Arratzu, Busturialdeko hitza
Hitzako albiste zerrenda arratzu
'Comenius' proiektua prestatzen izan dira Alemanian
Barrutialde Ikastetxeko arduradunak Alemanian izan ziren iragan astean `Comenius´ izeneko proiektua prestatzen. Hain zuzen ere, Alexander Viguera ikastetxeko zuzendaria, Alberto Agirre Lanbide Heziketako arduraduna eta Begoña Andres `Comenius´ proiektuaren arduraduna izan ziren Pforzheimen (Alemania), «xehetasunak» finkatzeko asmoarekin. Barrutialdeko arduradunak Lanbide Heziketa zikloak dituzten Europako zenbait ikastetxerekin bildu ziren. Jakinarazi dutenez, «akordioaren helburuak ikasleen eta irakasleen arteko hartu-emanak bultzatzea zein Europar Batasuneko beste kulturak eta hezkuntza sistemak ezagutzea dira». Horretarako, atzerriko «egonaldiak erraztu» nahi dituzte ikastetxe parte-hartzaileek. ... 2010/10/28 - 23:09:08
'Lan onari' domina eman diote Gasteizen Manu Leginetxeri
Manu Leginetxe (Arratzu, 1941) kazetari eta idazleari Eusko Jaurlaritzaren `Lan Onari´ domina eman zioten iragan astelehenean. Osasun arazoak direla eta, Leginetxek ezin izan zuen Gasteizen egon eta bere izenean haren anaiak jaso zuen saria Patxi Lopez lehendakariaren eskutik. Sari horrekin Leginetxeren zein beste bost sarituren lana eta ekimena goretsi nahi izan ditu Eusko Jaurlaritzak. Leginetxeren mezua irakurri zuen haren anaiak Anaiak irakurritako mezu baten bitartez, Leginetxek eskerrak eman zituen jasotako sariagatik. Arratzuarrarentzat «ohore bat» da «mugarik gabeko lan zintzoa» egiteagatik bere sorterrian saria jasotzea. ... 2010/10/27 - 00:07:02
'Lan Onari' saria jasoko du Manu Leginetxek
Manu Leginetxe (Arratzu, 1941) kazetari eta idazleak Eusko Jaurlaritzaren `Lan Onari´ domina jasoko du datorren astelehenean. Sari horrekin, Leginetxeren zein beste bost sarituren lana eta ekimena goretsi nahi ditu Eusko Jaurlaritzak. Jaurlaritzaren batzordeak atzo adostu zuen saria nortzuk jasoko duten. Hautatuek Patxi Lopez lehendakariaren eskutik jasoko dute domina, Gasteizen (Araba). Beste sarituak Manu Leginetxerekin batera, Imanol Arias aktoreak, Xabi Alonso futbolariak, Maria Luisa Laka euskaltzaleak eta Javier Ormazabal enpresaburuak jasoko dute `Lan Onari´ saria. ... 2010/10/20 - 00:06:01
Ueman bederatzi urte egin ondoren, mankomunitatetik atera da Udala
Busturialdean Uema Udal Euskaldunen Mankomunitatetik ateratzea erabakitzen duen bigarren Udala da Arratzukoa. Martitzeneko osoko bilkuran erabaki zuten Euzko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) alkateak eta alderdi bereko lau zinegotziek ¬Udalean EAJk baino ez du ordezkaritza¬ mankomunitate horretatik ateratzea. Udaleko idazkaritzatik jakinarazi dutenez, «aho batez» hartu zuten erabakia eta horretarako arrazoiak ere jaso zituzten osoko bilkuraren aktan. Hiru arrazoi eman zituzten. Batetik, «Uemak eskaintzen duen zerbitzurako Udalak ordaintzen duen kuota handiegia» dela deritzote EAJko hautetsiek. ... 2010/06/23 - 23:06:01
Herrigunea Gernika-Lumorekin batuko duen bidegorri sarea egingo du Udalak
Arratzuko Udalak herriko zenbait auzo Gernika-Lumorekin batuko dituen bidegorri sarea egingo du. Bidegorri sare honen bitartez, Loiola, Belendiz, Uharka eta Olesko lotuko ditu Udalak eta, hartara, Gernika-Lumoko sarreraraino iristeko aukera izango dute oinezkoek eta txirrindulariek. Arratzuko Udaletik ohar bidez jakinarazi duten bezala, «proiektu hau garrantzitsua izango da herriarentzat», auzo horietako bizilagunak «errazago eta seguruago komunikatu ahal» izango direla uste baitute. Era berean, kirol zein kultura azpiegitura bezala oso proiektu baliogarria dela esan dute. «Herrikoentzat zein herritarrak ez direnentzat aukera oso ona izango da». Bidaiariek ingurune natural batetik segurtasunez ibiltzeko aukera izango dutela uste dute. ... 2010/06/15 - 23:10:05
