Gernika-lumo, Busturialdeko hitza
Hitzako albiste zerrenda gernika-lumo
Frankismoan alkate izandako Unzeta omentzea errefusatu dute batzarkieek
Bi frankista omentzeko proposamena egin zuen atzo PPk Bizkaiko Batzar Nagusietan. Hain zuzen, Javier Ibarraren eta Augusto Unzetaren omenez Bizkaiko diputazioaren atarian plaka bat jartzea proposatu zuen alderdi horrek. Hala ere, proposamen hori ez zuten onartu Batzar Nagusiek. Gernika-Lumoko alkatea izan zen Augusto Unzeta, frankismo garaian. Kargu hori zuela, herriko urrezko domina eman zion Francisco Francori. Gainera, 1964ko urriaren 12an Hispanitatearen Eguna ospatzeko jaia antolatu zuen Gernikan. Enpresa gizon ezaguna izan zen Unzeta, Astra armagintza enpresako buruetako bat. 1976an eta 1977an izan zen Unzeta Bizkaiko Foru Aldundiko presidente. Gernika-Lumoko Jai Alai frontoiaren inguruan zegoela, ETAk hil zuen, 1977ko urrian. ... 2010/11/03 - 00:07:05
Artearen bitartez, harremanetan
Dagoeneko ikusgai dago Alex Carrascosaren `Dia Tekhne: artearen bitartezko elkarrizketa´ lana Gernika-Lumoko Bakearen Museoan. Datorren urteko otsailera arte izango da proiektu hori Gernika-Lumon ikusteko aukera. Artearen bidezko elkarrizketa proiektu hori ideia argi batetik eratu da. Dia-tekhne «pertsonen arteko harremanak eta euren bitarteko lana hobetzeko» erabiltzen du Carrascosak. Horretaz gain, inguruaren eraldaketarako erremintak ematen dituela ere azaldu du. Kolore ugariz jantzita dator Carrascosaren lana Atzean utzi ditu artistak gatazken zuri-beltzezko tratamenduak eta baita Picassoren `Guernica´ eta gerraren salaketa artistikoak ere. Oraingo honetan kolore ugariz jantzita dator Carrascosaren lana, Gernika bizidunera eta bakearen iragarpen artibistara salto eginez. Ezberdinen arteko harremana hitzez haratago eraman du artibistak bere lanean. ... 2010/11/03 - 00:07:05
Ehunka lagunek salatu dute bihar Madrilen hasiko den epaiketa
`Utzi herria bakean' herri ekimenak deituta, ehunka lagun batu ziren atzo, Jesus Mari Alberdi `Txirri´-ri babesa emateko eta haren eta beste herritar baten aurkako epaiketa salatzeko. 20:00etan atera ziren manifestariak, eta Merkuriotik udaletxerainoko ibilbidea egin zuten. Auzipetuei elkartasuna adierazi asmoz eta haiekiko babesa erakusteko, prentsaurrekoa eman zuen joan den astean herri ekimenak. Bertan, «beraien kide zein Udaleko ordezkari den neurrian», Alberdiri babesa eskaintzeko eskatu zien `Utzi herria bakean´-ek udal agintariei. Esan zutenez, Alberdiren «delitu» bakarra Jai Batzordeak erabakitakoa betetzea izan da. «Hau da, orain arte jaietako zinegotzi guztiek, dagokien betebeharrari erantzunez, egin izan duten lan bera egitea». ... 2010/11/03 - 00:07:05
Seguruak ez diren kaleak eta guneak identifikatu gura ditu Udalak
Emakumeentzako seguruak ez diren edota beste hainbeste herritarrentzako sartzen errazak ez diren kaleak eta guneak mapa batean jaso gura ditu Gernika-Lumoko Udalak. Horretarako, horiek identifikatu behar dituzte lehenbizi. Behin horiek zeintzuk diren zehaztuta, ailegaerraztasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak hartuko dituztela jakinarazi dute udal agintariek. Parte-hartzea Udalak azaldu duenez, gaur egun elbarriren bat dutenei, umeen kotxeagaz doazenei edota erosketak egiteko karroa daramatenei mugitzea zaila edo ezinezkoa zaizkien guneak badaude oraindik herrian. Beste zenbaitetan, ordea, segurtasun eza ere arazoa izan daiteke, argiztapen urriagatik. ... 2010/11/03 - 00:07:05
Egunerokotasuna madrildar baten ikuspuntutik
