Ezkio-itsaso, Goierriko hitza

Hitzako albiste zerrenda ezkio-itsaso

'Etxola eraikitzen' tailerra egingo dute Igartubeitin

 2010/11/05 - 01:26:03

Ezkioko Ostatua berriz irekita

 2010/11/03 - 00:56:02

Udalak gutunak banatu ditu, herritarrak euskara ikastera animatzeko

Ezkio-Itsasoko Udalak herrian matrikulazio kanpainako kartelak itsasteaz gain, etxez-etxe euskara ikasi edo hobetzeko ikastaroetan izena emateko gonbitea eginez, gutunak banatu ditu aurtengo irailean zehar. UEMA eta AEKrekin elkar-lanean, euskara ikastaroak antolatzeko saiakera egiten iaz hasi zen Ezkio-Itsasoko Udala. Udaletik jakitera eman dutenez, Ezkio-Itsaso bezalako herri euskaldunetan, «eragozpenak eragozpen», bizimodua euskaraz egiten saiatzen dira. «Gurea bezalako herrietan euskaraz bizi ahal izatea garrantzi handikoa da euskara berreskuratzeko bidean, eta hor erronka handia dugu bai etorkizunari begira, bai gaur egun ere». ...  2010/10/23 - 00:07:04

Zaldua iheslariaren gorpua larunbatean erraustuko dute

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez Joxe Mari Zaldua Ezkioko iheslariaren gorpua larunbatean erraustuko dute Frantziako Aix-en-Provence hirian, eta ondoren Euskal Herrira ekarriko dituzte errautsak «merezi duen omenaldia jasotzeko». Ezkioko errefuxiatua joan zen asteazkenean hil zen aipatutako Frantziako hirian, bizikletan zihoala bihotzekoak emanda. Zalduak «torturari eta espetxeari ihesi» Amerikara jo behar izan zuela aipatu du AAMk. Mexikon eta Uruguain egon zen, eta gerora Frantzian atxilotu eta espetxeratu zuten. Ez zuten denbora asko eduki preso, baina libre atera eta gutxira bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuten berriz, eta ihes egin zuen. Eloy Velasco epaileak besteak beste Zaldua atxilotzeko agindua eman zuen aurtengo martxoaren 15ean. ETAren eta FARC-en artean harremana dagoelakoan, 12 lagun atxilotzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak orduan, eta haietako bat zen Zaldua. Alvaro Uribe Kolonbiako egungo presidentea eta Andres Pastrana presidente ohia hiltzen saiatu izana leporatu zien 12 lagunei Velascok. ...  2010/09/29 - 00:31:01

Joxe Mari Zaldua iheslari ezkiotarra zendu da

Joxe Mari Zaldua Korta euskal iheslari politikoa asteazkenean hil zen, bizikletan zebilela bihotzekoak jota. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez Frantziako Aix-en-Provence herrian hil zen, eta datozen egunetan jakingo da gorpua noiz ekarriko duten Euskal Herrira. Ezkiokoa zen, eta 61 urte zituen. Zalduak «torturari eta espetxeari ihesi» Amerikara jo behar izan zuela ekarri du gogora AAMk. Mexikon eta Uruguain egon zen, eta gerora Frantzian atxilotu eta espetxeratu zuten. Ez zuten denbora asko eduki preso, baina libre atera eta gutxira bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuten berriz, eta ihes egin zuen. ...  2010/09/25 - 23:26:01

Ostatuaren ardura hartu nahi dutenentzako deia

 2010/09/22 - 23:38:02

Kizkitzako eguna ospatzeko jende asko bildu da goialdean

Asteazkenean eguerdi partetik hasi eta iluntzera bitartean festa giroa izan zen nagusi Kizkitza gainean. Urteroko moduan jende ugarik ospatu du Kizkitzako eguna. Eguerdiko hamabietan meza nagusia izan zen bertako baselizan. Ezkio-Itsasoko jende ugari zegoen, baina baita inguruko herrietakoak ere, hala nola Zumarragakoak, Urretxukoak, Gabiriakoak, Ormaiztegikoak... Ezkio-Itsasoko bizilagun batek aipatu duenez inguruko herrietakoez gain, jende ezezagun asko ere bazegoen bertan, «Kizkitzako egunak hemendik kanpora ere oihartzuna duen seinale». Meza ondoren Baltzola anaia trikitilariek jarri zuten musika, bazkal garaira arte. Eguerdian etenaldi txiki bat egin zuten musikariek, eta jendea mahai bila hasi zen, bazkaltzeko helburuarekin. «Ordizian Euskal Jaietako aparteko feria ere bazen egun berean, eta agian beste urte batzuetan baina errezagoa izan zen mahaia hartzea. Baina tira, hala ere jende asko zegoen», dio herritar batek. ...  2010/09/10 - 23:53:03

Ezkioko Ostatuaren ardura utzi egingo du Cobek

 2010/09/09 - 23:04:02

Sagarrekin edo Sagardoarekin egindako Errezeten Lehia jarri dute abian

Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri museoak sagarrekin edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa sortu du, irailerako. Lehiaketan parte hartu eta errezeta originalena egiten duenak bi lagunentzat afaria eskuratuko du. Interesatuak bere errezeta igartubeiti@gipuzkoa.net helbidera bidali behar du, bere datuekin batera. Igartubeitikoek irailaren 13tik 17ra bitarteko epea ireki dute errezeta bidali ahal izateko. Informazio gehiago nahi duenak, http://bit.ly/bwT3eL helbidean eskura dezake. Bisita gidatuak Bestetik, Igartubeiti baserri museoa asteazkenetik igandera bitartean egongo da irekita, goizean 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldean 16:00etatik 19:00etara. ...  2010/09/08 - 23:33:04

Apustua egingo dute gaur arratsaldean Alegian

 2010/08/25 - 02:26:03

Nabigatu euskaraz