Legorreta, Goierriko hitza

Hitzako albiste zerrenda legorreta

Brasildar giroa, pintxo lehiaketa eta bi eguneko jaia Legorretako Gazte Festetan

Legorreta Legorretako Gazte Festen 21. ekinaldia gaur eta bihar izango da, Gazte Piku gazte asanbladak antolatuta. Gaztetxean egingo dituzte ekitaldi gehienak. Gaur hasiko da festa giroa. Arratsaldea jokoentzat eta jolasentzat izango da. 16:30ean pokerra, 17:00etan ume jolasak kiroldegian, 18:30ean buruhandiak eta 19:30ean pintxo lehiaketa daude. Gaua girotzeko aurrena afaria dute, eta gerokoa gau brasildarra izendatu dute, 22:30etik aurrera. Karaokea egingo dute 01:00etan. Bihar kontzertuak Gazte Festen bigarren jardunaldiari bazkariarekin ekingo diote, bihar 14:00etan, gaztetxean. Jaialdiaren bereizgarri diren Guadalupe auzoko eta herriguneko gazteen arteko jokoak 17:00etan hasiko dira. Skandalue elektro-txarangak alaituko du arratsa. ...  2010/11/05 - 00:06:03

Kultur ekitaldiz janzteko egunak

Kultura giroko ekitaldiz jantziko da egunotan Legorreta, igandera arte Kultur Astea ospatzen ari baitira. Bost eguneko egitarauaren barruan urteroko ekitaldiak eta berriak uztartu dituzte. Hala, ez dira faltako film laburren lehiaketa, Legorparty informatika jaialdia edo gastronomiarekin lotutako ekitaldiak. Berrikuntza moduan pintura lehiaketa eta helduentzako Mihiluze lehiaketa daude. Azken urteetan indarra hartzen ari den ekitaldietako bat da film laburren lehiaketa. Aurten hirugarren urtea du, eta gaur gaueko 20:30etik aurrera emango dituzte lehiaketara aurkeztutako lanak, Herri Zineman. Lehiaketako lanez gain, euskal produkzioko film motzak ere emango dituzte. ...  2010/10/27 - 23:53:03

Hirigintza arauek etxebizitza gune berriak eta industrialde bat aurreikusten dituzte

Legorretako Udalak proposatutako hirigintza arauak onartu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak. 2008an hasi zuten arauak berritzeko prozesua, eta aldaketak herritarrei azaltzeko hainbat saio ere egin zituzten. Arau berrituetan jasotzen denez, guztira 202 etxebizitza egiteko aukera izango da Legorretan, lehendik martxan dauden proiektuak eta eraikigarriak diren guneak kontuan hartuta. Horrez gain, industrialde berria egiteko aukera eta 505 metro koadroko lokal bat udalaren esku gelditzea aurreikusten da txostenean. Iñaki Oiarbide alkateak azaldu duenez, «egungo egoera ikusita, arau errealistak egin nahi izan ditugu. Gauzak ondo definituta gelditu dira, baina denborarekin eta ditugun beharren arabera aldaketa puntualak egiten joango gara». Alkatearen hitzetan, arauetan 202 etxe egiteko aukera jasotzeak ez du esan nahi etxebizitza guztiak egingo direnik. Aurrena herrian zenbat gazte dauden eta zenbat etxebizitza behar diren aztertu nahi dute, gero etxebizitzak faseka eraikitzeko. ...  2010/10/27 - 23:53:03

Margolan lehiaketako lanak ikusgai

 2010/10/26 - 23:32:03

Legorretako obra bateko bost arduradun zigortu dituzte bi langile istripuz hil zirelako

