Zegama, Goierriko hitza
Hitzako albiste zerrenda zegama
Aizkorriko ataria, inauguratuta
Atzo eguerdian inauguratu zuten Aizkorri-Aratz parke naturaleko interpretazio zentroa Zegamako Anduetza etxean, Aizkorriko Ataria izenekoa. Inaugurazio ekitaldia egiteaz gain, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak eta Zegamako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu zuten. Itun horrek ematen dio Anduetza baserriari Aizkorri-Aratzeko parke naturaleko interpretazio zentro izaera. Bestalde, Aizkorriko Atariak eskaintzen dituen zerbitzu publikoak herritarrei ezagutarazteko helburuarekin ere sinatu zuten akordioa. Inaugurazio ekitaldian ziren besteak beste, Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Rafael Uribarren Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioko presidentea eta Edurne Albizu Zegamako alkatea. ... 2010/10/20 - 23:48:02
Txirrindularitza hizpide Aitxurin
2010/10/18 - 23:29:03
Murgisarrin eta Olaberria auzoan etxe proiektuak onartuta
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Zegaman bi proiektutan inbertitzeko diru laguntzak eman ditu. Olaberria auzoko II eremuan etxebizitzetarako eraikigarritasuna handitzea da proiektu horietako baten helburua, 6.292metro koadrotik 8.625metro koadrora. Eremu horretan 82 etxebizitza egin ahalko dira horrela. Etxebizitza horietatik 14 bi bizitzako eraikinetan banatuko dira; etxebizitza bakoitzak sotoa, behe solairua, goi solairua eta estalpea izango ditu. Beste 68 etxebizitzak hogeita launa etxebizitzako bi bloketan eta hogei etxebizitzako hirugarren bloke batean egingo dituzte. ... 2010/10/09 - 23:14:01
Zegamako turismo bulegokoek bi irteera antolatu dituzte
Zegamako Turismo Bulegoak bisita gidatuak antolatu ditu biharko eta etzirako, San Adriango kobara eta Zeramikaren ibilbidera. Bihar egingo duten bisita gidatuan, historiaurretik gaur egun arte San Adriango kobak izan duen garrantziaren berri emango dute. Erdi Aroan, Gaztelako erreinua kostaldearekin lotzen zuen errege bide nagusian zehar ibiliko dira eta bide horrekin lotutako galtzada eta gotorlekua ikusiko dituzte. Zegamako Turismo Bulegokoek jakitera eman dutenez, «horretarako Aranzadi Zientzia Elkartekoek burutu dituzten indusketetan oinarrituko gara». Zegamako turismo bulegoan elkartuko dira goizeko bederatzietan eta handik abiatuko dira. Hiru orduko iraupena izango du ibilaldiak eta norberak mendiko botak eta hamaiketakoa eraman beharko ditu. ... 2010/10/08 - 23:09:06
Izagirre eta Telleria dira Tartaloetxeko mus txapeldunak
Juan Luis Izagirre eta Jesus Telleria izan dira aurten, Tartaloetxe Kultur Elkarteak antolatutako XVIII. Mus Txapelketako txapela jantzi dutenak. Bigarren postuarekin konformatu behar izan dute iazko txapeldunek, Aitor Azurmendi Rocky-k eta Joseba Zubizarreta Zubi-k. 21:30ean ekin zioten 8 bikotek lehiari, bikote kopuru hori baita irailaren 24ko kanporaketan 22 bikoteren artetik finalerako sailkatu zena. Txapeldunak eta txapeldunordeak erabakitzeko eta gainerako postuak zehazteko, bikote bakoitzak hiruna partida jokatu behar izan zituen. Final nagusian, Juan Luis Izagirre eta Jesus Telleria beteranoek eta Aitor Azurmendi Rocky eta Joseba Zubizarreta Zubi gazteek lehiatu behar izan zuten. Elkartearen erdian jarritako mahaian jokatu zuten finala, inguruan jendea zutela. Bikote gaztea iazko Tartaloetxeko txapeldun ez ezik, Zegaman ospatzen den Elkarteen Arteko Mus Txapelketako iazko txapeldun ere bada. Beteranoek ordea, asmatu egin zuten ostiralean eta txapela janztea lortu zuten. "Joan den ostiralean jokatzen hasi ginenean, ez genuen pentsatu ere egiten honaino iritsiko ginenik" aipatu zuten elkarri begira. ... 2010/10/06 - 01:34:05
