Idiazabal, Goierriko hitza

Hitzako albiste zerrenda idiazabal

Itzulerako bisita egingo dute kataluniarrek Idiazabalera

Idiazabalgo Autodeterminazio Eskubidearen Aldeko Ekimena Nazioen Munduak jaialdi berezia antolatu du asteburu honetarako: Kataluniako La Bisbal herriko ehunka bizilagun etorriko dira Idiazabalera hiru autobusetan, eta bi herrien arteko jaialdia egingo dute Autodeterminazio eskubidea, gure esku dago! lelopean. Bidaia bikoitzaren bigarren zatia izango da jaialdi berezia. Otsailaren 27an eta 28an La Bisbal herrian (Girona, Katalunia) izan ziren hainbat idiazabaldar, Katalunian igande hartan egin zuten erreferenduma gertutik jarraitzeko. Harrera «ezin hobea» izan zutela, eta orain kataluniarrak hartuko dituzte Goierrin. ...  2010/03/12 - 00:21:01

Zaborren zerga ordaintzeko epea laster da indarrean

 2010/03/11 - 00:13:03

Nafarroako konkistaren berri ikusteko aukera gaur

 2010/03/11 - 00:13:03

Liburutegi berriaren inguruko bigarren bilera etzi egingo dute

Idiazabalgo Udalak udaletxe berriaren azpialdean kokatuko den liburutegi berriaren inguruko bigarren bilera egingo du ostegunean. Herritarren laguntzarekin zer-nolako liburutegia egin beharko litzatekeen ondorioztatzea izango da bilkuraren helburu nagusia. Gaiaren inguruan egingo den bigarren bilera izango da ostegunekoa. Inguruko herrietako liburutegiak ikusi ondoren, Idiazabalgoak izango lituzkeen ezaugarriak zehaztea espero dute. Udaberrian irekita Dena ongi joanez gero udaletxe berria Aste Santua pasata irekitzea aurreikusi du Udalak. Liburutegia ere data horretarako ireki nahiko lukete, baina zailagoa izango delakoan daude. Lehenbailehen estreinatzen saiatuko dira, herritarren beharra kontuan hartuta. ...  2010/03/08 - 23:57:05

Nafarroako konkistaren inguruko dokumentala etzi

 2010/03/08 - 23:57:05

«Sentimendu bat adieraztea da poesia, eta hori dut maite»

Laurogeigarren hamarkadan argitaratu zituen Josu Baezek (Idiazabal, 1953) bere lehen literatura lanak. «Ipuin labur batzuk izan ziren, distantziara begiratu eta desberdin ikusten diren horietakoak», aitortu du. Poesian erosoago sentitzen da orain, baina bere hirugarren poemarioa argitaratu ostean, nobela labur bati edota bestelako narratiba lanen bati heltzeko gogoz dago. Natura eta gai sozialak uztartu dituzu 'Lau erreka' lanean, ez da hala? Bai, hori da. Gizarte gaiak nolabait heldu beharreko gaiak direlakoan nago, eta horixe egiten saiatu naiz nire poesian. Aldi berean, natura ere asko ukitzen dut: erreka ondoan kokatzen naiz, bertatik ikusten eta imajinatzen ditudan gauzak lantzeko. Gai sozialei dagokienez, emakumeen heriotzei ematen diet kutsu garrantzitsuena. Denon bekatua da, ezkutuan geratzen den denon bekatua. Baina, beste gai gogor bati ere heltzen diot: goseari, immigrazioari, pateretan etortzen den jendeari... Horri buruz ere idatzi dut, sakontzen saiatu naiz. Olerki erlijioso batzuk ere badaude. Baina natura da olerki hauetan gehien ageri den gaia. ...  2010/03/06 - 00:39:03

'Hor Nunbaitt' atala estreinatuko dute Zirikan

 2010/03/06 - 00:39:03

Zuhaitz eguna egingo dute igandean Idiazabalen

 2010/03/06 - 00:39:03

Bidesaria Etxegarate eta Deskargan jartzeko proiektuak aurrera egin du

Gipuzkoako Batzar Nagusiek argi berdea eman zioten herenegun Gipuzkoako errepide sare nagusian, tartean Etxegaraten eta Desgarkagan, ordainsariak ezartzen hasteko proposamenari, EAJ, PSE-EE eta Hamaikabaten babesarekin. Eneko Goia Bide Azpiegituretako diputatuak esan duenez legegintzaldia amaitzerako (2011) hartu nahi dute behin betiko erabakia. Foru aldundiari erabakia praktikara eramango duen foru araua eratzea dagokio orain, gero Batzar Nagusietan bozketa bidez oniritzia eman diezaioten. PPk eta talde mistoak (Aralar, Ezker Batua eta Alternatiba) proposamenaren aurka egin zuen osteguneko bilkuran, errepideak kudeatzeko eredu ez iraunkorra eta antzua betikotzen duela argudiatuta eta bide azpiegituren zama erabiltzaileen bizkarrean jartzea dela esanez. Haien esanetan erabakiak Gipuzkoako herritarren mugikortasun arazoei aurre egiteko ez du balio. ...  2010/03/06 - 00:39:03

Idiazabalen etxebizitza beharra zenbatekoa den jakin nahi dute

Idiazabalgo Udalak herritarrek duten etxebizitza beharra zenbaterainokoa den jakin nahi du, eta horretarako inkesta banatu du etxez etxe, datozen urteotan etxebizitza erosteko interesa izango luketen guztiek erantzun dezaten. Guardi-gain SA udal enpresaren bitartez Zepai auzoan 18 etxebizitza tasatu egiteko orubea du Udalak, eta hain zuzen ere bertako lanak noiz hasi beharko liratekeen neurtu nahi du, herritarrek duten etxebizitza beharraren arabera horri dagozkion erabakiak hartzen hasteko. Datozen urteotan etxebizitza eskuratzeko interesa duten idiazabaldarrek inkesta erantzuteko eskaria egin dute udaletik, zein egoeratan aurkitzen diren eta zer nolako ezaugarriak dituen etxebizitza erosi nahiko luketen inkestako galderei erantzunez zehaztuta. ...  2010/03/05 - 00:30:01