Legorretan lan istripu batean bi langileren heriotza eragin zuen obrako arduradunak zigortu ditu Donostiako epaitegiak. Bakoitzari bina urteko kartzela zigorra eta beste bina urteko inhabilitazioa ezarri die. Duela bost urte gertatu zen lan istripuan bi langile hil ziren, eraikitzen ari ziren etxebizitza batzuen lanetan izandako lur mugimendu baten ondorioz. Obra haren arduradunei, «zuhurtziagabekeriazko hilketa» leporatu die orain epaitegiak. Guztira bost lagun zigortu dituzte, denak egiten ari zen obran eta lan haien kargu zeuden bi enpresa eraikitzaileetan ardurak zituztenak: enpresako administraria, arkitektoa, haren laguntzailea eta obrako bi arduradun. Epaiak dioenez, «euri asko egin zuen egunen ondoren» obraren arduradunek «ez zituzten lan horretarako beharrezko segurtasun neurriak hartu». Horregatik, «zuhurtziagabekeriazko hilketa» leporatu diete. Bost inputatuak ados agertu ziren Fiskaltzak egindako eskaerarekin, eta hildako bi langileen familiei kalte-ordainak eman dizkiete dagoeneko. Kartzela zigorraz gain, 540 euroko isuna eta inhabilitazio zigorra ere ezarri dizkiete. Hala, bost arduradun hauek ezin izango dute bi urtez euren lanbideetan aritu. ...  2010/10/21 - 23:00:34

Nekazaritza ekologikoaz hitz egingo dute bihar

 2010/10/19 - 23:29:01

Gareseko piper gorriak izango dira Legorretan kultur astearen barruan

Legorretan urriaren bukaeran ospatuko duten Kultur Astearen barruan Gareseko (Nafarroa) piper gorriak izango dira aurten berritasuna. Jaki horrekin lotuta bi egun prestatu ditu udaleko Kultura Batzordeak. Hala, urriaren 30ean eta 31n, larunbat-igandeak, piperrei eskainiak izango dira. Elekun abesbatzak antolatuta Gareseko piper gorri erreen salmenta egingo dute bi goizetan Legorretako plazan. Koruaren beharretarako diru iturri gisa, urriaren 30ean 10:30etik 14:00etara erosi ahalko dira; igandean, urriaren 31n, 11:00etatik 14:30era. Sukaldaritza lehiaketa Salerosketa bakarrik ez, urriaren 31rako sukaldaritza lehiaketa ere atonduko dute. Gareseko piper gorria «osagai nagusi» izan beharko duten platerak prestatu beharko dira lehiaketan. ...  2010/10/12 - 23:30:22

Legorretako Udalak herriko bost langabetu kontratatuko ditu

Legorretako Udalak langabezian dauden bost herritar kontratatu nahi ditu, herrian hainbat lan egiteko. Udaletik azaldu dutenez, «Legorretako ondasun publikoei berritu edo txukundu bat eman» nahi diete. Langile hauek egingo dituzten lanen artean, hilerria margotzea eta eskolako gelak txukuntzea aipatzen dituzte, besteak beste. Bost langile hauetako bati hilabeteko kontratua egingo diote eta beste lauei bi hilabetekoa. Inemen izena eman behar da. Langile hauen finantzazioa Inemek eta Eusko Jaurlaritzak ordainduko dute. Hala, interesa duten herritarrek, Beasaingo Inemen bulegoan eman behar dute izena, obra publikoetako peoi moduan. Ondoren, udaletxean izena eman eta kurrikuluma utzi beharko dute hilaren 15a bainbo lehen. Segidan udalak bost langile horiek aukeratuko ditu, «erakunde instituzionalek erabiltzen dituzten irizpideak jarraituz». ...  2010/10/06 - 23:44:02

Sormen tailerrean izena emateko epea zabalik da

 2010/09/28 - 23:27:02

Urriaren 18rako aurkeztu behar dira pintura lehiaketarako margolanak

Legorretako Udalak aurreneko pintura lehiaketa antolatu du hurrengo asteetarako. Edonork parte hartu ahal izango du. Teknika eta gaia libre dira. Lanak urriaren 18rako aurkeztu beharko dira. Sari banaketa, berriz, urriaren 31n egingo dute Legorretako plazan. Lehiaketako partaide bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du eta oihalaren neurriak gehienez 1x1 metrokoa izan behar du. Margotzerako garaian norberak nahi duen teknika erabil dezake, eta gaia ere librea izango da. Lanak Patxi Ezkiaga Kultur Etxera eraman behar dira, astegunetan (17:00-20:00), urriaren 18rako. Kartazal itxian egilearen datuak eta telefono zenbakia jarri behar dira. ...  2010/09/28 - 23:27:02

Nabigatu euskaraz