Ataun, Goierriko hitza

Hitzako albiste zerrenda ataun

Albisuk eta Cabrerizok pilota aukeraketa 9an

 2010/11/05 - 01:17:03

Otsoak taldeak dantza ikastaroa antolatu du

 2010/11/05 - 01:17:03

Ataun San Martinen jaiak hilaren 11tik 14ra dira

 2010/11/03 - 00:56:02

'Come, reza, ama' filma eskainiko dute antzokian

 2010/10/27 - 23:53:03

Valdivielso eta Maiora izan dira azkarrenak Ataunen

Ataungo Hiru Auzoetako Korrikaldiak 30. urtemuga bete du, eta aurtengoa izan da orain arteko ediziorik jendetsuena. Denera 215 lagunek bukatu dute proba, eta irteeran prestatuta zituzen dortsalak ere bukatu egin ziren. Juan Carlos Valdivielso beasaindarra gizonezkoetan eta Maite Maiora bizkaitarra emakumezkoetan izan dira irabazleak. Maiorak, gainera, orain arte Alizia Olazabalek zuen marka 35 segundoan hobetu du. Korrikarako giro aproposa zegoen igande goizean Ataunen, eta probak iraun zuen bitartean ez zuen euririk egin. Gizonezkoetan lehia estuagoa espero zen, baina Juan Carlos Valdivielso beasaindarrak hasieratik hartu zuen aurrea. Aiako aldapa ere bakarrean egin zuen, eta helmugan minutu bat eta 15 segundoko aldea atera zion bigarren sartu zen Walid Ducara urretxuarrari. Beasaindarrak 58 minutu eta 58 segundo behar izan zituen probaren 17,3 kilometroak egiteko. Podiuma beste gipuzkoar batek osatu zuen; Jose Luis Delgado lasartearrak. ...  2010/10/25 - 23:29:07

Hogeita hamar urtean korrika

Aurten 30 urte beteko ditu Ataungo Hiru Auzoetako Korrikaldiak. Goierriko lasterketa herrikoien artean beteranoetako bat da Ataun Kirol Elkarteak antolatzen duen proba, eta gogor fama badu ere, urtero ehundik gora lagunek (iaz 177 izan ziren) parte hartzen dute bertan. Izenak dioen moduan, Ataungo hiru auzoetatik pasatzen da lasterketa, 17,3 kilometroko ibilbidea osatuz. San Martin auzoko plazan hasi eta bukatuko da proba. Goizeko 11:00etan abiatuko dira korrikalariak, San Gregoriora bidean. Ergoiena eta Kaxeta atzean utzita, Aiaraino joango dira, han buelta hartu eta atzera bide osoa egiteko. Bidean zehar eta helmugan bertan, hainbat anoa postu jarriko dituzte korrikalarientzat, ur botila eta frutarekin. ...  2010/10/21 - 23:00:33

Ataungo korrikaldian izena emateko epea zabalik da

 2010/10/20 - 00:45:05

Gaur hasiko ditu Atseden Tokik jubilatuentzako txapelketak

Ataungo Atseden Toki elkarteak antolatu dituen jubilatuentzako jokoak eta txapelketak gaur arratsaldean hasiko dira. 16:00etan elkartuko dira, erratz karta-txapelketa jokatzeko. Ostiralean musean ariko dira, zortzi erregera. Datorren astean puntuan eta seiko urrean jokatuko dute. Irabazleen artean sariak banatuko dituzte San Martin eguneko bazkarian.  2010/10/18 - 23:29:02

«Emakumeen bazterketa jaietan ikusi ere ez du egiten jendeak, bistakoa izan arren»

Nerea Elias (Ataun, 1980) antropologoa da. Emakumeen parte-hartzea Gipuzkoako jaietan hitzaldia egin zuen asteazkenean Zumarragan, Begoña Petxarroman lankidearekin batera. Ordiziako plaza aukeratu duzu argazkia egiteko. Esanahi berezia al du? Ordiziako danborrada plaza honetan bukatzen da, eta azkeneko urteotan mistoa da. Ez da inongo gatazkarik egon emakumeek parte hartu dutelako. Esan behar da, dena den, gainbeheran zetorrela eta mutil askok ez zutela parte hartu nahi. Emakumeak sartuta berriz indartu da jaia. Toki askotan liskarrik gabe egin da aldaketa. Irungo eta Hondarribiko alardeak dira kasurik ezagunenak. Baina joera orokor gisa zer esango dugu, emakumeek jaietan parte hartzeko ahalegina istilurik gabe egin dela oro har? ...  2010/10/16 - 23:15:04

Ataunen odola emateko aukera dago astelehenean

 2010/09/30 - 23:05:05

Nabigatu euskaraz