Itsasondo, Goierriko hitza
Hitzako albiste zerrenda itsasondo
Ehundik gora txirrindulari BTT trabesian
Itsasondon tradizio handia duen proba da urtero egiten duten BTT trabesia. Aurten ere txirrindulari zaletu ugari bildu dira irteeran, mendi bizikletak hartuta, Itsasondon hasi eta bukatzen den proban parte hartzeko prest. Aurten 115 lagunek eman dute izena eta denek bukatu dute proba. Antolatzaileak eta partehartzaileak, denak gelditu dira gustora probarekin. Ijitu elkarteko Gorka Telleriak azaldu duenez, «dena ondo joan da eta jendea oso gustora gelditu da». Txirrindulariek bi ibilbide zituzten aukeran, bata 29 kilometrokoa eta bestea 20koa. Parte hartu duten guztiek osatu dute ibilbidea. Trabesia bat izaki, bukaeran ez dute sailkapenik egiten. Horren ordez, kirol materiala banatu zuten parte hartzaileen artean. ... 2010/10/23 - 23:12:06
Larunbatean egingo dute Itsasondoko mendi bizikleta proba
Ijitu kirol elkarteak antolatuta larunbatean, urriak23, Itsasondoko BTT mendi bizikleta proba egingo dute. Nahi duten zaletu guztiek parte hartu ahal izango dute bertan, aurrez edo egunean bertan izena emanda. Lasterketa, larunbatean 15:30ean hasiko da, Itsasondoko plazatik. Ibilbideari dagokionez bi aukera izango dituzte parte-hartzaileek. Ibilbide motzenak 20 kilometro izango ditu, eta luzeagoak 29, biak herrigunean hasi eta bukatuta. Ibilbide nagusia Burnikurutzeta eta Pagorriaga mendietan barrena joango da. Behin proba bukatutakoan, kirol materiala eta sariak banatuko dituzte parte-hartzaileen artean. ... 2010/10/20 - 00:34:01
Gaztelekuan ekitaldi sorta antolatu dute asteburu honetarako
Itsasondoko Gaztelekuak hainbat ekitaldi antolatu ditu asteburu honetarako, gazteei eta gainontzeko herritarrei begira. Besteak beste jolas kooperatiboen tailerra eta dantza ikastaroa egingo dituzte. Liburutegien nazioarteko eguna ere ospatuko dute igandean. Ostiral arratsaldeko bostetan jolas kooperatiboen tailerra egingo dute. Ikastaroa herriko haurrentzat eta gurasoentzat prestatu dute, eta dagoeneko sei familiak eman dute izena. Gaztelekuan elkartu eta Kometa elkartearen eskutik jolas kooperatiboak ezagutuko eta egingo dituzte. Bestalde, euskal dantzen ikastaroa ere jarri dute abian. Bederatzi lagunek eman dute izena, eta horiekin bilera egingo dute. Beste edonork parte hartu nahiko balu bilerara joan eta bertan izango du izena emateko aukera. ... 2010/10/20 - 00:34:01
Itsasondoko BTT proba gaur zortzi jokatuko dute
2010/10/16 - 00:02:03
Itsasondoko udaletxea zaharberritzeko proiektua herritarrek aukeratuko dute
Itsasondoko Udalak herritarren iritziak jasoko ditu, udaletxea zaharberritzeko proiekturik onena zein den erabakitzeko. Gaur iluntzean egingo duten herri batzarrean emango dituzte lehen fasea gainditu duten bost proiektuen inguruko azalpenak. Ondoren, jendaurreak jarriko dituzte ikusgai hilaren 25era bitartean; epe hori izango dute itsasondoarrek proiektu bakoitzari puntuak eman eta onena aukeratzeko. Itsasondoko Udalak aspalditik zuen udaletxea berritzeko proiektu bat garatzeko asmoa, baina Danel Etxeberria zinegotziak azaldu duenez, «Itsasondo bezalako herri txiki batentzat, oso zaila da horrelako proiektu bat bere kabuz aurrera ateratzea». Landagipuzkoa 32 programaren baitan ordea, dirulaguntza bat jaso zuten, eta orduan ikusi zuten egitasmoa gauzatzeko aukera. ... 2010/10/13 - 23:41:03
Jolas kooperatiboak eta euskal dantzen tailerra
2010/09/24 - 23:54:03
Umeentzako jolasekin hasi da festa
2010/09/17 - 23:52:01
7 haurrentzako lekua dago Itsasondoko haur eskolan
2010/09/17 - 00:40:04
Festen saltsa hasteko prest
Iraila azterketen hilabetea izaten da askorentzat, lanera itzultzeko garaia gainontzeko gehienentzat. Itsasondon, ordea, herriko festak ospatzen dituzte garai honetan. Abuztuan zaindariaren egunaren bueltako jaiak izaten badituzte ere, duela urte batzuk hartu zuten festa nagusiak irailean ospatzeko ohitura. Aurten ere festarako osagai guztiak prest dituzte Itsasondon, saltsan hasteko prest. Hala, ostiral arratsaldetik igande iluntzera bitarterako jai giroko ekitaldi ugari antolatu dituzte. Zeruari begira daude orain itsasondoarrak, eguraldiak iaz baino gehiago lagunduko duelakoan. Herritarren parte-hartzea izan ohi da Itsasondoko jaien ezaugarrietako bat. Aurten ere asko izango dira jaien antolakuntzan nahiz festetan zehar egingo dituzten ekitaldietan parte hartuko dutenak. Aurreneko egunetik hasita; izan ere, ostiral arratsaldeko ekitaldietako bat Arama eta Itsasondoko taldeen arteko areto futbol partida izango da. Bi herriotako festetan urtero jokatzen dute derbi giroko lehia, beti ere lagunarteko izaera ahaztu gabe. Iaz itsasondoarrek irabazi zuten derbia, eta aurten ere emaitza mantentzen saiatu beharko dute. Ostiral goizaldean ere festetako ekitaldi nagusietako bat egingo dute: matutina. Bostak aldera hasita danborrak astinduz ibiliko dira herritarrak kaleetan zehar. ... 2010/09/15 - 23:32:02
Erromeria giroan agurtu dute festa
2010/09/15 - 00:25:03
