Kortezubi, Busturialdeko hitza
Hitzako albiste zerrenda kortezubi
«Eskimalei izotza saltzeko gai naizela esaten zidaten» jose antonio bastegieta 'marko'
Nahiz eta erretiroa hartuta egon lanez lepo dabilela dio Jose Antonio Bastegieta `Marko´-k (Kortezubi, 1944). «Nire zaletasunik handiena onddotara joatea da, baina aspaldion ez dut ezertarako astirik. Ezta osterak egiteko ere. Mila kontutan nabil». Gernika-Lumoko taberna batean izan dugu solasaldia, eta bertara sartu diren guztiek agurtu dute. Ia lau urte dira kargua utzi zenuenetik. Oraindik herritarrik etortzen zaizu hau edo beste egin behar dela esatera? Nik, amaitu nuenean, betiko amaitu nuen. Eskifaiak itsasontzia uzten duenean, eskifaia berriaren esku geratzen da. Kasu honetan, beste horrenbeste. Urte asko eman dizkiot nire herriari. Orain kaiolatik kanpo nago, eta nahi dudan arbolan, nik nahi dudana eta nik nahi dudanean kantatzen dut. ... 2010/11/03 - 00:19:01
Negu sasoirako ikastaroak eta tailerrak antolatu dituzte Kortezubin
Negu sasoiari begira, Kortezubiko kultur taldeek hainbat ikastaro antolatu dituzte. Horietan parte hartu nahi dutenek azaroaren 30era arte izango dute izena emateko aukera, barikura arte, hain zuzen. Urtero bezala, Kortezubiko `Ekin pilota´ eskupilota taldeak aurten ere eskupilota ikastaroa antolatu du, herriko neskei eta mutilei zuzenduta. Ikastaroa azaroaren 6tik uztailaren 25era arte luzatuko da, Santiago egunera arte, hain zuzen. Klaseak zapaturo emango dituzte, 11:00etan, herriko frontoian. Horretan parte hartzeko interesa duten guztiek hurrengo telefonora deitu beharko dute, urriaren 30a baino lehen: 660-934 388. ... 2010/10/27 - 00:05:01
Bolunzulokoek Lekeitioko faroa bisitatuko dute
2010/10/13 - 23:11:07
Kortezubiko Udalak kontainer berriak jarriko ditu auzo guztietan
Iragan domekan Busturialdeko Alderditar Eguna egin zuten Kortezubin. Txomin Bilbao Kortezubiko alkateak azaldu bezala, «egun osoan zehar 600 pertsona inguru hurbildu ziren eta primeran joan zen eguna». Hasiera batean eguraldiaren beldur izan arren, azkenean «egun ederra» izan zela esan du. Kortezubiko ekitaldian Andoni Ortuzar Bizkaiko Buru Batzarreko (BBB) presidenteak eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Ahaldun Nagusiak hartu zuten hitza. Lehenengoa Espainiako Gobernuak aurrera eraman nahi dituen murrizketez eta Euskal Herriko egoera orokorraz aritu zen. Bilbaok, bestalde, Urdaibaiko Guggenheim museoa izan zuen hizpide. ... 2010/09/30 - 01:02:02
Aldaketekin dator aurten Kortezubiko mendi martxa
2010/09/30 - 01:02:01
Aldaketekin dator aurten Kortezubiko mendi martxa
Uda bukaeran inauguratuko du Kortezubiko Udalak Omako eskola izandako eraikin zaharberrituan kokatuko duen aisialdirako zentroa. Guztira, eraikina eraberritzeko 300.000 euroko inbertsioa egin du Udalak. Eraikinaren barruko aldean egin beharreko lanak amaituta daude eta, beraz, kanpoko aldea atontzea baino ez da gelditzen. Horrekin batera, saneamendua jartzea eta telefono eta argindar sareak lurperatzea ere falta da. Oma auzotik antzinako eskolara doan bidearen 200 metro asfaltatzear daude oraindik. Eraikinaren zati bat Omako auzotarren erabilerarako izango da eta gainontzekoa erabilera anitzera bideratuko du Kortezubiko Udalak. ... 2010/09/30 - 01:02:01
Aldaketekin dator aurten Kortezubiko mendi martxa
Urtero legez, Busturialdeko herrietako erretiratuen elkarteek anaitasunezko bazkaria antolatu dute. 65 urtetik gorakoen urteroko ospakizuna Kortezubiko frontoian izango da, hilaren 29an. 14:30ean batuko dira. Sei herritako erretiratuak batuko dira Maiatzaren 29ko ospakizunean Gautegiz Arteagako, Ereñoko, Nabarnizko, Arratzuko, Muxikako eta Kortezubiko lagunak batuko dira. Erretiratuek hogei euro ordaindu beharko dituzte bazkarian parte hartzeko. Maiatzaren 25a baino lehen eman beharko dute izena. 2010/09/30 - 01:02:01
Aldaketekin dator aurten Kortezubiko mendi martxa
2010/09/30 - 01:02:01
Aldaketekin dator aurten Kortezubiko mendi martxa
Kortezubiko Bolunzulo kultur elkarteak egitarau kultural zabala antolatu du maiatzerako. Prestatutako jardueren artean aipagarriena hilaren 15erako antolatutako zaldian ibiltzeko irteera dago. Horretan parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa zen. Zapatuan zaldian ibiltzera joango diren guztiak Kortezubiko aparkalekuan batuko dira, 15:30ean. Bestalde, Bolunzulokoek maiatzerako eta ekainerako umeentzako dantza ikastaroa ere antolatu dute, eta dagoeneko lehenengo klaseak eman dituzte. Dantza eskolak maiatzeko eta ekaineko bariku guztietan emango dituzte, 18:30etik aurrera. ... 2010/09/30 - 01:02:01
'Koba' nagusi Kortezubin
2010eko kinttopeko zaldi probak jokatu dira Kortezubin asteburuan, Beti pozik kultur elkarteak antolatuta. Hiru egunetan zehar jokatu diren proben irabazlea Aulestiko `Koba´ izan da profesional mailan. Bestetik, kinttopekoetan Busturiko Angel Txertudi izan da garailea. Edonola ere, parte-hartzaile guztiak sariarekin bueltatu dira etxera. Antolatzaileen esanetan, probak «oso ondo» joan dira, izan ere, asteburuan zehar jende asko hurbildu da Kortezubira zaldi proba horiek ikustera. `Koba´-k 54 untze, hiru laurden eta 6,85 metroko marka lortu zuen. Horri esker, aulestiarrak 800 euroko saria eskuratu zuen. Bestetik, kinttopekoetan irabazle izan zen Txertudik 49 untze, bi metro eta 10 zentimetro egin zituen. Horrez gain, sailkapen orokorrean hirugarren egitea lortu zuen Txertudik. Beraz, 1.050 euro eskuratu ditu busturiarrak. ... 2010/09/28 - 23:56:01
