Ajangiz, Busturialdeko hitza

Hitzako albiste zerrenda ajangiz

«Inpunitatea» salatu eta Zearretaren egoeraz «kezkatuta» dira lankideak

Atzo goizaldean Ertzaintzak Zornotzan atxilotutako gaztea Ajangizko Maier enpresara eroan zuten, bere armairua miatzeko. Enpresa horretako langileak Igor Zearreta lankidearen egoeraz «kekatuta» agertu ziren atzo. Prentsaurrekoan azaldu zutenez, «inkomunikazioaren beldur gara; horrek berekin dakarren inpunitate egoeraren beldur, hain zuzen». Garikoitz Azkunak hitz egin zuen, lankideen ordez, eta esan zuenez, Ertzaintzak atzo goizean egin zuen miaketa «ez-legezkoa» izan zen. «Ez dute inolako epai agindurik erakutsi, Maierreko arduradunek hala eskatu arren». Beraz, lantegian inongo baimenik barik sartu zirela salatu zuen. ...  2010/10/28 - 23:09:08

Herriko uren saneamendu sarea egiteko lanak hasiko dituzte laster

Ajangizko Udalak herriko uren sanamendu sarea egiteko obrak hasiko ditu laster. Koldo Carbonell Ajangizko alkateak jakinarazi bezala, «azken urtean Busturialdeko Ur Partzuergoarekin elkarlanean» aritu dira. «Lanak laster hastea espero» dutela esan du, izan ere, alkatearen ustez, herriko saneamendu sarea ingurumenarentzat zein ajangiztarrentzat izango dira «positiboak». Hala, desjabetze aktak datozen egunetan hasiko dira sinatzen eta ondoren hasiko dituzte obrak. «Saneamendu sarearekin putzu septikoak kendu ahal izango ditugu eta guztia garbiagoa izango da», Carbonellen hitzetan. Sarritan putzu septikoen filtroak ez direla ondo ibiltzen eta horrek ur zikina errekara isurtzea ahalbidetzen duela esan du. ...  2010/10/26 - 23:47:02

Gaur arratsaldean bilduko da Ajangizko Kultura Batzordea

Ajangizko Kultura Batzordea Mendieta auzoko kultur etxean batuko da gaur arratsaldean. Batzarra 19:00etan hasiko da eta Udalak herriko kultur eragile guztiak gonbidatu ditu. Izan ere, Koldo Carbonell Ajangizko alkateak azaldu bezala, «herriko kultur jarduerak guztion artean adostea aberasgarria izango da». Ajangizko kultur taldeak «protagonista» izan daitezen dute helburu. Norbanakoek ere parte hartu ahalko dute, eta proposamenak egiteko aukera ere izango dutela jakinarazi du alkateak. Aurrekontuan jaso nahi dituzte eragileen jarduerak Helburu nagusietako bat eragile bakoitzak egiten duen lana herrian dauden gainontzeko taldeei aurkeztea izango da. «Orain arte ez ditugu herriko kultur eragile guztiak inoiz batu eta garaia zela pentsatu dugu», azaldu du alkateak. Hortaz, gaurko bilera herriarentzat «oso onuragarria» izango dela uste du Carbonellek. ...  2010/10/26 - 23:47:02

Ajangizko Maier S. Coop enpresan nikela lapurtu dute ezezagunek

Iragan asteburuan lapurreta izan zen Ajangizko Maier S. Coop enpresan. Herrizaingo sailetik jakinarazi dutenez, «ezezagunak enpresa barrura sartu ziren eta nikela gordetzeko erabiltzen dituzten 48 otzara lapurtu zituzten». Azaldu dutenez, «enpresa materiala lapurtzeko lantegia inguratzen duen hesia bortxatu zuten». Antza denez, sartu ziren leku beretik egin zuten ihes lapurrek. Ezin izan dituzte otzara guztiak eraman Herrizaingo sailetik diotenez, «Ertzaintza lantegira gerturatu zenean hainbat otzara aurkitu zituzten enpresaren atzeko aldean». Gaineratu legez, «lapurrek ezin izan zituzten otzara guztiak eraman eta hogei otzaratik gora aurkitu zituen Ertzaintzak botata». ...  2010/10/19 - 23:46:02

Valderejoko Parke Naturalera joango dira Ajangizko mendizaleak

Ajangizko mendizaleek irteera antolatu dute Valderejoko (Araba) Parke Naturalera. Domekan izango da irteera eta izena emateko Mendieta auzoko txokora gerturatu beharko dute interesatuek. Izena emateko azken eguna gaur da. 08:00etan irtengo dira ajangiztarrak Arabarantz eta iristen direnean parkeari bira bat emango diote. Valderejora joateko hitzordua Mendieta auzoan jarri dute. Ibilaldiak hamazortzi kilometro inguru ditu eta bost orduko txangoa izango dela aurreikusten dute antolatzaileek. Animatzen diren mendizaleek zonaldeaz gozatzeko aukera paregabea izango dute. Besteak beste, Vallegrull (1.226 metro) eta Santa Ana (1.042 metro) mendiak, Villamardonesko eta Erriberako herri hutsak, Puron ibaiaren arroila... bisitatuko dituzte ibilaldiak irauten dituen bost ordu horietan. ...  2010/10/14 - 23:00:04

