Edizio jarraia, Goierriko hitza
Goierriko hitzako azken ordua.
Ordu gutxi barru prest izango dira Goierriko HITZAren webgune berriak
Laster izango dira prest HITZA — ren webgune berriak. Goierrikoa (goierri.hitza.info) ez ezik, hainbat herrik bere propioak izango dituzte hemendik aurrera: Beasainen beasain.hitza.info; Ordizian ordizia.hitza.info; Legazpin legazpi.hitza.info; eta Urretxu — Zumarragan www.otamotz.com. Gainontzeko herriak, bi talde nagusitan egongo dira sailkatuta. goierriekialdea.hitza.info webguneak, Lazkao, Ataun, Olaberria, Zaldibia, Legorreta, Itsasondo, Arama, Gaintza eta Altzagako informazioa bilduko du. goierrimendebalea.hitza.info — k berriz, Idiazabal, Segura, Zegama, Ormaiztegi, Gabiria, Ezkio — Itsaso, Mutiloa eta Zeraingoa. Bestetik, Berria.info berria prest dago, baita Berriketan.info sare soziala ere, nahi duenarentzat erabilgarri. 2010/11/05 - 11:26:04
Itsasondon udaletxea berritzeko eta Araman kultur etxe berria eraikitzeko proiektuak
aukeratu dituzte
Itsasondoko udaletxea berritzeko eta Araman kultur etxe berria eraikitzeko ideia lehiaketetan proiektu bana aukeratu ditu epaimahai teknikoak. Atzo hobetsi zituzten puntuazio altuena lortu duten ideia — egitasmo bana. Itsasondon Gareia ideiak irabazi du, eta Araman La ley del 1 izenekoak. Ideia horiek aurkeztu dituzten arkitekto — taldeei hamabost — bat egun barru emango diete proiektua xeheago garatzeko lana, idazketa proiektuak izendatuta. Bi azpiegiturak Etorlur erakunde publikoaren bidez bideratu dituzte udalek. Herritarrei bi udalerrietan botoz aukeratutakoekin ez dator bat epaimahaiaren erabakia. Lehiaketaren fase batean herritarrek gustukoena aukeratzeko aukera izan zuten. Itsasondon bostetik laugarren geratu zen proiektu irabazlea bozketan, eta Araman bostetik bigarren (lehenak baino boto bat gutxiagorekin soilik). 2010/11/03 - 17:54:02
Langile bat zauritu da Legazpin, lan istripu batean
Bart gauean, 3:15ak aldera, langile batek lan istripua jasan du Legazpiko Urola kaleko GKN Driveline enpresan. Hala zabaldu dute behintzat berri agentziek. Hauen arabera, langileak besoetariko batean ebaki sakon bat egin du, eta Zumarragako ospitalera eraman dute. Langilearen ingurukoek aditzera eman dutenez, trizepsean eta kuadrizepsean haragi — etenak jasan ditu eta erradioa ere apurtuta omen du. Une hauetan oraindik ere ebakuntza gelan aurkitzen da langilea. 2010/11/02 - 18:09:04
Nikola Petrovek irabazi du "Ordiziako azoka" I. argazki lehiaketa
Mostoles hirian (Madril, Espainia) bizi den Nikola Petrov argazkilariak irabazi du " Ordiziako azokan " goiburupenan antolatutako I. Argazkilaritza lehiaketa. Euskal Jaietako aparteko azokan Joxe Migel Barandiaran plazan ateratako argazki batekin irabazi du lehenengo saria Petrovek. Gaiarekiko erlazioa, teknika eta sormena hartu ditu kontuan epaimahaiak argazki irabazlea aukeratzeko. Foto Josetxo Marin, Foto Ordizia eta Ikatz Imagina argazki dendetako ordezkariek, Ortzadar argazki elkarteko kide batek eta Ordiziako azokaren batzordeko bi kidek osatu dute epaimahaia. " Bizitza azokan " zen lehiaketarako gaia. 2010/11/02 - 18:09:04
Segurako gazteek egindako bideoak Gaztea irrati katearen lipdub lehiaketan parte hartuko
du