Rafael de la Concepcion (Madril ¬Espainia¬, 1949) artistaren erakusketa dago ikusgai Gernika-Lumoko Kultur Etxean azaroaren 10a arte. Hainbat artelan ikusteko aukera dago; tartean, tulipa eta magnolia loreen margolana, Madril hiria ilunabarrean erakusten diguna, Urueña (Valladolid, Espainia) herriaren pintura... Paisaiak dira nagusi Madrilgo artistaren erakusketa horretan. Hala nola, Espainiako hiriburua edo Urueña (Valladolid, Espainia) herria erakusten ditu margolariak, bere artelanen bitartez. Baina ez da plano orokorretara soilik mugatu, izan ere, xehetasun handiagoko planoak ere aurkezten ditu madrildarrak Kultur Etxean ikusgai dituen lanetan. Besteak beste, ate bateko aldaba edota tulipa eta magnoliak bezalako loreak irudikatu ditu. ... 2010/11/03 - 00:07:05
Egunerokotasuna madrildar baten ikuspuntutik
2010/11/03 - 00:07:05
Euskara Batzordeak sortutako webgunea aurkeztuko dute gaur
Gaur, 11:30ean, Gernika-Lumoko Euskara Batzordearen webgune berria aurkeztuko dute Elai-Alai aretoan. Jakinarazi dutenez, aurkezpenean proiektuari buruzko azalpenak emango dituzte. Webgunearen helburua herrian euskaraz lan egiteko zein bizitzeko aukera egin dutenentzat «tresna lagungarria» izatea da. Azalpenak ematen Idoia Fernandez Gernika-Lumoko Euskara zinegotzia, Hitzarmengintzako kide den Estiñe Astorkia eta Berbalagun egitasmoko kide den Pili Ibarra izango dira. Beraiek azalduko dute webguneak zein atal dituen, atal horiek nola erabil daitezkeen eta zer-nolako ekarpenak egin ditzaketen norbanakoek. Era berean, proiektuaren bultzatzaile izan diren hainbat eragile egongo dira ekitaldian. ... 2010/11/03 - 00:07:05
Torturarekin amaitzeko exijitu dute hainbat taldek, eragilek eta herritarrek
`Torturarik ez!´ aldarrikapenagaz bat egin dute Gernika-Lumoko hainbat taldek, eragilek eta norbanakok. Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) deituta, agerraldia egin zuten atzo, Foru plazan. Horiek guztiek tortura Euskal Herrian «errealitate gordina» dela adierazi zuten, eta torturarekin amaitzea «denon ardura» dela nabarmendu zuten. Hala, gaur arratsaldean egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia ere egin zuten. `Torturarik ez!´ lelopean, 19:00etan abiatuko da manifestazioa, udaletxe aurretik. Era berean, zapatuan Donostian egingo duten manifestaziorako deia ere egin zuten. 17:30ean aterako da, Antiguako tuneletik. ... 2010/11/02 - 22:12:02
Beñat Intxausti, Chihuahuako criteriumean Beñat Intxausti Muxikako txirrindulariak
Mexikoko Chihuahua Criterium 2010 lasterketan parte hartu zuen domekan. Nazioarteko
txirrindularirik garrantzitsuenak lehiatu ziren. Irabazlea Astana taldeko Alexandre
Vinoukuurov txirrindularia izan zen, 01:32:55 marka eginez. Bere atzetik Saxobank taldeko
Andy Schleck eta Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchez sartu ziren bigarren eta hirugarren
postuetan, hurrenez hurren. Bestalde, Beñat Intxausti lasterketako tropel nagusian sartu
zen helmugara.
2010/11/02 - 22:12:02
Beñat Intxausti, Chihuahuako criteriumean Beñat Intxausti Muxikako txirrindulariak
Mexikoko Chihuahua Criterium 2010 lasterketan parte hartu zuen domekan. Nazioarteko
txirrindularirik garrantzitsuenak lehiatu ziren. Irabazlea Astana taldeko Alexandre
Vinoukuurov txirrindularia izan zen, 01:32:55 marka eginez. Bere atzetik Saxobank taldeko
Andy Schleck eta Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchez sartu ziren bigarren eta hirugarren
postuetan, hurrenez hurren. Bestalde, Beñat Intxausti lasterketako tropel nagusian sartu
zen helmugara.
2010/11/02 - 20:17:02
