Ormaiztegi, Goierriko hitza
Hitzako albiste zerrenda ormaiztegi
Goierriko hamalau enpresak 1,8 milioi euro jasoko dituzte Krisiaren Kontrako Planetik
Goierriko hamalau enpresak denera 1.833.340 euro jasoko dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako Krisiaren Kontrako Planetik. Enpresa horiek Legazpin, Zumarragan, Beasainen, Idiazabalen, Olaberrian eta Ormaiztegin daude. Berrikuntza, hausnarketa eta nazioarteratze proiektuetara bideratuko dute enpresek, eta horrez gain 21 gazte gaitu kontratatzeko aukera izango dute. 1,8 milioi euro horiek hedapenez 5 milioi inguruko inbertsioa suposatuko duela adierazi du Diputazioak, inguruko enpresek ere egin beharko baitute ahalegina. Bestetik, Krisiaren Kontrako Planetik 40 milioi euroko diru laguntza ere emango dute Gipuzkoako hiru errepidetako obrak bultzatzeko. Horien artean dago Urretxu-Antzuola errepide zatia. ... 2010/07/22 - 23:25:01
Irizar Taldeak %20 hazi du ekoizpena urtarriletik ekainera
Egoitza nagusia Ormaiztegin duen Irizar Taldeak produkzioan %20ko hazkundea izan du aurten urtarriletik ekainera, iazko urtearekin alderatuz. Sei hilabetean 2.000 autobus saldu dituzte mundu osoan (%21 gehiago), eta 200 milioi euro fakturatu ditu (iazko epe berean baino %20 gehiago). Aurtengo urtearen lehen erdian eduki duen igoera positibo horren ondorioz etorkizuna «baikortasun erlatibo» batekin ikusten dutela jakinarazi dute Irizarretik. Autobus salmentaren merkatuan «ziurgabetasuna» dagoela eta matrikulazio jaitsiera Irizar presente dagoen herrialde guztietan izan dela aitortu dute, baina atzerriko fabriken eta herrialdeen egoerak hazteko jitea dutela nabarmendu dute. ... 2010/07/17 - 23:38:05
Ordiziako Klasika ikustera irteera Ormaiztegitik
Uztailaren 25ean, igandea, Ordiziako Klasika jokatuko da eta Ormaiztegiko Izagirre Anaiak lagun-taldeko kideek Larraitzera irteera antolatu dute, txirrindulari proba ikusteko helburuarekin. Kirolariek hainbat alditan pasatu beharko dute Larraitzetik, eta han «egun pasa ederra egitez gain, geure bi txirrindulariak, Gorka eta Jon Izagirre anaiak animatzeko asmoa dugu». Izagirre Anaiak Lagun-taldekoek elkarte gisa soru zenetik antolatu duten lehen ekitaldia da. Taldekideek esan dutenez, izena jende askok ematen badu autobusean joango dira, eta bestela kotxeetan. Arana tabernaren aurreko bidegurutzean elkartuko dira izena eman duten guztiak, uztailaren 25eko goizeko zortzietan. Larraitzen bertan bazkalduko dute, eta txirrindulari proba ikusteaz gain hainbat joko ere antolatuko dituzte giroa berotzeko helburuarekin. Ormaiztegira arratsaldeko seiak aldera itzuliko dira. ... 2010/07/13 - 23:03:24
Ormaiztegiarrek hartu dute Lierni gaina egun batez
