekitaldiak faltako. Berrobin azken eguna Gaur amaituko da Berrobiko XVIII. Kultur Astea. Atzo berriz mendiaz gozatzeko aukera izan zuten bi orduko ibilaldi labur bati esker. Arratsaldean Mus eta Toka txapelketak jokatu ziren eta eguna amaitzeko Anjel Magoaren emanaldia ikusi zuten Berrobira gerturatu zirenek. ... 2008/05/10 - 23:04:01
Kultur Astearen XVIII. edizioa buruhandi eta suziriekin jarri dute martxan
XVIII. Kultur Astea atzo hasi zen Berrobin. 7 egunetan ekitaldi ugari egongo dira herriko hainbat txokotan eta adin guztietako jendearentzat zuzendu dituzte ekimenak. Herriko talde eta elkarte ezberdinek antolatutako Kultur Asteari igande honetan emango zaio amaiera. Atzo, lehen eguna Suziri eta buruhandiek eman zioten XVIII. Kultur Asteari hasiera 17:00etan. Txikienen korrikaldi eta algaren ondoren, euskaldantza emanaldia ikusteko aukera egon zen atzo Berrobin, herriko haurren eskutik. ... 2008/05/05 - 23:37:03
Dantza eta trikitixa doinuak, izango dira bihar, Berrobiko plaza berrian
Herrian inauguratu berri duten enparantza aprobetxatuz, Berrobiko Udal Kultura Batzordeak bere proiektuaekin jarraituz, urteko kultur eta musika egitaraua antolatu du, hileroko maiztasuna izango duelarik. Egitarau honi bihar emango diote hasiera ekitaldi bereziekin. 17:30etik 21:00etara bitarteko ekitaldia antolatu dute. Hasiera kale-jira batekin emango diote. Kalejiraren ondoren, dantza eta trikitixaren txanda izango da, Urarte-Triki taldeak animaturik. Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu ekitaldi honetaz gozatzera joan daitezen. ... 2008/04/04 - 23:31:03
'Xurdinen Kontzertua' bihar 18:00etan pilotalekuan
Berrobiko pilotalekuan Xurdinen Kontzertua antzerki musikala eskainiko dute bihar 18:00etan. Xurdinen erakustaldiak ordubeteko iraupena edukiko du eta, bertara gerturatzen diren haurrek dantza batzuk ikasiko dituzte ipotx urdinaren eskutik. ÒXurdinen kontzertua 2 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendua dago; nahiz eta, hauen laguntzaile gisa joaten diren helduak ere oso gustura joaten diren. Euskara hutsean eginiko lan honen bideoa ikusteko, helbide bat jarri dute: www.youtube.com/watch?v=i3_FuOwh9AY. ... 2008/02/23 - 01:24:07
Kutxako ikastaroetan izena emateko aukera
Kutxako ikastaroetan izena emateko epea urtarrilaren 23ra arte egongo da zabalik, Berrobiko Udalak jakinarazi duenez. Izena emateko edo informazioa lortzeko, udaletxera edo Kutxako bulegora joan behar dela adierazi dute antolatzaileek. Telefonoz ere lortu daiteke, 943 68 43 94 edo 902 54 00 40 telefono zenbakietako batetara deituaz. Hiru ikastaro Sukaldaritza, soinketa, Pilates metodoaren bitartez, eta euskal dantza ikastaroak antolatu dituzte Kutxak eta Udalak. Izena ematearekin batera, 35 eurotik 56 eurora doan matrikula ordaindu beharko da. ... 2008/01/16 - 02:05:10
Goitiak irabazi du banakakoan, Frontenis Txapelketa
Berrobiko Frontenis Txapelketak baditu jada irabazleak. Hiru astetan zehar izandako partiden ondoren, herenegun arratsaldean jokatu zituzten finalak. 17:30ean hasi ziren norgehiagokak, orotara hiru izan ziren, eta lau ordu iraun zuen saioak. Aipatu bezala, duela hiru aste hasi zen Jon Ander Izagirreren omenezko txapelketa eta Gipuzko eta Nafarroako kirolariek hartu dute parte. Banaka 40 lagun lehiatu dira, bikotekakoan berriz, nesketan hiru bikote eta mutiletan, 50. Antolatzaileen esanetan, «urtero jende berdintsuak hartzen du parte, bost edo sei bikote bakarrik aldatzen dira». ... 2008/01/10 - 10:26:16
Finalaurreak ez du gustura utzi Mendiluze
