Lazkao, Goierriko hitza
Hitzako albiste zerrenda lazkao
Asteartean odola eman daiteke kultur etxean
2010/03/14 - 00:32:02
Lazkaoko Beneditarrek kontzertua antolatu dute
2010/03/13 - 00:30:05
Gipuzkoako txapelketako finalerdiak gaur Lazkaon
2010/03/13 - 00:30:05
Orobioneko txapelketen sariak banatuko dituzte
Lazkaoko Orobione elkarteak gaur banatuko ditu jubilatuen artean egin dituzten txapelketetako sariak. Guztira 11 mahai-jokotan aritu dira azken asteotan. Sari banaketa gaur arratsaldeko bostetan egingo dute, elkartean. Mahai jokoetako sarituen artean daude Conchi Martinez eta Isabel Sepulveda (briskan), Luis Miguel Reta eta Santiago Izquierdo (erratzean), Miguel Izagirre eta Iñaxi Urdanpilleta (puntuan), Asun Montaño eta Marcial Luis (dominoan), Antonio San Sebastian eta Rosa Agirre (musean), Jose Luis Garcia eta Santiago Izquierdo (tutean), eta Conchi Martinez eta Pepi Garcia (seiko urrean). Txintxonean ere Pepi Garcia izan da irabazlea. Gainontzeko jokoei dagokienez, hiru bikote sarituko dituzte. Fernando Fuentes eta Lorenzo Baquero (botean), Miguel Rubio eta L. Baquero (igelean) eta Fernando Fuentes eta Baquero bera (tokan). ... 2010/03/12 - 01:22:03
Emakumeen martxarekin bat eginda
2010/03/10 - 00:04:02
LAPKEko pilotariak bikain Udaberriko Txapelketan
2010/03/10 - 00:04:02
Helduen danborradarako entsegua egingo dute bihar
2010/03/10 - 00:04:02
Kalean marrazteko deia egin dute larunbaterako
Lazkaoko San Prudentzio jaietako egitaraua atonduko duen irudia aukeratzeko marrazki lehiaketa antolatu du udalak. Bertan, 1.994 eta 2.003 urteen artean jaiotako umeek parte hartu ahal izango dute. Lehiaketa aire librean izango da, eta larunbat honetan egingo dute. Goizeko 11:00etan elkartuko dira udaletxeko arkupeetan. Ume bakoitzari orri bana eman eta ordubatera bitartean izango dute marrazkiak egiteko epea. Teknika librea izango da, baina marrazteko materiala norberak eraman beharko du etxetik. Jasotako lanak, epaimahai batek aztertuko ditu, eta irabazlea, San Prudentzio jaien egitarauko azalean jarriko dute. Erabakia, apirilaren 8rako jakinaraziko dute. Gainontzeko marrazkiekin, erakusketa antolatuko dute. ... 2010/03/10 - 00:04:02
Lazkao Txikiren omenez bertso afaria egingo dute
Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki bertsolaria hil zeneko 17. urteurrena gogoratzeko afaria antolatu dute Lazkaon. Goierriko Euskal Eskolak eta Lazkao Txiki Taldeak urteak daramatzate urteurren horren inguruan ekitaldiak antolatzen. Aurten ere bertso afaria antolatu dute, martxoaren 26rako. Lazkaomendiko Lartxai elkartean bilduko dira, azken urteetan egin duten moduan. Menuari dagokionez txorizoa, saiheskia, bakailaoa eta mamia emango dituzte. Dena 22 euroren truke. Bertsotan, berriz, Sebastian Lizaso eta Amets Arzallus ariko dira. Afari horretara joateko asmoa dutenek martxoaren 23rako eman behar dute izena. Horretarako, Gerriko liburu-dendara (943 88 65 00) edota Lartxai elkartera joan behar da. ... 2010/03/10 - 00:04:02
Txalo taldeak umeentzako antzezlana dakar Areriara
2010/03/10 - 00:04:02
