Goierriko hitza

Hitzako albiste zerrenda goierriko

Beasainek Gernikaren etxean jokatuko du etzi

 2010/11/05 - 01:17:03

Itsasondon eta Araman udaletxe eta kultur etxe ideiak, aukeratuta

Itsasondoko udaletxea berritzeko eta Araman kultur etxe berria eraikitzeko ideia lehiaketetan proiektu bana aukeratu ditu epaimahai teknikoak. Herenegun hobetsi zituzten puntuazio altuena lortu duten ideia-egitasmo bana. Itsasondon Gareia ideiak irabazi du, eta Araman La ley del 1 izenekoak. Ideia horiek aurkeztu dituzten arkitekto-taldeei hamabost-bat egun barru emango diete proiektua xeheago garatzeko lana, idazketa proiektuak izendatuta. Nola Aramako, hala Itsasondoko azpiegiturak Etorlur erakunde publikoaren bidez bideratu dituzte bi udalek. Landagipuzkoa32 programatik diru laguntza jasoko dute, 1.000 biztanletik beherako udalerrietan azpiegiturak sortzeko Aldundiaren planetik. ...  2010/11/04 - 00:07:02

Dozenaka eragilek babestu dute 'Berria' eta HITZAren proiektua

Goierriko udal gehienek eta dozenaka eragilek eman diote babesa Berria eta HITZA egunkariek elkarlanean martxan jarriko duten proiektu berriari. Era berean, irakurle eta harpidedunei ere «orain arte erakutsi duten atxikimendua» mantentzeko eskatu diete; eta gainontzeko herritarrei, euskarazko komunikabideei babesa emateko deia egin. Zerrenda erabat ixteko badago ere, Goierriko udal gehienek eman dute euren atxikimendua; baina erakundeez gain, kultura, kirol eta gizarte arloko hainbat eragilek bat egin dute euskarazko komunikabideen egitasmo berriarekin. Bihartik aurrera izango da bi hedabideok elkarlanean aurkeztuko dituzte produktu berriak ezagutzeko aukera, bai paperean eta baita sarean ere. ...  2010/11/04 - 00:07:02

Gazteriari erreparatuko diote aurten zortzigarren Berdintasun Foroan

Azaroan egingo dute Eraldatzen elkarteko kideek Berdintasunaren inguruko zortzigarren foroa. Oraingoan, gazteriari erreparatuko diote bereziki, gazte jendearei zuzendutako ekintza konkretuak antolatu baitituzte. Eraldatzen elkartetik azaldu dutenez, «foro honek jarduera ezberdinak hartuko ditu. Gure helburua berdintasunaren alde lan egiteko bide berriak jorratzea da eta hau guztia, emakumeen kontrako indarkeria sahiesteko baliatzea». Foroaren inguruan antolatutako ekintza guztiak irekiak dira. Aurreko urteetan landutakoari jarraipena emango diote VIII. Berdintasun Foroan. Emakumea eta osasuna, sexualitate eta erantzunkizuna eta berdintasun harremanak emakumezkoen eta gizonezkoen artean; horiek dira aztertuko dituzten gaiak, besteak beste. ...  2010/11/04 - 00:07:02

Oroith-Hodeiertz abesbatzak hirugarren saria lortu du Tolosan

Ordiziako Oroith eta Tolosako Hodeiertz abesbatzetako kideekin osatutako abesbatzak hirugarren saria lortu du Tolosako 42. Abesbatza Lehiaketan, Ahots Nasugusien artean Folklore atalean. Atzo eguerdian egin zuten sari Banaketa Tolosako Leidor antzokian eta Oroith abesbatzako Katrin Iturralde eta Hodeiertz abesbatzako Enrike Azurza zuzendariek jaso zuten saria taldekide guztien izenean. Tolosako lehiaketakoa ordea, ez da lehen aldia izan bi abesbatzak bat eginda aritzen direna. 2006an elkartu ziren lehen aldiz, Barroko Aire ziklorako, eta ordutik hainbat lehiaketetan parte hartu dute elkarrekin. Nazioarteko hainbat sari ere jaso dituzte. ...  2010/11/02 - 01:40:17

Irakurle taldeak eta mintzalaguna abiaraziko dituzte euskaltegiek

Legazpiko, eta Urretxuko eta Zumarragako euskaltegiek irailean ekin zioten ikasturte berriari. Behin ohiko taldeak martxan jarrita, mintzalaguna eta irakurle taldeak abiaraziko dituzte orain. Euskaltegiko arduradunen esanetan, «bi ekimen hauek jende mordoa» biltzen dute hiru herrietan. Mintzalagunari dagokionez, 85 lagunek eman dute izena aurten. Legazpin 35 lagun batu dira eta Urretxun eta Zumarragan aldiz, 50ek eman dute egitasmorako izena.Urritik maiatzera bitartean landuko dute egitasmoa, parte hartzaileek eurek hitzartutako orduetan eta egunetan. Irakurle taldeari dagokionez, Urretxun eta Zumarragan 14 lagun elkartzen direla azaldu dute. Bigarren saioa azaroaren 3an egingo dute eta bertan Yurre Ugarteren Gasolindegian liburua izango dute hizpide, arratsaldeko zazpietan hasita. Urretxuko kultur etxean bilduko dira horretarako. Legazpiko irakurle taldean aldiz, 45 lagunek eman dute izena aurten. Hemen, bakoitzak nahi duen liburua irakurtzeko aukera du, ondoren iritzia emateko konpromiso bakarrarekin. Irakurle bakoitzaren maila eta gustuak kontuan hartuta liburuak aholkatzen dizkiete. ...  2010/10/30 - 23:26:02

Kantua ikasleengana gerturatuz

Urretxuko eta Zumarragako Gainzuri ikastetxean haurren abesbatza sortu dute. 57 gaztetxorekin hasi du bidea koru berriak, Xabier Barriola legazpiarraren zuzendaritzapean. Karmele Iraeta Gainzuriko musika irakaslea eta Goiargi abesbatzako kide ohia ari da talde honen sustatzaile lanetan. Berak dioenez, ideia «aspalditik» zuen eta behin Gainzurin lanean hasita, bertan abiaraztea erabaki zuten. «Barriolarekin kontaktuan jarri nintzen eta honek denbora zuela eta prest zegoela adierazi zidan». Hori iazko ikasturtean gertatu zen. «Iaz Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatutako kantaldian ere hartu genuen parte eta umeak oso gustora ibili zirela ikusita ekin genion abesbatza sortzeari». Hala, ikasturte berriarekin etxeetara gonbidapenak bidali dituzte eta hasieratik 57 ume batu dira abesbatzara, Lehen Hezkuntzako 4. mailatik 6.era bitartekoak. Iraetak aitortzen duenez, «ez genuen hain erantzun onik espero». Irailean kantuak adostu eta urrian ekin zioten entseguei. ...  2010/10/30 - 23:26:02

Hamaikabaten batzarra Barrenan

 2010/10/30 - 23:26:02

ELA-CAF sail sindikalak deia egin die afiliatuei

 2010/10/30 - 23:26:02

Negu garaiko bide zaintza plana bihartik indarrean

 2010/10/30 - 23:26:02

Nabigatu euskaraz