Busturialdeko HitzaMorga – Busturialdeko Hitza

Busturialdeko albisteak

Turismo natural eta jasangarriaren aldeko proiektuak irabazi du Busturialdeko Enpresa Ideia Lehiaketa

Irati Arrien Jauregiren Glamping Busturialdea proiektuak jaso du aurtengo 3.000 euroko lehen saria. Gorabehera askoko mundua da, eta denok ditugu antzeko arazoak, elkarri laguntzea eta ikustea instituzioetatik ere zelan laguntzen eta babesten gaituzten ikustea garrantzitsua da , adierazi zuen atzo iluntzeko sari banaketa ekitaldian. Hilabete batzuk barru bere proiektua martxan izatea espero du: Horretan lanean ari gara [ ]  2018/12/18 - 06:04:05

68 putxera aurkeztu dituzte Nazioarteko 3. Putxera Lehiaketara

Pataterrixe kultur elkarteak antolatuta, hirugarrenez Nazioarteko Putxera Lehiaketa egin dute gaur Morgan. 09:00etatik 11:00etara bitartean eman dute izena parte hartzaileek. Aurten aurreko lehiaketetan baino jende gehiagok parte hartu du. Hain zuzen ere, 68 putxera aurkeztu dituzte guztira. Elkarteko kideek azaldu dutenez, partaide asko herrikoak izan badire ere, beste hainbat inguruko udalerrietatik hurreratu dira Morgara: Gernika-Lumotik, [ ]  2018/12/05 - 04:01:03

Kerman Lejarragak Europako titulua berretsi du

Barikuan Bilboko Itsasadarra museoan egin zuten bi kirolarien pisaketa eta welter mailan aritzeko gehiengoa den 66,700 kilo baino bi kilo gehiago eman zituen, 68,700 kilo hain zuzen. Aurkaria pisu mugatik igaro izanak Lejarraga gerrikoaren jabe izaten jarraitzea eragin zuen, Europako Boxeo Federakuntzaren araudiaren arabera. Baina morgarrak lehia bere horretan mantentzeko asmoa erakutsi zuen barikuan bertan: [ ]  2018/12/05 - 04:01:03

Putxera lehiaketa egingo dute hirugarrenez, Morgan

Hirugarren urtez, Nazioarteko Putxera lehiaketa antolatu du Pataterrixe Kultur Elkarteak Morgan. Bihar elkartuko dira horretarako, goizean goizetik, Andra Mari auzoan. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman beharko dute izena; hain justu, 09:00etatik 11:00etara bitartean. Izena emateagaz batera, aurkeztu nahi duten putxera bakoitzeko bost euro ordainduko beharko dituzte lehiakideek. Antolatzaileek zenbait baldintza jarri dituzte [ ]  2018/12/05 - 04:01:03

Europako titulua berresteko borrokatuko du Lejarragak bihar

Welter pisuko Europako gerrikoa lortzeko borroka lehiatuko dute bihar gauean Barakaldoko BECen. Kerman Lejarraga morgarra bere titulua berresteko igoko da ring-era. Horretarako, Frankie Gavin ingelesa gainditu beharko du. Britainiarrak urtebete baino gehiago darama borrokatu barik. Lejarraga da faborito argia. Euskal zaleek ikuskizuna bermatuta izango dute, beste behin. Halaber, etxeko aurreko borroketan moduan, oraingo honetan ere, [ ]  2018/12/05 - 04:01:03

Kerman Lejarraga morgarra Basque Team fundazioan sartu da

Goi mailako euskal kirolariak batzen dituen taldeko kidea izatea erabaki du Morgako errebolberrak. Aukera hau izateagatik pozik eta eskertuta dagoela adierazi du. Eliteko kirolarion bidea gogorra da, eta Basque Team-ek eskaintzen dituen zerbitzuek ditudan erronkak modu errazagoan lortzen lagunduko dit . Basque Team fundazioak eliteko kirol ez profesionaletako euskal herritarrei bekak ematen dizkiete. Boxeo profesional moduan [ ]  2018/11/13 - 01:59:02

Uztaila agurtzera datoz santiagoak eta santanak

Santiago eta Santa Ana jaiek herri ugari festaz beteko dituzte datozen egunetan. Morga, Kortezubi, Busturiko Axpe auzoa edota Nabarnizko Lekerika auzoa ospakizunetan sartzekotan daude. Morgatarrentzat jai nagusiak dira santiagoak eta santanak. Horiek ospatzeko, lau egunetarako egitaraua prestatu dute herrikoek, era guztietako eta denentzako jarduerez beteta. Uztailaren 28an, Sukalki Txapelketara mozorrotuta joango dira herritarrak; Musika izango [ ]  2018/07/29 - 13:45:05

Morgako baselizetatik ibilaldia egingo dute domekan

Bederatzigarren urtez, udalerriko baselizetatik ibilaldia antolatu du Morgako Udalak, domekarako. Parte hartu nahi dutenek ibilaldi bi izango dituzte aukeran: laburra zein luzea. Ibilbide luzea 23,4kilometrokoa izango da, eta hori egitearen hautua hartzen dutenek 08:30ean egon beharko dute Andra Marin. Honakoa izango da egingo duten bidea: Andra Mari Talleri- Bizkargi- Eskerika- Gerekiz Erroteta-Meakaur- Meaka- Altamira [ ]  2018/06/18 - 07:41:03

Morgako Athletic Kalean klubaren mendeurreneko logotipoa jarri dute

Athletic Kalean Athletic Clubaren mendeurreneko logotiboa jarri zuten domeka eguerdian, Morgan. Mari Tere Artetxe Barrena alkatea buru zela, udal ordezkariekin eta herritarrekin batera, Athletic Clubeko ordezkariak ere bertaratu ziren; Karlos Gurpegi jokalari ohia eta Izaskun Larrieta zuzendaritza taldeko kidea egon ziren. Jon Eguren morgarrak egin du aipatu logotiboa. Orain dela 20 urte inauguratu zuten Athletic [ ]  2018/06/09 - 07:10:05

Oihane Perez garaile Morga Trail-ean, 20 kilometroko proban

Kategoria guztiak kontuan hartuta 583 pertsonak burutu zuten domekan Morgan egin zen proba, eta 20 kilometroko trailean Oihane Perezek irabazi zuen. Gernikarrak ordubete, 56 minutu eta 57 segundotan burutu zuen traila. Trail Team Bizkaiako Lorena Guinaldo sailkatu zen bigarren, Perezengandik hiru minutu eta hamasei segundora. Egurre K3 taldeko Ainhoa Garnika helmugaratu zen hirugarren, bi ordu, [ ]  2018/05/25 - 21:12:02

Nabigatu euskaraz