Xabier Leteren abesti bat hartu, eta haren hitzei irudiak jarriz, lipdub — a egin dute Segurako gazteek. Zuzenean grabatzen den bideoklip moduko bat da lipdub — a, interneten azken aldian arrakasta handia izaten ari den formatoa. Segurako gazteek, ideia honi heldu eta bideoa grabatu zuten hilaren 24an. Egun gutxian asko zabaltzen ari da bideoa interneten, batez ere youtuben eta sare sozialetan. Orain, Gaztea irrati kateak antolatu duen lipdub lehiaketara aurkeztuko dute. Azaroaren 8tik aurrera bideo honen aldeko botoa emateko aukera izango da. 2010/11/02 - 00:20:06
Segurako gazteek egindako bideoak Gaztea irrati katearen lipdub lehiaketan parte hartuko
du
Xabier Leteren abesti bat hartu, eta haren hitzei irudiak jarriz, lipdub — a egin dute Segurako gazteek. Zuzenean grabatzen den bideoklip moduko bat da lipdub — a, interneten azken aldian arrakasta handia izaten ari den formatoa. Segurako gazteek, ideia honi heldu eta bideoa grabatu zuten hilaren 24an. Egun gutxian asko zabaltzen ari da bideoa interneten, batez ere youtuben eta sare sozialetan (astebetean 2.500 bisitatik gora izan ditu). Orain, Gaztea irrati kateak antolatu duen lipdub lehiaketara aurkeztuko dute. Azaroaren 8tik aurrera bideo honen aldeko botoa emateko aukera izango da. 2010/11/02 - 00:20:06
Segurako gazteek egindako bideoak Gaztea irrati katearen lipdub lehiaketan parte hartuko
du
Xabier Leteren abesti bat hartu, eta haren hitzei irudiak jarriz, lipdub — a egin dute Segurako gazteek. Zuzenean grabatzen den bideoklip moduko bat da lipdub — a, interneten azken aldian arrakasta handia izaten ari den formatoa. Segurako gazteek, ideia honi heldu eta bideoa grabatu zuten hilaren 24an. Egun gutxian asko zabaltzen ari da bideoa interneten, batez ere youtuben eta sare sozialetan (astebetean 2.500 bisitatik gora izan ditu). Orain, Gaztea irrati kateak antolatu duen lipdub lehiaketara aurkeztuko dute. Azaroaren 8tik aurrera bideo honen aldeko botoa emateko aukera izango da. 2010/11/02 - 00:20:06
Maria Luisa Moreak hamargarren urtez irabazi du Ardiki Eguneko mondeju lehiaketa
Eguraldiaren beldurrez baina giro onean ospatu zuten atzo Ardiki Eguna Zaldibian. Jende ugari bildu da aurten ere plazaren bueltan, lehiaketak, artisauen eta ganaduzaleen postuak edota dantzari eta bertsolarien saioak ikusteko. Mondeju zuriaren lehiaketan, Maria Luisa Moreak irabazi du sari nagusia, eta honekin, hamargarren txapela batu du Zaldibian bizi den amezketarrak. Aralarko artzain gazta lehiaketako sari nagusia Orendaingo Jose Antonio Garmendiak jaso du; Joseba Intsausti bigarren gelditu da. 2010/11/01 - 18:25:01
Liderrarengandik puntu bakarrera jarri da Ampo Ordizia, etxeko azken partida irabazita
Talde gogorra da VRAC Quesos Entrepinares, baina Ordizia aurten erakusten ari den jokoarekin, edozein areriori aurre egiteko gai direla erakutsi dute Axio Arañaren mutilek. Atzo partida ona jokatu zuten etxean eta 43 — 14 irabazi zuten goraino bete zen Altamira zelaian. Garaipen honi esker, sendo eusten diote bigarren postuari, eta La Vila liderrarengandik puntu bakarrera daude orain. 2010/11/01 - 18:25:01
Lasak eta Ruizek final zortzirenetako partidarako pilotak aukeratu dituzte
Aritz Lasa pilotari urretxuarrak igandean jokatuko du Lau t'erdiko pilota txapelketako hurrengo partida. Final zortzirenetako kanporaketa izango da eta Patxi Ruiz izango du aurkari. 17:00etan hasiko da pilota jaialdia Cabrerizok eta Goñi III.ak Gorkaren eta Merino II.ren aurka jokatuko duten partidarekin. Sarrerek 25 euro balio dute eta Aspe enpresaren bidez erosi daitezke (661259009 — Olaya). 2010/10/28 - 19:33:04
