Busturialdeko hitza
Hitzako albiste zerrenda busturialdeko
'Bilbao-Bilbao' martxa Morgatik igaroko da
2010/03/12 - 00:33:04
Ipar Euskal Herrira doaz gaur bertoko emakume baserritarrak
Eskualdeko emakume baserritarrak Ipar Euskal Herrira joango dira gaur, Emakumeen Mundu Martxaren baitan. Hain zuzen ere, Hazparnen izango dira. Emakumeen bazkaria egin ostean, Baionako elkarretaratzera joango dira. Elkarretaratzea 18:00etan izango da. Baionan Mundu Martxaren lau ardatzetako bat jorratuko dute, elikadura burujabetzarena. Eskualdeko emakume baserritarrak EHNEren izenean doaz hara. Autobusa 09:00etan aterako da, Gernika-Lumoko autobus geltokitik. Mundu Martxa, Zornotzan Emakumeen Mundu Martxaren harira iragan eguaztenean Zornotzan egindako ekitaldian eskualdeko ordezkariak izan ziren, eta euskal dantzen ikuskizuna eman zuten. Era berean, Gernika-Lumon eta Bermeon egindako horma-irudien argazkiak jarri zituten Mundu Martxaren panelean. ... 2010/03/12 - 00:33:04
Etorkizuneko zuhaitzak landatzen
2010/03/12 - 00:33:04
Mikel Elgezabal Abu Dhabiko nazioarteko triatloian izango da bihar
Bihar bertan Euskal Herritik urrun neurtuko da Mikel Elgezabal atleta gernikarra, Abu Dhabin (Arabiar Emirerri Batuak) jokatuko den nazioarteko triatloian parte hartuko baitu. Ipar Kutxa Auzokoa taldeko kirolariak jokatuko duen proba munduko triatloi gogorrenetarikoen artean dago. Horrela, parte-hartzaileek hiru kilometro egin beharko dituzte igerian, 200 bizikletaz eta azken hogei kilometroak korrika. Abu Dhabikoa ez da, ordea, asteburuko proba bakarra, martxoko asteburu hau duatloiz josita baitator. Alde batetik, euskal zirkuiturako puntuagarria den bigarren proba lehiatuko da bihar, Oņatiko XIX. duatloia. Bestetik, Murtzian (Espainia) Espainiako txapelketa autonomikoaren lehen proba jokatuko da domekan. Bi proba horietan ere eskualdeko kirolariak izango dira. ... 2010/03/12 - 00:33:04
Gizon probak izango dira domekan, Nabarnizen
2010/03/12 - 00:33:04
Bakearen aldeko martxa izango da zapatuan Bolibarretik Ziortzara
Zapatuan, hilaren 13an, bakearen aldeko martxa egingo dute Bizkaiko parrokiek. Bolibarretik Ziortzako monasteriora doan ibilbidean eskualdeko parrokiak ere izango dira. Jakinarazi dutenez, 10:00etan abiatuko dira Bolibarko plazatik eta bi kilometroko ibilbidea egin ostean Ziortzako monasteriora iritsiko dira. Ibilbidea isiltasunean eta otoitz giroan egitea da asmoa. Iazko martxan ehunka lagun batu ziren bakearen aldeko martxan. Orduko arrakasta ikusita, aurten ere martxa antolatzea erabaki dute Bizkaiko parrokiek. Guztira, ehun parrokiak baino gehiagok egin dute bat martxarekin. Hain zuzen, azaldu dutenez, Ģiazko arrakasta kontuan hartuz eta gure herriak bakerako zein adiskidetzarako daukan egarriaz jabeturikģ antolatu dute aurten ere martxa. ... 2010/03/11 - 01:24:02
Kirol azpiegiturak berritzeko laguntzak emango dizkie Aldundiak 15.000 biztanle baino
gutxiagoko udalerriei
Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak 2010. urtean kirol azpiegiturak berregiteko, berritzeko edo berrerabiltzeko egiten dituzten inbertsioak finantzatzeko diru laguntzak nola eskatu eta nola eman arautzen duen dekretua onartu du. Zehaztu dutenez, aurten 15.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriek eska dezakete laguntza hori. ĢEgungo egoera ekonomikoa kontuan izanikģ egun dauden kirol azpiegiturak berregiteko, berritzeko edo berrerabiltzeko lanak sustatzea erabaki du Aldundiak. Aurreko deialdietan, Aldunditik azaldu legez, 450.000 euro baino gehiagoko aurrekontuak zituzten inbertsioetarako bakarrik ematen zuten diru laguntza. ... 2010/03/11 - 01:24:02
Mendi irteerak egingo dituzte Bermeon, Mundakan eta Foruan
Datorren domekan mendi irteerak egingo dituzte eskualdeko zenbait herritan, Bermeon, Foruan eta Mundakan, hain zuzen ere. Bermeon, Sollube 707 mendizale taldeak hileko irteera egingo du, eta irteera hori `Marigoran Kikunbera´ lemapean izango den Ibilaldiaren aldekoa izango da. Armaņon eta Jorrios mendiak igoko dituztela azaldu dute. Lehenengoak 854 metroko garaiera du eta bigarrenak 837 metrokoa. Domekan egingo dute irteera eta 07:00etan ipini dute hitzordua, Lamerako autobus geltokian. Taldeko bazkideek hamabi euro ordaindu behar izango dituzte eta bazkide ez direnek, ostera, hamabost euro. Irteerara joan gura dutenek 676-62 01 95 telefono zenbakira deitu beharko dute izena emateko. ... 2010/03/11 - 01:24:02
Zapatuan hasiko dira ibilbide ekologikoak biosferaren erreserbatik
Kukubedarra Urdaibaiko Emakumeen Elkarteak eta Aixerrekuk ibilbide gidatua antolatu dute Urdaibaiko biosfera erreserbatik datorren zapaturako, hilaren 13rako. Hain zuzen ere, San Kristobaletik, Mallukitik eta Forutik ibiliko dira. Kukubedarra elkartekoek eta Aixerrekuk hainbat irteera antolatu dituzte martxorako eta apirilerako, biosfera erreserban dauden sendabelar motak ezagutarazteko asmoarekin. Lehenengoa datorren zapatuan izango da. Esan bezala, egun horretan San Kristobaleko, Mallukiko eta Foruko inguruetatik ibiliko dira. Goiz erdiko iraupena izango du irteerak. Izena ematea, ezinbestekoa ... 2010/03/11 - 01:24:02
Bertso afaria izango da zapatuan, Gaztelu Zar txokoan
Zapatuan, hilaren 13an, bertso afaria izango da Gautegiz Arteagako Gaztelu Zar txokoan. Bertso afarirako hitzordua 21:30ean jarri dute, eta bi bertsolari ariko dira kantuan. Hain zuzen ere, Unai Iturriaga eta Sustrai Colina izango dira bertsotan. Bertara joan ahal izateko 20 euro ordaindu beharko dira. Gazteluzar elkarteak antolatutako bertso afarira joateko asmoa dutenek Aretxederreta kultur etxean eman ahalko dute izena. Afariak 20 euro balio du eta izena ematean ordaindu beharko da. Txartelak lortzeko azken eguna bihar izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero Aretxederreta kultur etxera deitu beharko da, 94-627 15 13 telefonora, hain zuzen. ... 2010/03/11 - 01:24:02
