Legazpi, Goierriko hitza
Hitzako albiste zerrenda legazpi
Santikutz abesbatzak saio berezia egingo du zapatuan
Larunbatean, azaroak22, Santa Zezilia eguna ospatuko dute musikariek, beren eguna. Legazpin. Urtero bezela, Alaitasuna errondaila, Goiz Deia txistulariak, Legazpiko Musika Banda eta Santikutz abesbatza parrokian elkartuko dira. Santikutzek, gainera, 50. urteurreneko ospakizun gisa egitarau berezia antolatu du larunbaterako. Alde batetik mende erdiko historian zehar koruan aritu diren hainbat kide batuko zaizkio abesbatzari larunbatean. Guztira 80 lagun inguruko abesbatza osatuko dute, eta irailetik entseguak burutzen ari dira. Arratsaldeko 18:30ean guztiek elkarrekin argazkia aterako dute, eta 19:00etan mezara joango dira. Meza berezia izango da, abesbatzak abesti batzuk eskainiko baititu tarteka. Bestetik, gaueko jaialdian ere abestuko du Santikutz koruak, bai abesbatzak berak bakarrik, baita musika bandarekin ere. Orduan ere kide ohiak kantuan izango dira, eta programa berezia gauzatuko dute. Abesbatzak 50 urtean izan dituen zuzendariei ere tarte berezia eskainiko diete larunbatean, omenaldi xume bat eginez. ... 2008/11/19 - 00:28:01
'Lucrecia Borgia' operak gaur jarraituko du Legazpin
2008/11/19 - 00:28:01
Zingi Zangok batzarra egingo du etzi
2008/11/19 - 00:28:01
Zine-klubak Resnaisen film bat emango du
Bihar arratsaldean Zine Klubak beste emanaldi bat eskainiko du Legazpiko Latxartegi aretoan. Alain Resnais zuzendari frantsesaren Asuntos privados en lugares públicos filma proiektatuko dute. Emanaldia 21:30ean hasiko da. Dan soldaduaren istorioa Filmak Dan izeneko soldadu baten istorioa kontatzen du, ejertzitotik alboratua izan dena. Bere bizitzarengandik eta bere lagunengandik ihes egiteko alkoholera joko du. Bitartean, Dan-en arazoekin neskalagunaren eta inguruko beste hainbat pertsonaiaren bizitzak nola nahasten diren kontatzen du filmak, komedia tonua erabiliz baina errealitate «tristea» islatu nahian. 2008/11/19 - 00:28:01
Jardunaldien ondorioak kaleratuko ditu Uggasak
2008/11/18 - 00:20:02
Legazpi inguratuko duen bizikletentzako bidea eraikiko du Udalak
Legazpiko Udalak proiektu berri bati ekingo dio datozen hilabeteetan; bizikletentzako bidea herrian zabaltzea, hain zuzen ere. Herenegun udaletxean egindako aurkezpen ekitaldian, udal ordezkariek mugikortasun iraunkorreko planaren lehen ekintzak izango direnak aurkeztu zituzten; baita 2010. urterako amaitu nahi dituztenak ere. Mugikortasun Iraunkorreko Plana joan den maiatzaren 28ko Osoko Bilkuran onartu zuten Legazpin. Emaitza leku batetik bestera joateko era desberdinak proposatzen dituen plana izan zen; herri barruko joan etorriak oinez eta bizikletaz egiteari lehentasuna ematen dio plan honek. Hainbat helburu ere jaso zituzten bertan: bizi kalitatea hobetzea, oinezkoen eta bizikleta zaleen mugikortasuna sustatzea, garraio publikoaren erabilera bultzatzea, CO2 isurketak murriztea edota kaleetan zarata bolumena gutxitzea, esate baterako. ... 2008/11/16 - 00:12:02
Film laburrak aurkeztu dituzte
2008/11/16 - 00:12:02
'400 urtez aske' jaialdiaren bideoa prestatzen ari dira
2008/11/16 - 00:12:02
Udan atzerrira joateko bekak eskatzeko epea zabalik dute gazteek
Legazpiko Udaleko Gazteria Sailak jakinarazi duenez, 2009ko udako atzerriko beken deialdia zabaldu dute. Eusko Jaurlaritzarako Hezkuntza Sailak 750 plazarako deialdia egin du Alemanian, Erresuma Batuan, Irlandan eta Kanadan 2009ko udan familietan egonaldiak eta ikastaroak egiteko. Deialdia Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako Bigarren Zikloko eta Bigarren Hezkuntza Ondoko ikasleentzat soilik da. Azaroaren 28ra arte Eskabideak betetzeko epea 2008ko azaroaren 28ra arte egongo da zabalik eta informazio gehiago nahi duenak, Legazpiko Gazteentzako Informazio Bulegoko 943737203 telefonora hots egin edo internet bidez www.hezkuntza.net helbidean aurkitu dezake. 2008/11/16 - 00:12:02
'La Tadrart' izeneko diaporama eskainiko dute gaur Legazpin
Miguel Angel Otsoa de Alda eta Imanol Diaz de Garaio argazkilari legazpiarrek La Tadrart diaporama eskainiko dute gaur, 20:00etan, Legazpiko kultur etxean. Libia, Argelia eta Niger artean dagoen desertuaren zati bat da La Tadrart. Otsoa eta Garaio duela hiru urte izan ziren han, Otsaoa aurretik ere egona bazen ere. «Ikaragarria da», dio Garaiok, «izugarri ederra». «Harrigarriena isiltasuna da. Ordu luzeetan ez da ezer ere entzuten, min emateraino», gaineratzen du Otsoak. Bi argazkilari legazpiarrek bost urte inguru daramatzate elkarrekin bidaiatzen. Lehengo urtean Suitzan izan ziren, gero La Tardraten. Gero Austrian, Dolomitetan eta Pirinioetan. «Diaporamen kontua duela bi urte hasi genuen. Ondo atera da orain artean eta ordundik egiten ditugun bidaiak ikus-entzunezkoen bidez adierazten saiatzen gara. Jendeak normalean istorio bat kontatzen du. Gu beste aldea bilatzen saiatzen gara, istorioa irudiekin eta musikarekin adierazten, bizipen hori adierazten», azaldu dute. «Sarrera txiki batekin eta musikaren eta irudien bidez bakoitzak bere bidaia edo sentsazioak aurkitzea bilatzen dugu. Bidaia bera da, baina bakoitzak bere modura ikusiko du, bere ondorioak egingo ditu», zehazten du Otsoa de Aldak. ... 2008/11/14 - 02:46:01
