Leitza, Tolosaldeko hitza

Hitzako albiste zerrenda leitza

Riaño eta 'Zili' Nafarroako Bertsolari Txapelketatik at

Pasa den larunbatean Garesen izan zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen faseko azken saioaren ondotik Leitzako Jose Luis Barberia Zili eta Diego Riaño txapelketatik kanpo geratu dira. Hurrengo txandara 15 bertsolari bakarrik pasatu dira; Zili 354 punturekin 17. postuan geratu da eta Riaño berriz, 19. egin du 350 punturekin. Leitzarretatik Miel Mari Elosegi Luze bakarrik eskuratu du finalaurrekoetarako txartela 363,5 punturekin, 14. sailkatu da leitzarra. Larunbateko saioa Estitxu Arozenak irabazi zuen. Txapelketan hiru urtez parte hartu gabe egon eta gero gogotsu itzuli da. Lehen faseko azken saioan finalaurrekoetarako sailkapen zuzena eskuratu zuen 407 punturekin. ...  2010/02/09 - 01:19:03

Banabarrak eta bertsolariak, Gaztetxean

 2010/02/07 - 01:09:03

2010/11 ikasturteko aurre-matrikula egiteko aukera

 2010/02/03 - 23:58:02

Baserritarrez jantzita Banabar Jatea etzi

 2010/02/03 - 23:58:02

Nafarroako Bertsolari Txapelketan leitzarrak kinka larrian aurkitzen dira

Aurtengo Nafarroako Txapelketako orain arteko saiorik jendetsuena jokatu zen igande arratsaldean Aoizen, herriko Kultur Etxean. 150 bertsozale inguruk gozatu zuten Txapelketaren hirugarren azken-laurdenarekin; kalean giro hotza bazen ere, areto barnean tenperatura askoz altuagoa izan zen. Iazko finalean ozta-ozta sartu ondoren, Ander Fuentes, Itturri-k, aurten ere Lesakakoan egon nahi duela erakutsi zuen, hura izan baitzen sei bertsolarien artean puntu gehien bildu zituena. Aparteko saioa egin gabe, Leitzan irakasle dagoen zubietarra seguru aritu zen, akats nabarmenik izan gabe. Nolanahi ere, oso pareko ibili ziren bertsolari guztiak eta hori sumatu zen azken puntuazioetan. Orain arteko estuena izan da, lehenengo eta seigarren sailkatuaren artean 30 puntu eskas izan baitira. Itturri-ren atzetik aurten Txapelketara bueltatu den Oskar Estanga sailkatu zen eta hirugarren postua Miel Mari Elosegi, Luze, leitzarrarentzat izan zen. ...  2010/02/02 - 01:31:02

Borroka-arteen dotorezia

 2010/01/31 - 01:21:02

Euskal Herriko Wushu-Kung Fu-Taichi Txapelketa, gaur

Gaur 11:00etatik 13:00etara Euskal Herriko Wushu-Kung Fu-Taichi Txapelketa ospatuko da Leitzako kiroldegian. Berez, pasa den abenduaren 19an egin behar zuten,baina orduan izandako elurtea medio atzeratzea erabaki zuten. Txapelketako antolatzaileak Aurrera Kultur Elkartea eta Wushu-Kung Fu Euskal Federakundea dira eta ikuskizun «harrigarria» izango dela argitu dute. Epaimahaiak «formak» epaituko ditu, parte hartzaileek 3 minutu inguruko koreografiak egin beharko dituztelarik. Aipatu behar da, era berean, txapelketan ez dutela emakumezkoen eta gizonezkoen arteko bereizketarik egingo. ...  2010/01/30 - 00:17:02

«Duela urtebete eskas hasi nintzen bertsotan»

Salamancan ehizean zebilen atzo Jose Luis Barberia, Zili, (Leitza, 1981). Lagunen artean bederatzi uso bota ondoren, eguzkipean aurkitzen zen bertsolari leitzarra, lasai ederrean: zerura begira eta telefonoz bertsotan. Horrela prestatzen al duzu Txapelketa? Pentsa, Salamancan usotan nabil eta telefonoz bertsotan jarri nauzu. Nondik sortu zitzaizun bertsotarako irrika? Lehengo urtean Diego Riañorekin Txapelketako saio bat ikustera joan nintzen; «hauek bezala, nik ere zerbait egin nezake» esan nion neure buruari eta horrela hasi nintzen bertsotan. Aurretik ez nintzen bertsotan ibilia baina beti gustatu izan zaizkit. Duela urtebete juxtu hasi nintzen beraz. ...  2010/01/29 - 01:17:02

Oinatz Bengoetxeak igandean jokatuko du

Binakako Txapelketako azken bi partidak galdu ostean, igandean jokatuko du laugarren partida Oinatz Bengoetxeak. Ruben Beloki lesionaturik aurkitzen denez, Otxandorenarekin jarraituko du leitzarrak. Aurrean, aurkari bezala, bikote sendoa edukiko dute Eibarren: Juan Martinez de Irujo eta Mikel Beroiz. Bigarren Mailako Txapelketa Mikel Olazabal aresoarrak bihar jokatuko du Amorebietan, Arruti lagun duela, Urrutikoetxea-Argoteren aurka. Egun berean, hilaren 29ean, Bigarren Mailako Txapelketaren partida etxean jokatzeko aukera edukiko du Saralegi amezketarrak. Eskuderoren laguntzaz, Aritz Lasa-Merino estu hartzen saiatuko da amezketarra. ...  2010/01/28 - 00:00:08

Atsaureen kolorea eta eskelarien umorea

Amaitu dira 2010eko Leitzako Ihoteak. Kalea eta baserria uztartzen dituzten benetako jai herrikoiak. Orain balantzea egiteko garaia heldu da, hori bai, merezitako atsedenaldia hartu ondoren. Arratsalde koloretsua Haize fin bezain hotz baten laguntzaz ospatu zituzten 2010eko Ihoteetako azken ekitaldiak. Lehenik, haurrak eta gurasoak irten ziren kalejirara, irudimenaz jantzirik. Herriari itzulia eman ostean, plazara joan ziren agudo, txokolate beroaren bila. Erreleboa orduan, atsaureek hartu zuten. Guztira 25 lagun inguru atsauretu ziren, usadioak esaten duena oinarri hartuta. Benetan ikusgarria. Inork ezagutzen ez zituela, jaiarekin bat egin zuten eta korrika saio ugari bota behar izan zituzten haurren isekak isildu nahian. ...  2010/01/27 - 00:54:02