Ea, Busturialdeko hitza
Hitzako albiste zerrenda ea
Urtebetean, ikasleak bikoiztu
Gurasoen eta Udalaren elkarlanaren ondorioz, Haizeder eskolaren ibilbidea hasi zen iazko ikasturtean. Urtebeteko bidea egina du dagoeneko, hortaz, Natxituako eskolak; bide emankorra, gainera. Izan ere, Eako gurasoek jakinarazi dutenez, irailean abiatutako ikasturtean iazko ikasle kopurua bikoiztu du eskolak. Irailean hasi duten lehenengo ikasturtea dute aurtengoa Haizederren, 2009-2010 ikasturtea hasita zegoela ireki baitzituen ateak ikastetxeak. Gurasoek zehaztu dutenez, hamasei ume daude egun bertan, «gehienak Eakoak, baina baita Elantxobekoak eta Ibarrangelukoak ere». Hiru irakasle daude lanean ikastetxean, eta «hiruren artean tutoretzak, ingelesa eta jantokiko ardura banatzen dute». Horrez gain, jantokirako beste hiru langile daudela azaldu dute gurasoek. Zaintzaile bat ere badago irakasleak iritsi bitartean umeekin egoteko. ... 2010/11/02 - 00:44:02
Kultur jarduerak antolatzeko laguntzak emango ditu Udalak
Eako Udalak hilaren 14an ireki zuen 2011. urtean kultur jarduerak antolatzeko diru laguntzak eskatzeko epea. Herriko elkarteek eta taldeek azaroaren 12ra arte izango dute eskaerak udaletxean aurkezteko aukera. Udalaren diru laguntza horiek eskatzeko interesa duten guztiek, eskaerarekin batera, zenbait dokumentu aurkeztu behar izango dituzte, Udaletik eskaera horien balorazioa egin dezaten. Alde batetik, herriko elkarteek eta taldeek proposatuko duten edo dituzten jarduera kulturalak zein proiekturen baitan kokatuta egongo diren azaldu beharko dute. Horrez gain, jarduera bakoitzaren aurrekontua eta eskatzen den laguntzaren zenbatekoa dokumentuan argi adierazi beharko da. Amaitzeko, elkarteek 2011. urterako proposatuko dituzten kultur jardueren kronograma aurkeztu beharko dute, ekitaldi bakoitza noiz eta non egingo duten azalduz. ... 2010/10/27 - 23:00:14
«Gaur egun, ikastea ez dago modan; ez dago modan kultura»
Irakasle den institututik irten eta Bidebarrieta liburutegian Jon Kortazarrek eman duen hitzaldia entzun aurretik erantzun die Asun Landak galderei. Plaza Barrian izan dugu solasaldia, Gabriel Arestiren Bilboren bihotzean. Urriak 14 zituela jaio zen Gabriel Aresti. Haren lana berreskuratzen hasi da, baina beldur naiz ez ote duten dandy bihurtuko. Oso konprometituta zegoen euskararekin eta langileriarekin; herriarekin, hitz batean. Egin diezaiokegun omenaldirik onena bere lana ezagutzera ematea da. Askok haren mezua azpimarratzen dute; nik, ordea, haren modernitatea nabarmenduko nuke. Tradizioa eta modernitatea uztartu zituen. ... 2010/10/18 - 23:29:03
Ereñoko marmitako egunera doaz Beletxe elkartekoak
Eako erretiratuen eta pentsiodunen Beletxe elkarteak Ereñoko Arita-Berri jatetxean egingo duten marmitako egunera irteera antolatu du urriaren 22rako. Interesa dutenek aste honetan eman dezakete izena, herriko Txangurru tabernan. Beletxeko bazkideek 22 euro ordaindu beharko dituzte. Irteerarako izena ematen duten guztiak hilaren 22an 12:15ean aterako dira Eatik Ereñorantz. Ondoren, 14:30ean bazkaria izango dute Arita-Berri jatetxean. Itzulera ordua autobusean erabakiko dute, parte hartzen duten guztien artean. 2010/10/13 - 23:48:02
Eskupilota ikastaroa antolatu du Udalak
2010/10/13 - 23:48:02
Lurren bankuari buruzko informazioa eskuragarri dago Eako udaletxean
Bizkaiko Foru Aldundiak berriki Lurren Bankua deritzon proiektua jarri du abian. Hori dela eta, horri buruzko informazioa eskuragarri jarri du udaletxean Eako Udalak. Proiektu horri esker, lurrak landu gura dituztenek horiek alokatzeko aukera izango dute. Lur horiek aurre-erretiratutako nekazariek edo sektorearekin zerikusirik ez duten lur-jabeek borondatez utziko dituzte nekazaritzaren jarraipena bermatzeko. Bestalde, interesatu asko egonez gero, Aldundiko teknikariak Ean hitzaldia emateko prest azaldu dira. 2010/10/13 - 23:48:02
Erreka garbitu dute Eako gazteek
2010/10/12 - 23:46:03
Ea, Bedaroa eta Natxituko ezker abertzaleak herri batzarra deitu du zapaturako
Herri batzarra deitu du Ea, Bedaroa eta Natxituko ezker abertzaleak zapatu iluntzerako. 19:00etan jarri dute hitzordua, hain zuzen ere, herriko kiroldegiko aretoan. Batzarra 20:00etarako bukatuko dela aurreikusi dute. Jakinarazi dutenez, udal hauteskundeak, Zutik Euskal Herria eta Gernikako akordioa bezalako gaiak izango dituzte eztabaidagai, eta horien inguruko azalpenak emango dituzte. 2010/10/12 - 23:46:03
Eako erreka garbitzeari ekingo diote herriko gazteek zapatu honetan
Erreka garbitzeari ekingo diote Eako gazteek bihar, eta lan horretan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Eako Bizi Gara gazteen elkarteak proposatu duen jardueran parte hartu gura dutenek 11:00etan herriko frontoian egon beharko dute. Garbiketa lanetan aritzeko materiala etxetik eroateko eskatu dute gazteek. Ez da lehenengo aldia Eako gazteek erreka garbitzeko auzolanak antolatzen dituztena. Iaz ere lan horretan aritu ziren, maiatzean. 2010/10/08 - 00:02:02
2011n hasiko dira eraikitzen 21 etxebizitza tasatuak
Astelehenean egindako ezohiko osoko bilkuran, herrian etxebizitza tasatuen proiektua garatzeko hirigintza arloko bi hitzarmen onartu zituen Eako Udalak. Alde batetik, hirigintzako ordenantza erregulatzailea eta, bestetik, etxebizitza tasatu horiek eraiki ahal izateko egin beharreko aldaketa urbanistikoen hitzarmena. Horiek onartuta, 21 etxebizitza tasatu eraikitzeko proiektuak aurrera darrai. Udaletik zehaztu dutenez, promozio bi horiek 2011 hasieran hastea aurreikusten dute, eta hamazortzi hilabeteren buruan etxeak eskuragarri izatea espero dute. Eraikiko dituzten etxebizitza horiek «prezio eskuragarrietan» salduko dituztela diote Udaletik, hain zuzen, «herritarrei beren baliabide ekonomikoen arabera etxe bat eskuratzeko aukera» emango dietela. Zehazki, herrigunean hamasei etxebizitza tasatu eraikiko dituzte, eta Bedaroa auzoan beste bost. Udal arduradunen arabera, «eatarren etxebizitza eskaerari erantzuna» emango dio egitasmoak. ... 2010/10/06 - 23:44:03