Tartaloetxe elkarteko Mus Lehiaketako finala gaur jokatuko dute
Gaur Tartaloetxe kultur elkarteko Mus Txapelketako finala jokatuko dute 8 bikotek, 21:30ean hasita. Irailaren 24an mus txapelketako kanporaketa jokatu zuten Tartaloetxe elkartean. Guztira 22 bikotek parte hartu zuten. 8 erregetara eta 4 usteletara jokatu zuten. 9:30ak aldera hasi eta 00:30ak aldea bukatu ziren partidak. Tartaloetxe kultur elkarteko kideek jakitera eman dutenez «giro paregabea sortu zen elkartean». Kanporaketan zortzi bikote sailkatu ziren finalerako: Aitor Azurmendi Roky eta Joseba Zubizarreta Zubi joan den urteko txapeldunak, Eugenio Ormazabal eta Pako Gomez, Aitor Arakama eta Mikel Goiburu, Jon eta Ramon Urbitarte aita-semeak, Urko Garaiar eta Luis Mari Lasa, Jaun eta Denis Perez anaiak, Juan Luis Izagirre eta Jexux Telleria eta Joseba Berasategi eta Ibon Zabaleta. ... 2010/09/30 - 23:55:25
Milaka eulik hartu dute Zegama herria
Duela hogei-bat egunetik milaka euli dabiltza Zegaman. Etxeetako hormetan ikus litezke, baita leihoetan, pertsianetan eta ibilgailuetan ere. Etxe, kotxe eta denda barruetara ere sartzen dira. Herritarrak nazkatuta eta kezkatuta daude. Azken egun hauetan ez dago beste konturik herrian, eta horri komunikabideen presentzia gehitu behar zaio. Kamerak, grabagailuak, koadernoak eta mikrofonoak eskuetan dituztela hainbat kazetari ibili dira Zegaman alkatea eta herritarrak elkarrizketatzen. Dena den, asteburutik kopurua apur bat jaitsi egin dela aipatu dute herritar batzuek. Inork ez daki zerk eragin duen eulien izurritea. Zegamarrak sekula horrelakorik ikusi gabe zeuden herrian. «Hodei beltz baten moduan agertzen dira eta horma gainean, kotxeen gainean edo beste edozein lekutan geratzen dira», dio herritar batek. «Hori gutxi balitz, leihorik ere ezin dugu ireki, ez etxean, ez kotxean eta ezta beste inon ere. Eta hala ere sartu egiten dira. Nekagarria da, benetan», zioen beste zegamar batek. ... 2010/09/28 - 23:37:04
Zegamako eta Gipuzkoako hainbat gai izan dituzte mintzagai zegamarrek
Gipuzkoako Landa Ingurumeneko foru departamentuko diputatu Rafa Uribarren hamabost-bat zegamarrekin elkartu zen joan den asteazkenean, Zegamako kultur etxean. Diputazioak azken hiru urteetan landutako Kudeaketa Planaren berri eman zuen lehendabizi Uribarrenek. Segidan han bildutako herritarrek iritziak eta ekarpenak aurkezteko eta diputatuarekin partekatzeko aukera izan zuten. Mendien mantentzea, lurraldearen oreka, herritarren parte-hartzea, garraio publikoa, baserriaren etorkizuna eta mendi bideen egoera izan ziren, besteak beste, bileran landutako gaiak. Nekazaritzarekin eta baserriarekin lotutako gaiak izan ziren horien artean protagonismoa hartu zutenak. Zegamako alkateak salatu zuen mendi lurrak «gero eta gutxiago ustiatzen eta zaintzen» direla, eta mendiak «gero eta zikinago» daudela. Diputatuak aipatu zuen mendien eta «baserrien errentagarritasuna ez bermatzeagatik» gertatzen dela hori, baina azaldu zuen Diputazioak jada martxan dituela pinudi zaharrak erretiratzeko planak eta nekazaritza ustiaketak errazteko lur bankuak, Zegaman bertan nahiz Ezkio-Itsason. Horrez gain, Diputazioak pelet-aren (zerrauts konprimituz egindako erregaia) erabilera bultzatzeko diru laguntzak ematen dituela argitu zuen. ... 2010/09/24 - 23:05:07
Tartalo mus txapelketako kanporaketa gaur da
2010/09/23 - 23:54:01
Inprentan lan egindakoek bazkaria egingo dute 26an
2010/09/22 - 23:38:02