Mendiluze bai, Muñoa ez. Larunbat arratsaldean jokatutako Ordiziako finalaurrean Iruran bizi den andoaindarrak finalerako txartela lortu zuen, bigarren sailkatuta. Berrobitarrak bosgarren postua lortu zuen. Mendiluzek 506,5 puntu lortu zituen, Muñoak 457,5. Mendiluze eta Jesus Mari Irazu izango dira, beraz, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren Donostiako finalean eskualdeko ordezkariak. Hilaren 16an Illunben jokatuko da finala. ... 2008/01/10 - 10:26:16
Ekintza Planaren inguruko bilera abenduaren 4ean
asier imaz XVI. Jon Ander Izagirre Frontenis Txapelketa hilaren 17an jarriko dute martxan Berrobin. Izena emateko epea herenegun amaitu zen eta aurten ere partaide ugarik eman dute izena zerrendetan. Berrobiko Frontenis Txapelketak Tolosaldean eta eskualdetik kanpo sona handia dauka. Partaideak gehienbat Gipuzkoako txoko guztietatik hurbiltzen dira. Honen ondorioz eta mailari dagokionez, kalitate handiko txapelketa dela esan daiteke. Hiru maila ezberdin egongo dira txapelketaren barruan, urtero bezala. Mutiletan binaka eta banakako lehiaketak egongo dira, nesketan berriz binakakoa. Guztira binaka, 50 bikotek eman dute izena mutiletan eta banaka 41ek. Txapelketa hilaren 17an, larunbatean, hasiko da. Lehenengo asteburuan binakako partidak jokatuko dira eta bigarren asteburuan banakakoak. Maila guztietako finalak berriz abenduaren 7an jokatuko dituzte, baita hirugarren eta laugarren postuak ere. ... 2008/01/10 - 10:26:15
Ekintza Planaren inguruko bilera abenduaren 4ean
ekaitz agirre (Berria) Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako Tene Mujika beka irabazitako proiektuak gorputz hartu du. Ramon Olasagasti (Berrobi, 1972) kazetari eta mendizaleak idatzitako Mendiminez liburua atzo aurkeztu zuten Donostian. Azken urteotan mendian hil diren hainbat mendizaleren ibilbidea, biografia eta soslaia jaso ditu Olasagastik lan honetan. Mendiminez bizi izan zirelako, mendirako pasioz, mendia zutelako zaletasun, bizitzarako hauspo. Felix Iñurrategi, Jose Luis Zuloaga Zulu, Manu Badiola, Atxo Apellaniz, Miriam Garcia, Xabier Ormazabal, Antonio Miranda, Mikel Ruiz de Apodaka, Xabier Ansa, Leandro Arbeloa, Gerardo Plaza, Ernesto Fonquernie, Jose Luis Domeño Pepe Rayo, Pumorin zendutako bost gazteak, Antxon Alonso, Xabi Guembe, Ruben Aramendia eta David Larrion dira protagonistak. Horien guztien ibilbidea laburbiltzen ditu liburuan, mendizaleen lagun eta senideen kontakizun, bizipen eta gertuko lekukotzek duten berotasunarekin. ... 2008/01/10 - 10:26:14
Ekintza Planaren inguruko bilera abenduaren 4ean
asier imaz Berrobiko Udalak hiru deialdi egin ditu herritarrentzat zein kanpoan bizi eta ekitaldietan parte hartu nahi duenarentzat. Lehena, Zaragozako jolas-parkera egingo den bidaiaren berri emateko izan da. Ekainaren 30ean, larunbatean egingo da bidaia eta izena emateko epea, udaletxean hilaren 12an amaituko da. 10 euroko kostua izango du bidaiak, Berrobin bizi diren haur zein helduentzat. Kanpokoentzat berriz, 19 euro helduentzat eta 15 euro haurrentzat, nahiz eta «herrian bizi ez direnak itxaron zerrendan» egongo diren. Prezioaren barnean, bidaia, parkeko sarrera eta bazkaria sartzen direla jakinarazi du Udalak. Parke barruan igerilekuak daudenez, «nahi duenak toalla, bainujantzia,... eraman ditzake». Bigarren deialdia, piraguismo ikastaroaren ingurukoa da. «Ikastaroa antolatu du Udalak herritar guztientzat, ekainaren 25etik 30era. Txaramako presan egingo da piraguismo ikastaroa eta herritarrek 20 euro ordaindu beharko dituzte. Ka... 2008/01/10 - 10:26:14