Ajangiztarrek mendi irteera antolatu dute Uraren Ibilbidea ezagutzeko

Ajangizko mendizaleek mendi irteera antolatu dute domeka honetarako. Txangoa Araotzen (Oñati, Gipuzkoa) hasi eta bukatuko da, eta parte hartzen dutenek Uraren Ibilbidea ezagutzeko aukera izango dute. Izena emateko Mendieta auzoko txokora gerturatu beharko dute interesatuek.  2010/07/22 - 23:27:01

Lurraskan izan da Ariztondo, Ajangizko udalekuak ezagutzeko

Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatua Lurraskan izan zen atzo, Ajangizko udalekuak hurbiletik ezagutzeko asmoz. Jakinarazi zuenez, «urtero Bizkaiko udaleku bat ezagutzera» gerturatzen da, eta aurten Lurraskaren txanda izan da. Lurraskako udalekuetan egun bat nolakoa den ezagutu nahi izan du bertatik bertara Kultura diputatuak. «Lurraskako udalekuak gazteentzat oso aberasgarriak» direla esan zuen Ariztondok. Beraien arteko harremanak lantzeaz gain, haurrek ingurune euskaldun batean naturarekin kontaktuan izateko aukera paregabea dutela azaldu zuen, hain zuzen ere. «Kanpoaldean egiten diren eta natura aintzat hartzen duten hainbat jarduera egiten dituzte gazteek eta, baserri mundua ezagutzen ez dutenek, benetako zirrara sentitzen dute». ...  2010/07/15 - 23:22:02

Arrotzak, baina onak

Iragan asteburuan Gabriel Vazquez Molina (Granada ¬Andaluzia, Espainia¬, 1956) Ajangizen izan zen baratze familiarretan hazten diren landare arrotzei buruzko ikastaroa ematen. Fitoterapian aditua da bera, nekazari ekologikoa izateaz gain. Azaldu duenez, «askok uste dutenaren kontra, landare arrotzek gure ortua aberastu dezakete». Lurgozo Kontsumo Ekologikorako Urdaibaiko Elkarteak antolatutako hitzaldian, baratzeko landare arrotzak ezagutzera ematea eta horiek ortuaren mesedetan erabiltzeko oinarrizko pausoak irakastea izan da Vazquezen helburua. «Ortuan ez dago belar txarrik edo arrotzik», bere esanetan. «Guztiak dira aberasgarriak, landare egokiak ezagutuz gero». Adituaren ustez, oreka da benetako onurak ematen dituena, eta hori mantentzen saiatu behar dira nekazariak landare osasuntsu eta ederrak izateko. ...  2010/07/13 - 23:04:02

Maier eta Eleizalde arteko errepidearen egokitzapena laster bukatuko dute

Maier eta Eleizalde artean dagoen errepidearen egokitzapen lanei ekin die Ajangizko Udalak berriz. Koldo Carbonell alkateak jakinarazi bezala, «Arganako zubitik Eleizaldera doan tarteko fase honekin, 2008. urtean hasi genituen egokitzapen lanak bukatuko ditugu». Bidearen azken zati hori berritzeko Udalak 190.000 euroko aurrekontua dauka. Zenbateko horren erdia, hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak ordainduko du. Egokitzapen lanak egiten ari diren bitartean errepide zati hori zarratuta egongo da. Carbonellek azaldu duenez, «bi hilabete inguru itxaron beharko dituzte herritarrek bidea normaltasunez erabiltzen hasteko». Hori dela eta, alkateak barkamena eskatu du sortutako eragozpenengatik. Carbonellek zehaztu duenez, «azken fase honetako lanak egiteko uda garaiko eguraldi ona aprobetxatu» nahi izan dute. ...  2010/06/03 - 23:22:01

Eleizalde auzoko frontoi berriko zimenduak jartzen hasi dira

Ajangizko Eleizalde auzoan eraikitzen ari diren frontoi berriko lanak badoaz aurrera. Koldo Carbonell alkateak jakinarazi bezala, «lanak apirilaren bigarren hamabostaldian hasi genituen eta gaur egun zimendatze lanak egiten ari dira beharginak». Alkatearen arabera, «lanik garrantzitsuenetarikoa» da zimendazioarena. Izan ere, zimendu bereziak jarriko dituzte, frontoiaren egitura eusteko». Alkateak dioenez, «kalitatezko porlana» erabili behar da lan hori egiteko. «Kontu handiz egin beharreko lana da, etorkizunean arazorik izan ez dadin». ...  2010/06/02 - 23:10:20

Nabigatu euskaraz