Nabarniz, Busturialdeko hitza
Hitzako albiste zerrenda nabarniz
Hainbat lagun bildu ditu Nabarnizko udaletxearen inaugurazioak
Nabarnizko Udaleko ordezkariek eta herritarrek Eleizalde auzoan kokatuta dagoen udaletxe berriaren inaugurazio ofiziala egin zuten joan den domekan. Nesken antzinako eskolak hartzen zituen eraikinean dagoen udaletxe berria gutxi gorabehera duela hiru hilabetetik erabiltzen dute Udaleko langileek, baina domekan egin zuten egoitzaren inaugurazio ofiziala. «Oso pozik gaude, dena espero bezala irten zelako», esan du Lurdes Aboitiz Nabarnizko alkateak. Eleizaldeko elizan 12:00etan eman zuten meza santuarekin hasi zituzten eguneko ospakizunak. Ostean, herriko abadeak eraikin berria bedeinkatu zuen. ... 2010/10/27 - 00:06:02
Aisialdiko jarduerak izango dira asteburuetan
2010/10/20 - 00:04:01
Domekan inauguratuko dute Udalaren egoitza berria
Ia urte eta erdiko egokitzapen lanen ostean, domekan, hilaren 24an, inauguratuko du Nabarnizko Udalak udaletxe berria. Egoitza berriaren inauguraziora herritar guztiak gonbidatu ditu Udalak. Udaletxe berriaren inaugurazioa 12:00etan hasiko da, Eleizaldeko elizan izango den mezarekin. Ostean, herriko abadeak eraikina bedeinkatuko du eta gero Kabelinatxe dantza taldekoen saioa izango da eta baita bertsolariak entzuteko aukera ere. Udaletik adierazi dutenez, domekan euria eginez gero, antolatutako jarduera guztiak frontoian egingo lituzkete. Udal ordezkariek hainbatetan agertu bezala, ezinbestekoa zen Udal bulegoak beste nonbaiten jartzea, orain arteko udaletxean ez zegoelako leku nahikoa zerbitzuak behar den moduan emateko. Obra luze baten ondoren, datorren astetik aurrera nesken antzinako eskolak hartzen zituen eraikinean egongo dira Udalaren zerbitzu horiek. ... 2010/10/20 - 00:04:01
2011ko udarako bukatuko dute Eleizaldeko saihesbidea
Nabarnizko erdigunea erabat itxuraldatuko da datozen hilabeteetan. Izan ere, Eleizaldeko saihesbidearen urbanizazio lanen kontratuaren behin-behineko esleipena egin du berriki Udalak. Saihesbide horren bitartez, besteak beste, Lekerikatik, Merikatik eta Aulestitik doazenek ez dute erdigunea zeharkatu behar izango. Udalaren aurreikuspenen arabera, urrian hasiko dituzte lanak eta 2011ko udarako amaituta egongo dira. Udalak 1999ko azaroan egindako hiri antolamendurako plan orokorraren baitan kokatzen da Eleizaldeko saihesbidearen proiektua. Helburua Eleizalde zeharkatzen duen bidea trafikoz hustea da, batetik, eta BI-3242 errepidera jotzeko bide alternatibo bat eskaintzea, bestetik. Hori horrela, Udalak saihesbidearen egitasmoa ezinbestekoa zela iritzi zuen, herrigunetik igarotzen den errepidearen estutasunak trafikoa zailtzen duelako, gidariei eta oinezkoei arazoak sortaraziz. Gaur egun, BI-3242 errepidera joan nahi duten guztiek Eleizalde zeharkatu behar dute, sarri kolapsatu egiten delarik erdigunea. ... 2010/09/21 - 23:54:04
Kabelinatxe dantza taldean izena emateko epea zabalik dago oraindik
Joan den zapatuan zabaldu zuten Nabarnizko eta Ereñoko Kabelinatxe dantza taldean izena emateko epea. Oraindik izena eman ez dutenek datorren zapatuan izango dute aukera. Hain zuzen, hilaren 25ean 16:15etik aurrera egongo dira taldekideak Nabarnizko frontoian. Oraingoz 4 eta 7 urteko bi neskak baino ez dute izena eman. Ereñoko eta Nabarnizko hiru urtetik gorako haur guztiek eman dezakete izena. 2010/09/21 - 23:54:04
Kabelinatxekoen saioa Nabarnizen
2010/09/15 - 23:02:02
Sakanguneak BI-3242 errepidean
2010/09/01 - 23:31:02
Zortzi etxebizitza tasatuak eskuratu ahal izateko baldintzak onartu ditu Udalak
Nabarnizko Udalak herrian eraikiko dituzten zortzi etxebizitza tasatuen esleipena egiteko oinarriak onartu ditu berriki. Udalbatzak erabaki duenez, etxebizitza horietako bat eskuratzerako orduan nabarniztarrek izango dute lehentasuna. Hala adostu zuten hautetsiek osoko bilkuran, aho batez. Udaletik azaldu dutenez, erabaki horren arrazoia herriko gazteak Nabarnizen gera daitezen bermatu nahi izana da. Urte hasieran onartu zuen Udalak herrian etxebizitza tasatuak eraikitzeko araubidea, eta Bizkailur elkarte publikoarekin etxe horiek eraikitzeko hitzarmena sinatu zuen. Bete beharreko baldintzak ... 2010/07/20 - 23:19:01
Udazkenean irekiko dute Nabarnizko udal bulegoetako eraikin berria
Nabarnizko Udalak nesken antzinako eskolen eraikinean izango du egoitza udazkenetik aurrera. Eraikin hori eraberritzeko lanak urtebetez luzatu dira, baina dagoeneko bukatu dituzte. Uztailean eraikina egokitzeko lanen azken faseari ekingo dio Udalak, altzariz atontzeari, hain zuzen ere. Eraikin berria bi solairutan egongo da banatuta. Lehenengo solairuan idazkariaren bulegoa, harrera, itxaron gela eta udal artxiboa egongo dira. Aldiz, bigarren solairuan alkatetza, arkitektoaren bulegoa eta osoko bilkuretarako aretoa egongo dira. Horrela, eraikina altzariz janztean, artxiboak eta dokumentuak lekuz aldatzen hasiko dira, udaletxe zaharretik berrira eramaten, alegia. ... 2010/06/10 - 00:13:01
Zortzi etxebizitza tasaturen eraikuntza hasiko du Udalak ekainean
Zortzi etxebizitza tasatu eraikiko ditu Nabarnizko Udalak Bizkailur erakunde publikoagaz sinatutako hitzarmenetik abiatuta. Udalbatzak etxe horiek eskuratzeko bete behar diren oinarriak finkatzen dituenean Udalak herritarrei beharrezko informazioa bidaliko die nahi duenak etxebizitza horietako bat eskuratzeko izena eman dezan. Udalak herriaren sarreran dagoen lursail publikoa jarriko du Bizkailurren eskura bertan aipatutako zortzi etxebizitza tasatu horiek eraikitzeko. Izan ere, Bizkailur enpresa publikoak hartuko du etxebizitza tasatu horien eraikuntza egiteko beharra. Bestalde, Udaletik azaldu dutenez, etxebizitzen eraikuntza lanak datorren hilabetean, ekainean, hasteko asmoa daukate. ... 2010/05/25 - 23:25:01
