Elduain, Tolosaldeko hitza

Hitzako albiste zerrenda elduain

Zeberio II.a San Fermin torneoan aurkitzen da

Euskal Jai Berri pilotalekuan, Huarten, San Fermin torneoa hasi zen atzo. Tejados Aoizek babestuko du aurten ere erremonte txapelketa. Oriamendi 2010 enpresak oso lehia estuak antolatu ditu. Lehen partida atzo arratsaldean jokatzekoa zen, Ezkurra-Ion eta Urriza-Lizasoren artean. San Fermin torneoan gure eskualdeko pilotari bakarra egongo da, hau da, Patxi Zeberio elduaindarra. Aurrelaria zuzenean finalerdietan aurkitzen da, iazko txapeldun izateak aukera hori eskaini baitie Zeberio II-Badiolari. Euren aurkariak Juaristi-Urrutia izango dira.  2010/07/06 - 23:30:03

Elduaingo Ergoiena auzoan hiritartze lanak egingo dituzte

Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuak Elduaingo inbertsio plana onartu du Landagipuzkoa 32 proiektuaren baitan. Egitasmoaren baitan hautatutako inbertsioen artean Ergoien auzoko (Gi-2130) urbanizazio proiektuaren proiektu osagarria dago. 2002. urtean hasi zituzten auzo hori hiritartzeko lanak, baina ezin izan zituzten osatu, arazoak sortu zirelako jabe batzuekin. Desadostasunak konponduta, Elduaingo Udalak hiritartze lanak bukatzea lehenetsi du. Lan horiei esker, bestalde, bi baserritarako bidea egokitu eta hobetuko du. Inbertsioak gauzatzeko kostua 129.000 eurotakoa da, eta horietatik 125.000 Foru Aldundiaren diru-laguntza izango da. ...  2010/06/10 - 00:27:02

Txotxongilo emanaldia 17:30ean Kultur Etxean

 2010/05/10 - 22:56:01

Zeberio II.ak Tejados Aoiz Txapelketako finala jokatuko du

Zeberio II.ak eta Badiolak eskura dute Tejados Aoiz Erremonte Txapelketako finalerako txartela. Horretarako bihar Euskal Jai Berri Reyno de Navarra pilotalekuan Ezkurra eta Ionen aurka irabazi beharko dute, finalerdietako bigarren partidan; neurketa 16:30ean hasiko da. Abantaila garrantzitsua du elduaindarrak, lehen partida 40-29 bukatu baitzuten. Aurkariak irabaztera behartuta daude, hortaz, fase honetan bi partida irabazten dituena sailkatzen baita. Beste finalerdia, gaur Galarretan Txapelketa honetako beste finalaurrekoa Urriza-Lizaso eta Juaristi-Urrutia bikoteak ari dira jokatzen. ...  2010/05/10 - 22:56:01

Elduaingo Kontzeju taberna hartzeko eskaera epea

Elduaingo Udalak esan duenez astelehenetik hilaren 26a bitarte, biak barne, egin daiteke udaletxean dagoen Kontzeju taberna hartzeko eskaera. Lehiaketa ireki bidez egingo dute aukeraketa eta urte beteko lizentzia eskaintzen dute, nahiz eta lau urteko luzapena ere aurreikusten duten. Hileko kanona 186 eurokoa izango da.  2010/05/10 - 22:56:01

Asto festaren baitan, herriko astoa afaltzeko, 130 lagun bildu ziren

Atzo, Elduainen Asto festa ospatu zuten. 16:30ean apustuarekin hasi eta goizeko ordu txikiak arte, jai giroan igaro zuten eguna. Mugara igoera, zaldi gainean ibilaldiak, herri kirolak, herri afaria eta bukatzeko diskojaia izan zituzten. Denbora ezin hobetu Jose Luis Artola amasarra saiatu zen Mugako tontorreko denbora hobetzen baina ezin izan zuen. Lehengo denbora, 19 minutu eta 10 segundoan egina zuen, errezildar batek eta atzokoan, 21 minutu eta 47 segundoan egin zuen Mugarako igoera. Behin igoera eginda, txikienek zaldi gainean ibiltzeko aukera izan zuten herriko plazan, ibilalditxoak eginez . 18:00ak paseak zirela, herri kirolen erakustaldia izan zen; txingak, trontza, ingudea, koxkolak eta korrika egin zituzten. Bataren eta bestearen aldeko animoak eta oihuak ez ziren falta izan. Herritarren artean, bi talde osatu zituzten, zuriak eta beltzak. Bitartean, frontoian bertan, astoa erretzen zeukaten. ...  2010/05/10 - 22:56:01

