Arama, Goierriko hitza
Hitzako albiste zerrenda arama
Udako kanpainan izena emateko epea zabaldu du Aramako Udalak
Aramako Udalak umeentzako udako kanpaina antolatu du aurten ere. Ekainaren 23an hasi eta hilabetez, herriko umeei aisialdirako gune bat eskaini nahi diete. Astegun goizetan emango dute zerbitzua, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Izena emateko epea ostiralera bitartean dago zabalik. Udako kanpainan parte hartu nahi dutenek, udaletxera jo edo 943 88 07 39 edo 943 88 11 70 telefono zenbakira deitu behar dute. Epea hilaren 11n bukatuko da. Udako kanpainak, ekainaren 23tik uztailaren 23ra iraungo du. Herriko begiraleak Udako kanpaina antolatzeko, aurreko urteetan bezala, herriko gazteei egin diete begirale lanetan aritzeko deia. Haurrentzako jolasak, ibilaldiak, irteerak edota eskulanak antolatu beharko dituzte. Begirale moduan parte hartzeko prest daudenek, gaur dute izena emateko azken eguna, 943 88 11 70 edo 943 88 07 39 telefono zenbakira deitua. ... 2010/06/07 - 23:32:02
'Kirolari ateak zabalik' eguna ospatuko dute aramarrek igandean
Azken urteetako bidetik, aurten ere Kirolari ateak zabalik eguna ospatuko dute Araman. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatzen den ekimen honen helburua, herritarren artean kirolarekiko zaletasuna bultzatzea da. Igande honetan ospatuko dute eguna, eta mendi irteera, bazkaria eta jolasak izango dituzte. Goizeko 9:00etan Aramako plazan elkartu eta Lizarrustira joango dira, handik Lareoko urtegirainoko bidea oinez egiteko. Bueltakoan, Lizarrustiko parketxean dagoen Aralar parke naturalaren interpretazio zentroa bisitatuko dute. Bazkaria eta jolasak Behin Aramara itzulitakoan, denak elkartu eta Toki Alai tabernan bazkalduko dute. Bazkalondoan, umeentzako jolasak ere izango dira. ... 2010/06/02 - 23:02:01
Aramari buruz ariko dira gaur Goierri Telebistan
2010/05/11 - 00:07:03
Hiru lagun atxilotu dituzte gasolioa lapurtu dutela eta
2010/05/11 - 00:07:03
Herritar ugarik parte hartu dute Aramako kultur astean
Joan zen ostiralean eman zioten bukaera aramarrek kultur asteari. Aramako Udaletik jakitera eman dutenez herritar askok parte hartu du antolatutako ekitaldietan, eta horrebestez gustura daude jasotako erantzunarekin. Astelehenean Aitziber Albisuren eta Julian Rodriguezen Erratz Magikoa ipuinaz gozatu ahal izan zuten aramarrek. Bertan bildutakoen hitzetan «haurrek, gazteek eta helduek erraz jarraitu ahal izan genuen Albisuk kontatutako eta Rodriguezek zeinuz antzeztutako ipuina. Antzerkia bezain polita izan zen ondorengo solasaldia». Rodriguezek gormutuen alfabetoa eta alfabeto horren arabera norberaren izena nola esaten den erakutsi zuen. ... 2010/05/11 - 00:07:03
Gaur Korrikaren aldeko ekintzak hasiko dituzte
Korrika Kulturalaren baitan hainbat ekitaldi antolatu dituzte Araman. Gaur bertan hasiko dituzte aurreneko ekitaldiak. Arratsaldeko 18:00etan Korrikaren DVDa, Bidaia intimoak lana, eskainiko dute kultur etxean. Ondoren haur eta gazteentzako talo-jana egingo dute Arrikutz elkartean. Biharko herri bazkaria antolatu dute. Babarrunak, odolkia eta oilaskoa jango dituzte. Bazkal ondorena Jon eta Antxon kantariek eta Aitor Furundarena soinu jotzaileak alaituko dute. 2010/05/11 - 00:07:03
Nekane Erauskin EHAK-ko kidea libre, 60.000 euroko bermea ordainduta
Nekane Erauskin EHAK-ko legebiltzarkide ohia fidantzapean aske gelditu da, baina 60.000 euroko bermea ordaindu beharko du. Berak eta beste lau lagunek atzo deklaratu zuten Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aurrean. Fiskaltzak eta Dignidad y Justicia elkarteak Erauskin kartzelatzea eskatu zuten. Uztailean auzipetu zituzten bost pertsona ETAko kide izatea egotzita. Garzonen arabera, EHAK Batasunetik kanpoko «egitura desberdindu» moduan aurkeztu bazuten ere, 2005etik aurrera «Mahai Nazionaleko kideek instrumentalizatu eta irentsi» egin zuten haren jarduera. Autoan jasotakoaren arabera 2007ko urriaren 4an Batasuneko Mahai Nazionaleko kideen aurka egindako operazioan atzemandako agirietan daude lotura hori frogatuko luketen zantzuak. ... 2010/05/11 - 00:07:03
Aramako udalekua, lapur eta guzti
2010/05/11 - 00:07:03
Asier Unanue aramarrak irabazi du Bergarako San Antonio saria
Asteburua borobila izan da Ampo-Loinatz txirrindulari elkarteko gaztetxoentzat. Izan ere, Bergarako San Antonio Sarian Asier Unanue aramarra izan da azkarrena; taldekako sailkapena ere goierritarrek eraman dute. Tradizio handiko proba da Bergarakoa, aurten 73. lasterketa egin baitute. Kadete mailako proba da, eta txirrindulariek 69 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten Deba Goieneko herrietan barrena. Larunbateko lasterketan hamalau laguneko taldetxoaren ihesaldiak hautsi zuen tropela. Tartean zen Asier Unanue aramarra. Unanuek, beste sei lagunekin batera, egin zuen bigarren erasoa, eta azken metroetan hiru segundoko tartea atera zien gainontzekoei. Taldekako sailkapenean ere Ampo-Loinatzek irabazi zuen. ... 2010/05/11 - 00:07:03
Araman zabaldu dute udako kanpainan izena emateko epea
Udako oporrak hastearekin batera, Aramako umeentzako eskaintza zabaltzen dute. Udako kanpainaren barruan aisialdirako hainbat jarduera izaten dituzte ekainetik uztailera bitarteko goizetan. Jolasak, irteerak eta eskulanak egiteko aukera izango dute aurten ere. Aurreko urteetan harrera ona izan du egitasmoak; iaz, esaterako, hamalau umek eta bi begiralek parte hartu zuten udako kanpainan. Arduradunen arabera «esperientzia ona» izan da orain artekoetan. Udako kanpaina ekainaren 22an hasiko da, eta lau asteko iraupena izango du, uztailaren 17ra arte. Goizetan elkartuko dira umeak, 10:00etatik 13:00etara bitarteko ordutegiarekin. ... 2010/05/11 - 00:07:03
