Altzaga, Goierriko hitza
Hitzako albiste zerrenda altzaga
Herrigunearen gaineko malda egonkortuko dute Altzagan
Altzagako herrigunearen gaineko malda egonkortzeko proiektua herenegun onartu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lanen helburua euri urak bideratu eta herrigunea luizi arriskutik babestea izango da. Landagipuzkoa32 programaren bidez 120.000 euro bideratuko ditu Aldundiak lanak egiteko. Aurrekontu osoa 150.000 eurokoa izango da. Duela bi urte Altzagan eraiki zuten parkearen barrenean lur mugimendu ugari izan dira. Hori ikusita, lurra egonkortzeko ikerketa geoteknikoa eskatu zion udalak Ikerlur enpresari. Lurrak egonkortzeko harri-lubeta edo eskoilera egiteko beharra ikusi zuten, eta obra horiek eginda daude. Aldi berean, herrigunearen iparraldera penditz handia dagoela ikusi zuten eta handik datozen euri urengatik luiziak sortzeko arriskua zegoela. ... 2010/01/28 - 00:27:01
Pilates bidezko soinketa ikastaroa antolatu dute aurten ere Altzagan
Azken hiru urteetan egin duten moduan aurten ere Pilates ikastaroa antolatu dute Altzagan. Kutxaren Gizarte Ekintzaren laguntzari esker antolatu dute, eta izena eman nahi dutenek bertara jo behar dute, 902 54 00 40 telefono zenbakira deituta edo Internet bidez www.kutxasocial.net webgunean sartuta. Ikastaroan izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko, eta hilaren 18ra arte izango da apuntatzeko aukera. Taldeak osatzeko gutxieneko kopuru bat bildu beharko da, eta plazak eskaeren ordenaren arabera banatuko dituzte. Otsailean hasita Ikastaroa otsailaren 10ean hasiko da eta Altzagako kultur etxean elkartuko dira, asteazken iluntzeetan 20:15etik 21:00etara. Ikastaroaren iraupena 30 ordukoa izango da. Eskolak euskaraz emango dituzte eta matrikula egiteko 82 euro ordaindu behar da. ... 2010/01/13 - 01:43:02
Gaurko antolatuta zegoen antzezlana 26an izango da
2009/12/19 - 00:02:05
'Musika tresnen fabrika' antzezlana bihar Altzagan
2009/12/18 - 00:54:02
Artea elkartea berritu egingo dute Altzagan
Dagoeneko hasi dituzte Altzagako Artea elkartea zaharberritzeko lanak. Aurreko astean elkartea hustu egin zuten, eta egunotan dira lanean hastekoak. Hainbat aldaketa izango ditu elkarteak. Batetik, irisgarritasuna eta zerbitzuak hobetzeko hainat aldaketa egingo dituzte, sarreratik hasita. Bestetik, orain arte biltegi moduan erabili duten lokala ere berregituratu egingo dute. Izan ere, Udalak beste erabilera bat eman nahi dio areto horri, herritarrei zerbitzu berriak eskaintzeko. Hala, elkartearen azpiko lokalean KZgunea jarriko dute laster. Baita herriko gazteentzako egokitutako lokala ere. Lokal hori udaletxearen ondoan eta kalearen mailan egonda, biltegi bezala baino nahiago izan dute zerbitzu publikoetarako erabili. ... 2009/11/28 - 00:40:01
Igandean egingo dute Ibarguren gogoratzeko mendi ibilaldia
Igandean, hilak 19, egingo dute altzagarrek Antton Ibargurenen omenezko mendi ibilaldia. Duela 20 urte desagertu zen Ibarguren, Gasherbrum II mendian (Pakistan), jaisten ari zela. Harrezkero urtero antolatu dute ibilaldia. Igandean Baliarrainera joango dira, bertan egin duten Ibiurko urtegiari bira osoa ematera. Igande goizeko 08:00etarako elkartu eta Antton Ibargurenen omenez Altzagako herrigunean dagoen oroigarrian lore eskaintza egingo dute aurrena. Segidan, Baliarraingo bidea hartuko dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, ibilaldian parte hartzeko bi aukera daude; bat Altzagatik bertatik elkarrekin abiatzea, eta bestea Baliarrainera ibilgailuan joan eta ibilbide erabat laua egitea han. ... 2009/07/16 - 23:31:03
Hogei urte Antton Ibarguren hil zela
Duela hogei urte, 1989ko uztailaren 13an, Gasherbrum II mendiaren tontorra (8.035 m) egin eta jaisten ari zela zendu zen Antton Ibarguren Jauregi altzagarra. Mendizale porrokatua zen, eta Pakistan aldeko Himalayako mendietan galdu zuen bizia. «Himalayako elurrari poztasuna dario, mendizaleen gorpuak txertatu baitzaizkio... Agur Antton berriz arte, sekula ez adio» abestu diote ondoren Imuntzok eta Belokik Mikel Mendizabalek jarritako letra. Mendizaletasunarekin lotuta, eta Ibargurenen pertsona gogoratzeko, urtero egin ohi dute Altzagatik mendi irteera. Altzagan jaioa 1949an, euskal kulturako eta politikagintzako esparru ugaritan aritu zen Ibarguren bizitza laburrean (40 urte bete gabe hil zen). Heziketaz Zuzenbidea ikasia, abokatu zen ofizioz, eta politikagintzaren lehen lerroan ibili zen. HB Herri Batasunatik Espainiako Kongresuan diputatu izan zen Francoren ondorengo lehen legealdian. Historiara pasatu diren gertakarien lekuko izan zen. ... 2009/07/12 - 00:16:02
Altzagari buruz izango da gaur 'Nire herria' saioa
2009/07/08 - 23:10:03
Festa, sagardoa aitzakia hartuta
Euskaldunek makina bat festa egin izan dute jakiak eta edariak aitzakia hartuta. Eta gauzak asko aldatzen ez badira behintzat, aurrera begira ere horrela izango da. Zaila da jaki bakar bat aukeratzea, baina Goierri inguru honetan edarien erregea, ardoarekin batera, sagardoa da. Kupeletik nahiz botilatik, gehienetan jai giroari lotutako edaria izan ohi da. Fresko-freskoa, udako eguraldi beroari aurre egiteko aproposa. Altzagarrek ondo dakite hori, eta igandean sagardoa ardatz hartuta jai giroan murgiltzeko aprobetxatu zuten. Altzagako XV. Sagardo dastaketa egin zuten Artea elkartekoek antolatuta. ... 2009/07/08 - 00:05:06
Bihar egingo dute Artea elkarteko XV. Sagardo lehiaketa
Bihar goizeko 10:30etik aurrera egingo dute XV. Sagardo lehiaketa Altzagako Artea elkartean. Bazkideek eramango dituzte sagardo botilak, eta denen artean probatu ondoren aukeratuko dute onena. Irabazleak, garaikurra jasotzeaz gain, debalde bazkalduko du. 2009/07/03 - 23:57:02