Galarretaren etorkizunak zintzilik jarraitzen du oraindik

Erremontearen etorkizuna zintzilik aurkitzen den honetan, Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak prentsaurrekoa eskaini zuen atzo. Bertan argi gelditu zen Galarretaren kargu eurak ez direla egingo. Hori bai, laguntzeko prest daudela azaldu zuten: «2005ean abian jarri genuen proiektuarekin aurrera jarraitzen dugu, orain inoiz baino indartsuago gainera. Erremontearen alde lanean jarraituko dugu, beraz. Fundazioaren helburuen artean, erremontea herrietara zabaltzea dago. Nafarroan emaitza onak eman ditu ekimen honek, Gipuzkoan ere bide onetik doa. Gure ustez horretan jarraitu behar dugu, erremontearen etorkizuna ziurtatzeko ahalik eta gehien zabaldu behar baita kirol hau». ...  2010/05/10 - 22:56:01

«Lan handia eginda, asko disfrutatu nuen finalean»

Erremonteko binakako final batean seigarren aldiz txapela jantzi du Zeberio II.ak. Tejados Aoiz Txapelketako finalean lortu zuen hori, pasa den larunbatean. Buruz burukoa ere bitan irabazia du, lehena 2006. urtean eta bigarrena 2007an. Hala ere, ez du atsedenik hartuko eta gaur bertan, Hernaniko Galarretan, San Sebastian Bezperako Jaialdian hartuko du parte, Lizasorekin batera, Urriza eta San Miguelen aurka. Zorionak. Final biribila. Eskerrik asko. Final gogorra izan zen, joaterako bagenekien zaila izango zela, eta maila eman beharko genuela partida irabazteko. Azkenean pentsatuta bezala atera zen; beraiek ere oso bikote fuertea osatzen zuten. ...  2010/05/10 - 22:56:01

Patxi Zeberiok inork lortu gabeko marka hautsi du 6. txapela jantziz

Erremontezaleek atzo Hernaniko Galarreta pilotalekuan hitzordu garrantzitsua izan zuten. Bertan Tejados Aoiz Txapelketako binakako finala jokatzen zen eta giro ederra sortu zen frontoira gerturatuko zaleen artean. Bataren edo bestearen aldeko animoak izan ziren eta baita pilotariak animatzeko kartel idatziak ere. Kolore gorria nagusi Lehen partida amaitu ostean, 16:45 aldera hasi zen Zeberio II.a-Badiola eta Urriza-Lizasoren arteko partida. Hasiera ona eman zioten gipuzkoarrek partidari 4-0 irabaziz. Jarraian, 4-4 berdindu zuten eta baita 9-9 ere. Ondoren, 16. tantorainoko bidea egin zuten gipuzkoarrek markagailuan 16-9 jarriz. 16. tantoa Imanol Badiolak sakez lortua izan zen. Elduaindarra al zuen tanto guztietara sartzen saiatu zen. ...  2010/05/10 - 22:56:01

Pilota indartsuak eta bote gutxikoak aukeratu ditu Zeberio II.ak finalerako

Zeberio II.aren eta Lizasoren moldeek markatu zuten atzo egindako pilota aukeraketa II. Tejados Aoiz Erremonte Txapelketako finalerako. Hernaniko Galarreta frontoian egin zuten lau pilotari finalistek aukeraketa. Zeberio II.ak eta Badiolak material indartsua eta bote gutxikoa hartu zuten. Urriza eta Lizasok joku arineko eta bote dezenteko pilotak aukeratu zituzten. Beraz, Zeberioren eta Lizasoren lehentasunek agindu zuten, Elduaingoa aurrelari astintzailea eta tantoa azkar egiten duten horietakoa baita, eta Lizaso atzelari oso teknikoa, inork baino hobe errebotea jaso eta pilota jartzen duena. Bihar jokatuko da final handia, 16:45ak inguruan, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. ...  2010/05/10 - 22:56:01