Bermeo, Busturialdeko hitza

Hitzako albiste zerrenda bermeo

Kurtzioko eta Izaroko ermitak eta komentua babesteko eskatu du PPk

Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko apezpikutzagaz Kurtzioko ermita zaharra erosteko negoziazioak has ditzan eskatu du Alderdi Popularrak, batetik. Bestetik, Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari Izaro irlan dauden frantziskotarren komentuaren eta ermitaren hondarrak babesteko eskatu die. Arturo Ignacio Aldecoa Alderdi Popularraren (PP) Bizkaiko batzarkideak egin ditu eskaerok. Kurtzioko ermitari dagokionez, Alderdi Popularrak ohar bidez jakinarazi duenez, euren helburua eraikin hori «honda dadin saihestea» da. Horrez gain, zazpi mende baino gehiago dituen ermita Udalagaz hitzartutako modu batean gizarte eta kultura alorretarako erabiltzea proposatu dute. ...  2010/09/01 - 23:31:02

Presoen Aldeko Estropadetarako izena emateko epea zabalik dago

Zabalik dago Presoen Aldeko IV. Herri Estropadetan parte hartzeko izena emateko epea. Irailaren 10ean lehiatuko dituzte estropadok, Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako txosnen egitarauaren baitan. Egunean bertan eman dezake izena parte hartu gura duenak. Hain zuzen, 16:00etan izango dute horretarako aukera lehiakideek. Ordubete geroago emango diete hasiera estropadei, 17:00etan, hain justu. Sari banaketa gauerako utzi dute antolatzaileek; 21:00etan jarri dute hitzordua, txosnetan. Hala ere, izena aurretiaz emateko aukera ere badago eta horretarako `www.estropadak.tk´ webgunea jarri dute martxan antolatzaileek. ...  2010/09/01 - 23:31:02

Barrakak portuan, lehenengoz

 2010/09/01 - 23:31:02

Almikarako bidea, obretan

 2010/09/01 - 23:31:02

Bere aurkako akusazioak ukatu ditu Asel Luzarragak

Bere aurkako akusazioak ukatu, errugabetzat jo dezaten eta Txiletik kanporatu ez dezaten eskatuta egin zuen Asel Luzarraga idazle eta musikari bermeotarrak (Bilbo, 1971) bere defentsaren aldeko diskurtsoa Temucon (Txile) abiatutako epaiketan. Iazko abenduaren 31n atxilotu zutenean lehergailuekin atentatuak egitea leporatu zioten; geroago, ordea, hori horrela gertatu izana ezinezkoa zela frogatu zuen, leherketak gertatu ziren egunetako batzuetan Txilen beharrean Euskal Herrian zegoelako. Fiskalak, ordea, bereari eutsi dio eta etxean lehergailuak edukitzea egotzita, bost urteko kartzelaldia eskatu du bermeotarrarentzat. ...  2010/08/31 - 23:24:01

Zapatuan izan da jende gehien Merke merke azokan

Merke merke azoka laugarren urtez egin dute joan den asteburuan, eta pozik agertu dira emaitzagaz Berton merkatarien elkartetik, «betiko antzeko jendea» ibili dela adierazita. Behin betiko balorazioa egin gabe dutela adierazi du, ordea, Amaia Galvan elkarteko teknikariak, saltzaileei ohiko galdeketa egin behar dietela azalduta, hain zuzen ere. «Zapatuan egon zen jende gehien», adierazi du Galvanek. «Domekan ere izan zen, baina eguraldi ona egin zuen eta jende asko kanpoan ere badago», esan du. Hala ere, Galvanen ustez, aurtengo Merke merke azoka «ondo» atera da. ...  2010/08/31 - 23:24:01

Kalterik egin ez duen itsasikara txikia gertatu da Matxitxako parean

Itsasikara txikia gertatu zen astelehen eguerdian Bermeo parean, Kantauri itsasoan. Hain zuzen, Matxitxako parean izan zen mugimendu sismikoa, larrialdietako zerbitzuek jakinarazi dutenez. Hala ere, ez zen kalterik gertatu eta herritarrak, gainera, gertatu zenaz jabetu ere ez ziren egin. Izan ere, iturri beraren arabera, inork ez zuen deitu 112 telefono zenbakira mugimendu bereziren bat somatu zuela esateko. Hain zuzen, 13:44 aldera gertatu zen mugimendu sismikoa. 2,20 segundo baino ez zituen iraun eta Richter eskalan 2,8ko magnitudea izan zuen. Matxitxako lurmuturretik 65 kilometro ipar ekialdera gertatu zen fenomeno hori, Kantabria eta Bizkaia artean, hain zuzen ere, adituek jakinarazi dutenez. Sei kilometroko sakoneran izan du eragina, gainera. ...  2010/08/31 - 23:24:01

Arropa zaharrak batzeko zerbitzua

 2010/08/31 - 23:24:01

Bizkaiko Golkoan antxoa harrapatzeko kuota 15.600 tonara igo du EBk

15.600 tona antxoa harrapatzeko baimena eman du Ordezkari Iraunkorren Batzordeak. EBeko (Europar Batasuneko) 27 estatuetako ordezkariek osatzen dute batzorde hori, eta 2011. urteko ekainera arte Bizkaiko Golkoan kopuru hori arrantzatzeko baimena eman du. Hurrengo astelehenean erabakia EBko Atzerri Arazoetarako Ministroen Kontseiluak berrestea baino ez da falta. «Berri ona» Uztailaren hasieran antxoa harrapatzeko kuota bikoiztea proposatu zuen Bruselak. Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek eta Eusko Jaurlaritzak oso berri ona zela adierazi zuten orduan.  2010/07/22 - 23:27:02

Begirale izateko ikastaroa antolatu dute berriro

Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzuak (GIZ) eta Gazte Planak aisialdirako begiralea izateko ikastaroa antolatu dute, hirugarren urtez jarraian. Aurreko urteetan ikastaroak izan duen arrakasta ikusita, berriro antolatzea erabaki dutela azaldu dute. Ikastaroa 18 eta 35 urte bitartean dutenei zuzenduta dago. 2010. urteko urriaren 16an hasiko da aurtengo ikastaroa eta maiatzaren 22ra arte luzatuko dela adierazi dute antolatzaileek. Asteburuetan bilduko dira, barikuetan 18:30etik 21:00etara eta zapatuetan 10:00etatik 20:00etara. Guztira, 200 ordu teoriko-praktiko eta 120 ordu praktiko egin beharko dituzte izena ematen dutenek. Ikastaroa amaitzen dutenean Eusko Jaurlaritzaren titulazio ofiziala jasoko dute. ...  2010/07/22 - 23:27:02