Segura, Goierriko hitza
Hitzako albiste zerrenda segura
Gaur Gabonetako loteria banatuko dute Atsedenen
2010/11/04 - 23:59:03
Beldarrain segurarrak aparteko saria jaso du
2010/11/04 - 23:59:03
Basterretxearen erakusketa 532 lagunek bisitatu dute
Segurako Kultur Etxean Nestor Basterretxearen erakusketa ikusgai jarri zutenetik, 532 lagunek bisitatu dute, hilabeteko epean. Segurako Turismo Bulegotik jakitera eman dutenez, ikusle horietatik gehienak goierritarrak dira eta batez ere Segurakoak bertakoak. Erakusketa azaroaren 13ra bitartean egongo da eta bertaratzen denak, Basterretxearen marrazkien obrak, collage-ak, eskulturak, leku publikoak oinarri hartuta egindako hainbat lan, proiektuak eta maketak aurkitu ahal izango ditu kultur etxean. Erakusketa sei gune berezitan banatuta dago: Gela handian Gernika bere lana ikus daiteke. Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrenean egin zuen Basterretxeak mural hori. Lan horretan bonba bat baserri batean sartu eta baserri osoa lehertarazten dueneko sekuentzia isladatu nahi izan du artistak. Areto horretan marmol zuriaren gainean egindako beste hiru lan ere ipini dituzte. Peruko Machu Pichu izan zena du bertan irudikatuta. Bigarren gela batean, arkitektura eta eskultura uztartzen duten lanak daude ikusgai. Bere hitzetan lan horiek «eskulturak dira, baina lasai asko eraikin ere izan litezke». Hirugarren gelan collage-ak daude. Lan abstraktuak dira. Sorkuntza. Laugarren gelan, Euskal Kosmogonia Saila-ren barruan Basterretxeak egindako 12 eskultura ikus daitezke. Guztira 18 dira. Lan horiek ikonografia edo marrazki batzuekin osatuta daude. Bosgarren gelan leku publikoetako eskulturen maketak eta zenbait eskultura daude ipinita eta sarreran berriz, Amandre Ilargiaren Mamuak ... 2010/11/03 - 00:56:02
GOIERRIKO HITZA egunkaria izango dute hizpide 'Bixi-Bixin'
GOIERRIKO HITZA egunkariko kideak astero izaten dira Segura Irratiko Bixi-Bixi saioan eta albiste ezberdinei buruzko gogoetak egiten dituzte. Gaur ordea, GOIERRIKO HITZA egunkaria bera izango dute hizpide, harpidedunek laster egunkari eraberritua izango baitute esku artean. Arkaitz Apalategi GOIERRIKO HITZAko ordezkariak parte hartuko du saioan, eta berak emango ditu proiektu berriaren inguruko azalpenak eta zehaztasunak. Ohiko atalei ere egingo diete tartea. Legazpiko euskaltegikoek esaterako euskara txukun erabiltzeko aholkua emango dute. Segurako EBPNren kudeatzaile den Aitor Calvillok planaren nondik norakoak azalduko ditu eta Santos Belokik Euskara jalgi hadi plazara tartea aurkeztuko du. Herrietako albisteek ere izango dituzte mintzagai, besteak beste. ... 2010/11/03 - 00:56:02
Segura ez delako herri «arrunta»
Azken aste hauetan Goierriko ordenagailuetan bolo-bolo dabil bideo bat: Segurako gazteek grabatu berri duten lipdub-a. ETBko albistegietan, Gazteako webgunean, YouTuben... leku ezberdin ugaritan ikusi ahal izan da azken aldian, eta egunez egun bisita gehiago jasotzen ditu, gainera. Asko dira bolada honetan han eta hemen grabatu diren mota honetako bideoak. Pertsona talde batek egiten duen bideo musikala da lipdub-a. Bertan, pertsonaiek, letrak eta ezpainak sinkronizatuta, abestu egiten dute. Segurako honen berezitasuna bertako abesti batekin egina dagoela da: Xabier Leteren Gizon arruntaren koplak abestiarekin hain zuzen ere. Gainera, sarri mota honetako bideoetan abestiarekin loturarik ez duten mozorroak jazten dira, eta honetan duela 30 urteko gizon-emakume arruntak irudikatu nahi izan dituzte (garaiko kamisoiak, ruloak, trajeak, amantalak, alkandorak...), baita eszenatoki eta elementuak garaiko testuinguruan kokatu ere. ... 2010/11/02 - 00:24:01