Barrutia ikastetxeak 30 urte bete dituela ospatu dute
Eskolak 30 urte bete dituela ospatu zuten iragan zapatuan Barrutia ikastetxean. Eskolako jaialdia antolatu duten jai batzordeko kideek azaldu bezala, «eskolaren 30. urteurrenean aurrera egiten jarraitzen dugula ezagutarazi nahi izan dugu». Era berean, ikasleen, irakasleen eta gurasoen arteko «harremanak sendotzeko aukera polita» dela uste dute jai batzordeko kideek. «Bizirik jarraitzen dugula esateko eguna zein ondo pasatzeko eguna izatea genuen batez ere helburu». Begoña Diaz ikastetxeko zuzendariak azaldu duenez, «eskolak aurrera egiten duela ikustea oso pozgarria da edozein zuzendarirentzat, eta bide beretik jarraitu nahi dugu». Urte asko dira Barrutiako eskola sortu zela eta urte horietan guztietan mantentzea gauzak ondo egiten direnaren adierazle dela uste du zuzendariak. ... 2010/06/07 - 23:53:03
Etxebizitza tasatuak eraikiko ditu Udalak Loiola auzoan
Arratzuko Udalak etxebizitza tasatuak eraikiko ditu Loiola auzoan, ohar bidez jakinarazi duenez. Bizkailur enpresarekin sinatutako akordio baten bitartez, hamasei etxebizitza egingo dituzte. Eraikuntza lanak «udan» hastea espero dute. Etxebizitza berri horien bitartez, herriko belaunaldi berriak Arratzun geratzea du helburu Udalak. Horretarako, etxebizitza berriak eraikitzeaz gain, azpiegitura berriak sustatzeko konpromisoa hartu du. Era berean, ondare paisajistikoa zein kulturala berreskuratzeko pausoak ere emango dituela zehaztu du. Etxebizitza berriak duela bi urte inguru eraikitakoen ondoan eraikiko dituzte. Lau etxebizitza dituzten blokeak izango dira. Bakoitzak 90 metro koadro edukiko ditu, eta gehienez 211.000 euroko prezioa izango dute, Udaletik azaldu duten bezala. ... 2010/06/03 - 23:30:01
'Uraren zikloa' Arratzura iritsi da
2010/05/12 - 23:40:05
400 parte-hartzaile batuko dira Arratzuko lasterketan
Mountain Running International Cup (Nazioen Sari Nagusia) zirkuituko lehen proba eta Euskal txapelketarako puntuagarria den II. Arratzu-Urdaibai mendi lasterketarako dena dago prest dagoeneko. Proba domekan lehiatuko da, Arratzutik eta inguruetatik, 09:30etik aurrera. Guztira, 400 kirolari inguruk eman dute izena aurtengorako. Mendi lasterketa horretan izena eman duten kirolari aipagarrien artean Running Team-Trangoworld taldeko Miguel Caballero, Sportiva Crazy Ideako Jessed Hernandez eta Toti Bes daude. Emakumezkoen artean Nerea Amilibia Euskadiko txapelduna eta Lourdes Aymerich katalana dira aipagarrienak. Sei orduko gehienezko denbora izango dute parte-hartzaileek probak dituen 30 kilometroak egiteko. Lasterketak 4.000 metroko gainbehera du. Zirkuituan zehar hiru esparru garrantzitsu aipa daitezke: Ereñozar eta Illuntzarreko igoerak eta Arrolakoa. ... 2010/05/11 - 02:22:17
Transgenikoen aurkako guda
Munduak hainbat problema izan ditu, eta izango ditu, baina Pedro Mari Bastegietaren (Arratzu, 1954) ustetan, gaur egun gizartean dagoen arazo larriena elikagai transgenikoena da. Dioenez, «isil-isilik egiten ari diren hirugarren mundu gerra da hau». Izan ere, jatekoa kontrolatuz gero, gizartea eta mundua kontrolatu daitezkeela uste du. «Jan gabe ezin gara bizi, eta gaur egun geneak moldatzen badituzte zer egingo dute etorkizunean? Elikagaietan nahi dutena sartzeko aukera izango dute», argudiatu du. Bastegietarentzat, gizarteak ez du imaginatzen transgenikoek eragin dezaketen kaltea, eta horregatik saiatzen ari da trasgenikoen gaineko informazioa zabaltzen. ... 2010/05/11 - 02:22:17
