Beasain, Goierriko hitza
Hitzako albiste zerrenda beasain
Ehun urki gehiago ingurumenaren alde
2010/03/13 - 00:25:04
Espainiako txapelketa irabazita itzuli dira Toki taldekoak Benidormetik
Inork ez zuen uste hala izango zenik, baina Espainiako Txapelketa irabazita itzuli dira Benidormetik (Valentzia, Herrialde Katalanak) Beasaingo Toki dardo taldekoak. «Ez guk, ez federazioak eta ezta hango talde askok ere ez genuen pentsatuko Espainiako txapelketa irabaziko genuenik», azaldu dute taldekideek. Urtebete ere ez daramate dardoetan jokatzen, eta «ezustekoa ikaragarria» izan da. Ostiraletik igandera arte egunero eta egun osoan aritu ziren dardoak dianara jaurtitzen Benidormen. «Larunbatean, adibidez, 13:00etatik 23:00ak arte kiroldegitik irten ere egin gabe egon ginen, kanporaketa batetik bestera, atsedenik jabe». Igandean ere antzera jardun zuten, goizez eta arratsaldez, «bazkaltzeko astirik gabe». ... 2010/03/13 - 00:25:04
Sexty Sexers eta Lobo Electrico gaur gaztetxean
2010/03/13 - 00:25:04
Autoetan lapurtzeagatik gizonezko bat atxilotu dute
2010/03/12 - 01:17:02
Aurtzakak ikuskizunean bilduko ditu Euskal Herriko dantzak
2006an Jolas-Dantzari ikuskizuna egin zutenetik atsedenaldian egon dira Aurtzaka Dantza Taldeko haur eta gaztetxoak, dantza berriak ikasten jarraitu badute ere, halako ikuskizunik ez baitute berriz ere egin. Aurten ordea, ikuskizun berri batekin agertuko dira beasaindarrren eta goierritarren aurrean. Larunbatean taularatuko dute Euskal Herri osoko dantzak biltzen dituen ikuskizuna, Beasaingo Usurbe antzokian. Baten faltan , bi emanaldi egingo ere dituzte: 17:00etan lehena eta 19:00etan bigarrena. Egun dantza taldea osatzen duten 170 gaztetxo inguruk parte hartuko dute ikuskizunean eta, ohiko moduan, musikarik ere ez da faltako. Bertso eskolako ikasle gazteek egindako bertsoak ere entzun ahalko dira ikuskizunean zehar. ... 2010/03/11 - 00:11:02
Bertsopaper lehiaketako sari banaketa bihar da
2010/03/11 - 00:11:02
Aitz-Zorrotzen ehiza txapelketa Araban aurten
2010/03/11 - 00:11:02
Zuhaitz Egunean urkiak landatuko dituzte bihar
2010/03/11 - 00:11:02
Udaletxea berritzeko 35 asteko epea eta 944.000 euroko arrekontua dago
Espainiako Gobernuak emandako diru laguntzekin udaletxeko bulegoen antolamendua aldatzeko erabakia hartu zuen Beasaingo Udalak iazko abenduan. Hala, 944.242 eurora mugatu du lanen lizitazioa, eta lanak egiteko 35 aste izango ditu proiekturik egokiena aurkezten duen enpresak. Lanak egin ondoren liburutegi ondoan dagoen ludoteka Loinazko San Martin plaza azpian kokatuta egongo da. Egun ludoteka dagoen eremuan, berriz, Euskara, Gazteria eta Kultura sailak. Musika eskolak hartuko du egun sail horiek betetzen duten lekua. Musika eskolaren eremua hiru aldiz handiagoa izango da orduan, egungoarekin alderatuz. ... 2010/03/11 - 00:11:02
Hiru zati baina mezu bakarra
Emakume baten irudia eta bi hitz: askea eta naiz. Horiexek dira Dizebi eta Xtrem grafitilari beasaindarrek egin duten azken lana osatzen duten elementuak. Hiru elementu eta hiru horma. Emakumeen Mundu Martxak bihar Beasainen egingo duen geldialdiaren omenez sortu dute margolana Kale Nagusian, Asmube elkarteak eskatuta. Hiru zatitan margotu dute, lekuak ere «zerbait berezia eta desberdina» egiteko aukera ematen baitzien. «Gai zehatz baten inguruan egin behar genuen lan: emakumea, pobrezia eta indarkeria. Asmubek horma lortu zigun eta guk lekuaren arabera lan egin dugu». Elkarrekin hitz egin eta papera eta margoak hartuta lanean hasi ziren. Ostiralean eta larunbatean gauzatu zuten grafitia. ... 2010/03/10 - 01:01:01
