Urretxu, Goierriko hitza
Hitzako albiste zerrenda urretxu
Goikobalu abesbatzaren emanaldia etzi Urretxun
2010/11/05 - 00:16:04
Ibiltarien Flaxeko lehen emanaldia bihar egingo da
2010/11/03 - 01:50:04
Oroimenaren autobusa bihar iritsiko da Legazpira
2010/11/03 - 01:50:04
Segurolak 6 kilotik gora galdu ditu gose grebako 10 egunetan
Urretxuko Joseba Segurola preso politikoak hamargarren eguna beteko du gaur gose greban. Segurolak 6 kilo baino gehiago galdu ditu dagoeneko. Presoaren ingurukoek hau «gogotsu» aurkitzen dela azaldu dute eta aldarrikatzen duena bete arte protestan jarraituko duela, «espetxeko bizi-baldintzak jasangaitzak direlako». Hala, presoari elkartasuna agertu asmoz elkarretaratzea egingo dute etzi, 20:00etan Areizaga-Kalebarren plazan. 2010/11/03 - 01:50:04
Zine Klub emanaldia egingo dute bihar Urretxun
2010/11/03 - 01:50:04
Asteburuko azoka jantziko duen Mineralogia Astea hasi dute Urretxun
Dagoeneko hasi dituzte Urretxun XXIII. Mineralogia eta Paleontologia Asteko ekintzak. Pasa den zapatuan erakusketa bana ireki zuten Urrelur museoan eta Juan de Lizarazu aretoan, eta mineralogia irteera ere egin zuten Aiako harrietara. Aste honetan aldiz, mineralen, fosilen eta harribitxien feriaren txanda izango da, ekintza gehiagoren artean. Feria zaletuentzako erreferentzia bihurtu da jada Urretxun. Hala ere, Udaletik ekintza hau janzteko egitarau zabala antolatzen dute, zaletuei bakarrik ez, eta herritarrei ere gaia gerturatzeko helburuz. Hala, feria etzitik igandera bitartean ospatuko dute, Ederrena pilotalekuan. Etzi aratsaldean irekiko dute eta zapatuan eta igandean goizez ere egongo da zabalik. ... 2010/11/03 - 01:50:04
Patxi Ruizek 4t'erdikotik kanpo utzi du Aritz Lasa
2010/11/02 - 00:39:04
Udal liburutegia azaroaren 9an irekiko dute Urretxun
2010/10/29 - 23:16:03
Urretxuarrek lau herrialdetako bidaien berri emango dute Ibiltarien Flaxean
Datorren ostegunean egingo dute Urretxuar Ibiltarien Flaxa egitasmoko emanaldietan lehena. Hasieran gehiago izan behar baziren ere, azkenean lau emanaldi izango dira denera. Munduko herrialde desberdinetara bidaiatu duten herritarrek bidaia horiek erakutsiko eta azalduko dituzte. Hala, Urretxuko eta Zumarragako hainbat lagunek, euren bidaien esperientziak, bizipenak, sentsazioak edota informazioa partekatuko dituzte gainontzeko herritarrekin. Egitasmoaren aurkezpenean diotenez, «beraien esperientziak eta ikasgaiek aberastu egiten gaituzte. Euren argazkien imajinek lekuak aurkezten dizkigute, jakin mina piztu, bidaiatzeko grina bizitu, argazkizaletasuna indartu, hausnartu...». ... 2010/10/29 - 23:16:03
Natura eta kultura ondarearen inbentarioa 4an aurkeztuko dute
Aranzadi zientzia elkarteak azaroaren 4an, datorren ostegunean, aurkeztuko die legazpiarrei urte osoan landu duen Legazpiko natur eta kultur ondarearen inbentarioa. Agenda 21eko Herritarren Foroan azalduko dute, Legazpiko udaletxeko batzar aretoan 18:30etik 20:00etara. Batetik, inbentarioaren ondorio nagusiak jakinaraziko dituzte, eta bestetik ondarea babesteko eta balioan jartzeko prestatu dituzten ekintzen proposamenak aurkeztuko dizkiote foroari, iritzia ezagutzeko. Martxotik lanean Aranzadi zientzia elkartea martxoan hasi zen Legazpiko natur eta kultur ondarearen inbentarioa egiten, Udalaren eskariz. Dokumentazio lanarekin hasi ziren, ondoren informazio bilaketa herritarrengana ere zabalduz. Bai Agenda 21eko Foroan eta baita kalean ere herritarrei iritzia emateko edota ondarea dela uste dutena identifikatzeko baliabideak eman dizkiete. Irteerak eta ibilaldiak ere egin dituzte, paperetan jasotakoa eta errealitatea kontrastatzeko eta Legazpiko bazterrak ezagutzeko helburuarekin. ... 2010/10/29 - 23:16:03
