Zerain, Goierriko hitza
Hitzako albiste zerrenda zerain
Mus txapelketa gaur Zeraingo Ostatuan
2010/03/06 - 00:22:01
Geroz eta zeraindar gehiago
Urte berriarekin batera berri onak jaso zituzten zeraindarrek: 2009an baino hiru biztanle gehiago daude Zerainen erroldatuta, 249 guztira. Zentsoaren arabera 10 pertsona iritsi ziren herrira iazko urtean, baina aldi berean zazpi pertsonak utzi zioten Zerainen bizitzeari. Bi haur jaio ziren, eta aspaldian ikusi ez zuten zerbait ere bai: ez zen batere zeraindarrik hil. Datuak oso baikorrak badira ere biztanleriaz Goierriko herririk txikienetakoa izaten segitzen du Zerainek. Eta biztanle gutxi duen herri txikia izateak dinamika zehatz batzuk dakartza berekin. «Herri txikia baina bizia da gurea», aitortu du Joxe Manuel Oria Zeraingo alkateak. Izan ere, herri txikia izanagatik aktibitate handia dute Zerainen. «Herri txikiok etengabe mantentzen dugun borroka da hori», Oriaren esanetan. «Herritarren parte-hartzea guztiz ezinbestekoa da kasu hauetan». Herrian egiten diren ekitaldietan herritarrak eurak parte hartzean datza gakoak, Oriaren ustetan. Eta Zerainen ere horretan saiatzen dira. «Lan gogorra egin dugu gai horren inguruan azken urteotan, eta herritarren parte-hartzea geroz eta handiagoa delakoan nago», aitortu du Oriak. ... 2010/03/03 - 00:58:02
Martxoan zehar goizez izango da irekita KZgunea
2010/03/03 - 00:15:04
Aizkorpeko zerrategi komunalak garai berriari ekin dio, zerbitzua sendotuta
Zeraingo Zabalegi auzoan dagoen Zerralan sozietateak 12 urteko historian egun erabakigarria izan zuen atzo. Urteko batzarrean zerrategiari eta eman ditzakeen zerbitzuei hauspo handiagoa ematea erabaki dute bazkideek. Orain arteko pabiloi berean segiko du, baina makinaria puntuan jarrita eta aurrera begira berrikuntza gehiago egiteko asmoa finkatuta. Aizkorpeko bost herritako baserritarrentzat zerra-lanak egiteko zerbitzua ematen du Zerralanek. Gaur egun 108 bazkide ditu, Zegama, Zerain, Segura, Mutiloa eta Idiazabalgoak. Batzarrean 40 bat bazkide izan ziren, eta zerrategian egingo diren lanen adibide praktikoa ikusteko aukera izan zuten. ... 2010/02/28 - 00:54:04
Alustizaren omeneko bola txapelketa egingo dute etzi
2010/02/26 - 00:42:01
Ate ireki jardunaldia egingo du bihar goizean Zerralan elkarteak
Zeraingo Zerralan elkarteak Otatza auzoan duen egoitzan ate ireki jardunaldia egingo du bihar goizean. Bazkideek bilera egingo dute 11:00etan, eta gero inguruko herritarrei hango zerbitzuen berri emateaz gain azken hiletan egindako aurrerapauso eta makineria aldaketak ere erakutsiko dituzte. Zuhaitz enborrak moztu, hesolak egin, su egurra txikitu edota gisako lanak egin izan ditu orain arte Zerralanek, zeraindar eta inguruko herritarrentzat. Hamabi urte bete ditu, eta 109 bazkide ditu. Azken hiletan eskaintzan egindako aldaketekin, ordea, garai berriari hasiera eman dio elkarteak. Etorkizunean basogintzatik etortzen diren beste hainbat lan ere egingo ditu, eta hain zuzen ere horren berri emango diete biharko hitzorduan interesa duten guztiei. ... 2010/02/26 - 00:42:01
Zerralanek ezohiko batzarra egingo du etzi
2010/02/25 - 00:20:02
Otsailaren 6an amaituko da Sahararako bilketa
2010/02/03 - 01:05:02
Tute txapelketa egingo da larunbatean Liztormendin
2010/02/03 - 01:05:02
Urrezko Aizkolarien saioa dago gaur Zerainen
2010/01/30 - 00:41:02