Urteroko ohiturari jarraituz Lierni gainean izan ziren ormaiztegiarrak herenegun, erromeria giroan tradizio luzea duen festa-eguna ospatzeko, udalaren egitarauari eta deialdiari erantzunez. Nahikoa dantza egiteaz gain haur jolasak, herri bazkaria eta toka lehiaketa ere egin zituzten. Goizean ormaiztegiarrak Liernira iritsi eta gero (asko oinez joan ziren), salda eta txorizo egosia banatu zituzten han bildutakoen artean. Eguerdiko hamabietan haurrek aulki jokoan, koskol biltzen, zapi jokoan eta beste hainbat jolasetan parte hartzeko aukera izan zuten. Aurreko egunetako eguraldi sargoria egin ez arren, bero egiten zuen hala ere, eta izerdi patsetan bukatu zuten umeek. Dena den, gogoko tokian aldaparik izaten ez denez, jolasetan parte hartzeko irrikaz zeuden gehienak. ... 2010/07/12 - 23:50:01
Ormaiztegiarrek erromeria egingo dute bihar Liernin, ohiturari segiz
Ormaiztegiarrek, usadio zaharrari jarraituz, bihar egingo dute erromeria Lierniko gainean (Mutiloa). Ormaiztegiko Udalak goizetik arratsaldera bitarteko egitaraua prestatu du; eta, beraz, bertaratzen denak ez du aspertzeko aukerarik izango. Goizean 11:30etik aurrera salda beroa eta txorizo egosia dastatzeko aukera izango da, aurrena. Eguerdiko hamabietan haurrentzako jokoak egingo dituzte. Ordubatean meza izango da Lierniko Amaren baselizan, Ormaiztegiko Urmaiz abesbatzak abestuta. Ondoren abesbatzakoek kontzertua egingo dute. Bazkari herrikoia Bazkari herrikoia 14:30erako antolatu dute. Udalak parrillak ere jarriko ditu, jendeak nahi dituen jakiak bertan prestatu ahal izateko. ... 2010/07/09 - 23:21:03
Etxean ospatu dute urteurrena
2010/07/01 - 00:08:02
Ormaiztegiarrak onenak musean
2010/06/24 - 00:04:03
Ezustean etorritako heriotza
Tomas Zumalakarregi jeneral karlista 1835eko ekainaren 24an hil zen. Garaipen militar sail baten ondoren, Gipuzkoa osoa eta Bizkai erdia menperatu ondoren, 1835eko ekainean Tomas Zumalakarregik Bilbo setiatzera jo zuen. Ekainaren 13an iritsi zen eta bi egunetan burutu zuen hiriaren blokeoa. Bonbaketaren bigarren egunean, ekainaren 15ean, Begoñako elizaren ondoan dagoen Kintana jauregiko balkoitik setioa zuzentzen ari zela, errebotatutako bala batek jo zuen, ormaiztegiarra arin zaurituz. Gertuen zituen medikuei bi edo hiru astetan osatzeko moduko zauria iruditu zitzaien. Hala ere, Zumalakarregik Frantses Guduan ezagutu zuen Petrikillo osagilearen laguntza eskatu eta Zegamara eraman zezaten agindu zuen. Biharamunean ohe baten gainean jarri eta soldadu talde baten laguntzarekin Durangorako bidea hartu zuen. ... 2010/06/24 - 00:04:03
Txindatak agurtu du urtea
2010/06/19 - 23:30:19
Karlismoaren historian sakondu dute Lizarrara antolatutako txangoan
Zumalakarregi Museoak Lizarrara antolatutako txangoan parte hartu zutenek karlismoaren historian sakontzeko aukera izan zuten larunbatean. Antolatzaileen hitzetan balorazio oso ona egin zuten bertan izandakoek, eta gustura daude museoko arduradunak. Larunbatean 09:30ean irten ziren Donostiako Amara autobus geltokitik eta 10:15ean Ormaiztegiko Zumalakarregi museoaren aurretik. Besteak beste Bilboko, Donostiako, Hondarribiko, Tolosako eta Lazkaoko herritarrak zeuden izena emanda. Hara iritsitakoan Karlismoaren Museora abiatu ziren. Lizarrako Rua Mayor kalean, XVII. mendean eraikitako jauregi batean dago. Egun Gobernadorearen Jauregia bezala da ezaguna. ... 2010/06/14 - 23:40:02