Taloaren Eguneko talorik onena Albizurena izan da
2010/10/27 - 01:21:03
Sail berriati hasiera emango diote 'Bixi-bixi' irratsaioan gaur
Bixi-Bixi irratsaioaren barruan sail berri bati hasiera emango diote gaur. Euskaraz ikasi duten edo ikasten ari diren kanpotarrak aurrerantzean Segura Irratiaren estudiora gonbidatu eta elkarrizketatu egingo dituzte. Lierni Elortza esatariak aurreratu duenez gaur Katalina Pieroz poloniarra izango da Segura Irratian, eta besteak beste euskara zerk bultzatuta ikasi duen galdetuko diote. «Pierozek egun Lazkaoko Maizpide euskaltegian dihardu euskara ikasten, eta handik etorriko da gurekin bixi-bixi solasean aritzeko». Umore puntuan sailean, beste behin, Aitzol Barandiaran ataundarra ariko da, eta gainerako ohiko tarteek ere izango dute lekua. Hilabete honi dagokion galdera ere egingo dute entzuleek erantzuteko: Urriko tenporetan ze haize... aspaldiko esaeraren bukaerak zer dioen jakin nahi dute. ... 2010/10/26 - 23:25:05
Lehiaketara argazkiak aurkezteko azken eguna gaur, Seguran
Segurako Udalak Segura gaitzat izango duen 2011ko egutegia argitaratzeko helburuarekin, III. Argazkigintza Lehiaketa antolatu du, herriko merkatariekin eta gainerakok zerbitzuekin batera egutegi bakarra argitaratzeko asmoa baitu. Argazkiak entregatzeko azken eguna gaurkoa da. Lehiaketan Seguran erroldatuta dauden hamasei urtetik gorako pertsonek parte har dezakete. Irudiek Segura gaiarekin lotura izan behar dute nahitaez, eta bakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango ditu. Argazkiak zuri-beltzean edota koloretan atera ahal izango dira, eta paperean zein euskarri zurrunean (CDan) eraman behar dira udaletxera. Gutxieneko bereizmenak 300 pixelekoa izan behar du eta jpg edo tiff formatuetan aurkeztu behar dira. ... 2010/10/26 - 23:25:05
'Beti Alai aste-ta-jai' liburua izango dute hizpide gaur 'Bixi-bixi'-n
Segurak pilotarekin aspaldidanik du lotura berezia eta Beti Alai aste-ta-jai liburua da lekukotasun horren bilgune. Andoni Etxeberria eta Aitor Ugalde segurarrek argitaratu berri duten liburua izango dute mintzagai gaur Bixi-bixi irrati saioan, 12:15ean hasita. Egileak estudioan bertan izango dira. Maizpide euskaltegitik euskara txukun erabiltzeko aholkua emango dute. Goierritarra aldizkariko Mikel Albisuk bere gogoeta irratiratuko du. Hilabetean behin Zeles Goitia izango da Segura Irratiko estudioan, justu gaur hasita. Segurako liburutegiko arduraduna da, eta hainbat literatura gomendio emango ditu. Herriz herriko euskararekin lotutako hainbat albistek ere izango dute lekua saioan. Asteazkenero bezala bertan izango dira Segurako Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri taldeko Santos Beloki eta EBPNren kudeatzaile Aitor Calvillo ere, sail jakinak aurkezteko. ... 2010/10/19 - 23:22:04
Basterretxearen 'Ama Lur' filma ikusgai, bihar
2010/10/14 - 22:59:13
