Ikaztegieta, Tolosaldeko hitza

Hitzako albiste zerrenda ikaztegieta

Behobia-Donostia probarentzat azken entsegua

Ikaztegieta Ikaztegietako Herri Krosak bere hogeigarren edizioa izango du etzi. Orain arte Behobia-Donostia lasterketaren ondorengo igandean antolatzen zuten, baina aurtengo egutegiak behartu die antolatzaileei Behobia baino astebete lehenago egitea. Korrikalariek Ikaztegietako krosa erabili dezakete Behobiaren azken proba bezala, baina horrek parte-hartzaileen kopuruan zenbaterainoko aldaketa ekarriko duen aurreratzea zaila ikusten dute antolakuntzatik. Orain arteko proba guztietan parte hartu duen korrikalari bakarra herritar bat da, Joxe Mari Garmendia. «Hasieratik parte hartzen dut eta gustuko dut, herrian zehar korrika egiten da. Urte guztian zehar kirola egiten dut eta orain arte zortea izan dut», azaltzen du Garmendiak. Ez du Behobia-Donostia lasterketa egingo, «horrelako masifikazioak ez zaizkit gustatzen», eta urtean zehar zenbait mendi lasterketetan parte hartzen du, bizikletan ere aritzen da eta neguan iraupen-eskia egiten du. «Kirol mundua beti gustatu izan zait eta hor jarraitzen dugu», gaineratzen du. ...  2010/11/05 - 00:54:02

'Ate joka' antzerkia 21:00etan Kiroldegian

 2010/11/05 - 00:54:02

Odola emateko aukera gaur, 19:00etatik aurrera

 2010/11/03 - 00:33:04

«Londresen Pekingo emaitza berdintzeko edo hobetzeko ari naiz lanean»

Egurrean dabil Leire Olaberria (Ikaztegieta, 1977), oso gaztetxoa zeneko pisu berberarekin. «61-62 kilotan nabil». Pistako Espainiako Txapelketan urrezko bost domina eta zilarrezko bi eskuratu zituen orain bi aste, Mallorcan (Herrialde Katalanak). Baina ospatzeko denborarik gabe, datorren astean Pruszkow herrian (Polonia) jokatuko den Europako Txapelketa prestatzen ari da orain Mallorcan bertan. 2012ko Olinpiar Jokoetan aritzeko puntuak pilatzen hasi beharra dauka jada. Entrenamendu eta bilera artean lanpetuta, goizean goiz hitz egin du Olaberriak BERRIArekin. Mallorcan arrakasta lortuta, Mallorcan bertan jarraitzen duzu lanean. Ez dago atsedenerako tarterik, ezta? ...  2010/10/29 - 23:55:02

Hasi da udaletxea hartuko duen balioanitzeko eraikinaren obra

Ikaztegietak balioanitzeko eraikina izango du laster. Hiru solairu izango ditu eta lehenengoan udaletxea kokatuko da. Eraikina elizaren eta eskolaren artean egongo da. Aste honetan hasi dituzte lanak eta lau hilabete eta erdi iraungo dute. Eneritz Maiz alkateak azaltzen duenez, «urteak dira Ikaztegietan udaletxe berri baten beharra ikusten zena». Eraikina egiteko lur eremua aurreko arauetan dagoeneko horretarako bideratuta zegoen. «Beti leku falta izan da herrian. Oraingo udaletxea, txikia izateaz gain, oinarrizko irisgarritasun arauak ez ditu betetzen», gaineratzen du Maizek. ...  2010/10/29 - 23:55:02

Badator XX. Kros Herrikoia

Ikaztegietako Herrigintza elkarteak antolatuta, eta bertako Udalaren laguntzarekin, azaroaren 7an XX. Kros Herrikoia egingo dute. Aurten Behobia-Donostia lasterketaren aurretik izango da, beste urtetan astebete beranduago antolatu denean. Hamar kilometroko ibilbidea du Kros Herrikoiak. 11:00etan hasiko da proba eta aurretik, 10:45ean, haurrek parte hartuko dute bere lasterketan. Izena probaren eguna baino lehen eman daiteke. Horretarako www.herrikrossa.com webgunera sartu behar da. Bide horretatik eginez gero 10 euro ordaindu beharko dira. Lasterketaren egun berean ere izena eman daiteke, baina orduan 15 euro ordaindu behar dira. 09:00etatik 10:15era egin ahal izango da izen-ematea. Bestalde, dortsala hartzen duten aurreneko 300 korrikalarientzat kamisetak banatuko dituzte. ...  2010/10/29 - 00:41:02

Baserria mintzagai nagusi

 2010/10/27 - 23:31:06

Herrian bertan kiropedia zerbitzua jaso ahal izango dute

Ikaztegietako Udalak zerbitzu berri bat jasotzeko aukera zabalduko dela jakinarazi du. Alegiako jubilatuenetara joaten diren Nagore Franco eta Naiara Ortega podologoak hilabete eta erdiz behin, 45 egunez behin, joango dira Ikaztegietara. Hainbat zerbitzu emango dituzte: kiropedia zerbitzua, hau da, oin azkazalen mozketa, kailuak kendu eta oin osoaren mantentze orokorra; silikona jarri kailuak babesteko eta barne-zolak. Zerbitzua kiroldegian dagoen sendagilearen gelan izango da eta modu horretara gela horri beste erabilera bat emango zaiola adierazi du Udalak. Eskaria egiteko, udaletxean Lehenengo bisita hilaren 27an egingo dute Nagore Franco eta Naiara Ortega podologoek. Zerbitzua jaso nahi dutenak udaletxera deitu behar dute, 943 65 33 29 telefono zenbakira. Podologoarentzat ordua eskatu nahi dela adierazi behar da. Podologoak pertsona bakoitzarekin 20 minutuko saioa egiten du eta 18 euro ordaindu beharko da kiropedia zerbitzua. ...  2010/10/22 - 23:46:05

Eskola handitzeko lanak hastear

 2010/10/22 - 00:35:03

Olaberriak bost urrezko domina eskuratu ditu Mallorcan

Leire Olaberria txirrindularia izan da Mallorcan jokatu den Pistako Espainiako Txapelketan jaun eta jabe. Guztira bost urrezko domina eta zilarrezko bi eskuratu ditu ikaztegietarrak, herenegungo puntuaketaren azken proba irabazi eta gero. Puntuaketako nesken proba mantso hasi zen eta ondorioz, Barbara Antonek hartu zion aurrea lehen probako lehen zatian. Olaberriak, orduan, itzuli batzuk aurreratzea lortu zuen eta azkenean 75 puntu eskuratuta irabaztea lortu zuen. Herenegungo probak Asteburu gogorra izan du ikaztegietarrak, izan ere proba asko izan ditu. «Gogorra izan da, proba asko izan direlako, baina orokorrean pozik noa. Buruan, oraintxe, bi aste barru Polonian izango diren Europako probak ditut eta Txapelketa hau eta gero prestatuta joango naizela pentsatzen dut», esan du Olaberriak. ...  2010/10/18 - 23:07:02

Nabigatu euskaraz