Tolosa, Tolosaldeko hitza
Hitzako albiste zerrenda tolosa
Eskola kirola baliabide hezitzaile gisa
2010/11/05 - 00:54:02
«Jaialdiaren helburua kanpoko soinujoleak ezagutaraztea da»
Zizurkildarra izan arren, azken zortzi urteak Alkizan daramatza Iker Goenagak (Zizurkil, 1974). Soinujole bezala berriz, «urte dezente» daramatza trikitia astintzen. Hasiera batean Larraitz Goenaga arrebarekin hasi zen; beranduago, bakarkako bideari ekin zion eta azkenaldian, oholtzara taldekidez inguraturik igotzen da zizurkildarra. Bestalde, azken bi urteetan, Euskal Herriko Trikitilari Elkarteko zuzendaritzan dabil lanean, besteak beste, gaurko Nazioarteko Trikitixa Jaialdia antolatzen. Bederatzigarren edizioa Donostiatik at egitea erabaki duzue, baina ohiko formatua mantenduz. ... 2010/11/05 - 00:54:02
AHTren egoera Tolosaldean
2010/11/05 - 00:54:02
Merkatu Txikia Nikaraguari elkartasuna adierazteko
2010/11/05 - 00:54:02
II. Informazio eta Komunikazio Teknologien Astea antolatu dute
Lehiberrik, Tolosaldeko Lehiakortasuna eta Berrikuntzarako Zentroak, bere eraikin propia izan dezan oraindik ere 2 urte falta dira. Hala eta guztiz ere, izen bereko Foroak «buru-belarri lanean» jarraitzen du, 2008az geroztik. Hilaren 8tik aurrera, Tolosaldeko II. Informazio eta Komunikazio Teknologien Astea antolatu du; «eskualdeko enpresei IKT-ak lehiakorrago izateko erreminta bezala nola erabili aholkatzeko helburuz». Honela, Lehiberritik azaldu dutenez, «Tolosaldeko enpresentzat formakuntzarako eta garapenerako bilgune izateko asmoarekin aurrera darraigu». ... 2010/11/04 - 01:40:04
Etxebizitza tasatuak eskatzeko aukera zabalik dago
Tolosako Udalak, Udal Etxebizitza Plana 2010-2012ren barruan, «130 etxebizitza inguru sustatuko ditu bere sozietateen bidez», eta horietatik 74 prezio tasatukoak izango direla azaldu dute. Etxebizitza horien sustapena esleitu edo adjudikatzeko, Udalak Udal Etxebizitza Tasatuen Eskatzaileen Erregistroa, hemendik aurrera Etxebizitza Tasatuen Erregistroa, eguneratu egin nahi du. Etxebizitza horietan interesa dutenek Erregistro horretan eman beharko dute izena eta, horretarako, izena emateko orria bete beharko dute eta bertan eskatzen den dokumentazioa aurkeztu. Egun Etxebizitza Tasatuen Erregistroan inskribatuta daudenek beren datuak eguneratu egin beharko dituzte eta, horretarako, aurtengo azaroaren 26ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dute dokumentazioa. Horrela ez baldin badute egiten, Udalak jakinarazi duenez baja emango zaie. ... 2010/11/04 - 01:40:04
Kale garbiketarako ordenantza egiteko bilera
Tolosako Udalaren Obrak, Auzo eta Mantenimentu Sailak herritar guztiak deitzen ditu gaur, 19:30ean udaletxeko batzar aretoan egingo den bilerara. Bertan, kale garbiketarako ordenantza zehaztu nahi dute. Kale garbiketa, zikinkeriaren prebentzioa, kartelak jartzeko araudia, pintaketen kontrola eta garbiketa arautu nahi dituzte, besteak beste. Dokumentu hau pertsona eta kolektibo ezberdinen partaidetzarekin ari dira egiten. 2010/11/04 - 01:40:04
«Irabaztea orkestraren 30. urteurrena ospatzeko modurik egokiena izan da»
«Zoragarria, ikaragarria» izan da iragan asteburuan Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestrak bizitakoa. Eta ez da gutxiagorako, Pragan parte hartu duten Nazioarteko Akordeoi Lehiaketan sari nagusia irabazi baitute. «Oso pozik» daude lortutakoarekin, oraindik ere irabazle zirela esan zieteneko sentsazioak gainetik kendu ezinik. Isitxo Larrañaga orkestrako zuzendariaren arabera, «orkestraren 30. urteurrena ospatzeko modurik onena» izan da lehiaketa irabaztea. Duela hiru urte lortutakoa berrestea «oso zail» ikusten zuen arren, orkestrako zuzendaria helburu horrekin joan zen Pragara. «Horrekin batera, gure emanaldiarekin gustura geratzea zen garrantzitsuena», azaltzen du. Eta hori ere lortu zuten, izan ere, saioa «borobildu» egin zuten; «irabazi izan bagenu bezala poztu ginen, oso ondo egin genuela konturatu ginelako». Epaimahaia ere jabetu zen antza, eta lehen saria tolosarrei zegokiela ebatzi zuen. ... 2010/11/04 - 01:40:04
Aparkaleku sistema berria martxan
2010/11/04 - 01:40:04
Asteburu «polita»
Asteburu betea izan dute Bedaion. Batetik, larunbatean, Asier Izagirre mendigoizalearen bisita izan zuten, eta igandean, berriz, Azoka Berezia zela eta postu eta jarduera ugari izan zituzten. 30 lagun inguru bildu ziren larunbatean Asier Izagirrek emandako hitzaldian. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, «oso polita eta interesgarria izan zen, eta bedaiotarrok zortzimilako mendietatik gertuago gaude orain». Nepalen eta Himalayan bizitako gorabeherak azaldu zituen Izagirrek, bertako irudiez lagundurik, eta auzotarrek egindako galderak «gogotsu» erantzun zituen. Oparia ere jaso zuen mendizale tolosarrak bedaiotarren eskutik, bertako produktu berria, hain zuzen. «Beti izan dugu gonbidatuei esker ona azaltzeko nahia, eta oraingoan gauzatu ahal izan dugu. Bedaiotarrok, inguruan ezagutzen ditugun herri gehienetako herritarrek bezala, badugu ezizen bat, makilak, hain zuzen ere, eta horregatik, mendirako edo paseatzeko edo toki kuttunen batean gordetzeko egokia izan daitekeen makil eder bat oparitu genion Asierri», azaltzen dute antolatzaileek. ... 2010/11/03 - 00:33:04
