Busturia, Busturialdeko hitza

Hitzako albiste zerrenda busturia

Biomimetika erakusketa ipini berri du Busturiko Madariaga Dorretxeak

Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroak aldi baterako erakusketa berria ipini berri du: `Biomimetika: naturan oinarritutako berrikuntzak´. Erakusketa hori Amerikako Estatu Batuetako (AEB) Biomimicry Instituten laguntzarekin antolatu du Madariaga Dorretxeak. Ekainaren 27a bitartean izango da ikusgai eta, aldi baterako erakusketa denez, sarrera doakoa izango da. Teknologia onuragarriagoak eta sostengarriagoak Erakusketa horren bitartez, naturak teknologia onuragarriagoak eta sostengarriagoak sortzen lagun dezakeela erakutsi gura dute, Ģetorkizunean Lurrean hobeto bizitzekoģ. Hori baita Biomimetika. Janine Benyusek 1997an izendutako terminoa da. `Bio´-k bizitza esan gura du eta `mimetika´-k emulazioa. ...  2010/03/12 - 00:33:04

Batzarra egingo dute hilaren 21ean Hirugarren Adinekoek

Busturiko Hirugarren Adinekoen Elkarteak batzar orokorra egingo du martxoaren 21ean, domekan. Lehenik eta behin Altamirako elizan meza entzungo dute denek batera, 13:00etan. Ondoren, 14:30ak aldera elkarrekin bazkalduko dute Muruetako Ibaigune hoteleko jatetxean. Bazkalduko dutena ere dagoeneko zehaztu dute: pernila, denetariko frijituak, mariskodun paella, txingarretan erretako bildotsa eta ijito-besoa. Ardoa, ura, ogia eta kafea ere barne daude. Batzar orokorrean parte hartzeko 20 euro ordaindu behar izango dituzte, eta martxoaren 14a izango dute izena emateko azken eguna. Ohiko lekuetan eman behar da izena: Axpen, Maite Arrospideri edo Celia Alegriari esanda; San Bartolomen Nieves Garairi; San Kristobalen Rosalina Iturberi eta Altamiran Carmen Rodriguezeri. ...  2010/03/10 - 00:20:03

Gogeaskoetxea askatzeko eskatuz

 2010/03/09 - 00:10:07

Behin-behineko presoaldia eskatu du Fiskaltzak Ibon Gogeaskoetxearentzat

Ibon Gogeaskoetxea busturiarrarentzat behin-behineko presoaldia eskatu zuen atzo Fiskaltzak, Parisen. Gauza bera eskatu du Gogeaskoetxearekin batera joan den domekan atxilotu zituzten Beņat Aginagalderentzat eta Lorentzo Aiestaranentzat ere. Edmond Brunaud eta Laurence Le Vert epaileek ustezko ETAko hiru kideei Ģterrorismoagatikģ ikerketa zabaltzea erabaki dute. Gehieneko atxilotze epea agortu ondoren, epailearen aurrean deklaratu zuten atzo goizean Parisko Auzitegian Gogeaskoetxeak, Aginagaldek eta Aiestaranek. Epailearen aurretik igaro orduko, Terrorismoaren Aurkako Zuzendaritzaren (SDAT) egoitzan izan zituzten hirurak. ...  2010/03/05 - 00:47:02

Gogeaskoetxea busturiarra bihar eroango dute epailearen aurrera, Parisen

Bihar igaroko dira epailearen aurretik joan den domekan Frantziako Poliziak Normandian atxilotutako Ibon Gogeaskoetxea busturiarra, Beņat Aginagalde eta Jose Lorenzo Aiestaran. Parisera eraman zituzten atzo goizean, epailearen esku uzteko. Domeka goizean atxilotu zituzten hirurak, Normandiako etxe batean, eta gaur arte Caengo komisaldegian izan dituzte, galdekatzen. Hiru atxilotuen artean Ibon Gogeaskoetxea busturiarra dago. Bihar arte itxaroan Epailearen aurretik igaro orduko, Terrorismoaren Aurkako Zuzendaritzaren (SDAT) egoitzan izango dituzte Gogeaskoetxea, Aginagalde eta Aiestaran. Inkomunikatuta daude eta, beraz, ez dago haien berririk. ...  2010/03/03 - 00:31:02

ETA erakundeko buruzagi nagusienetako bezala jo dute Ibon Gogeaskoetxea

Ibon Gogeaskoetxea busturiarra atxilotu zuten domekan Normandiako Cahan herrian (Frantzia), Beņat Aginagalde eta Jose Lorenzo Aiestaranegaz batera, ETAko kide izatea egotzita. Hasieran hirugarren hori Gregorio Jimenez Morales zela esan zuten, baina gero aitortu zuten okertu egin zirela. Gogeaskoetxeari dagokionez, ETAko buruzagi nagusietako bezala jo dute. Izen faltsuarekin alokatuta zeukaten nekazaritza turismoko etxe batean atzeman zituzten hirurak Frantziako poliziek, Guardia Zibilarekin elkarlanean. Atxilotuei, besteak beste, hiru pistola, lehergaiak egiteko materiala, dokumentazio faltsua eta dirua antzeman dizkietela dio poliziak. Horrez gain, material informatikoa aurkitu dute, diotenez. ...  2010/03/02 - 00:24:01

Argazkia kendu du Manzisidorrek

 2010/03/02 - 00:24:01

Akordatik Laidarako ibilaldia, domekan

Datorren domekarako Akordatik (Ibarrangelu) Laidarako mendi martxa antolatu du Madariaga Dorretxeak. Ibilaldiak lau ordu eta erdiko iraupena izango du, 10:00etan hasi eta 14:30era arte, hain zuzen. Parte-hartzaileak Madariaga Dorretxean bertan batuko dira, bertatik autobusez Akordara joateko. Heltzerakoan Atxarreko San Pedro tontorra igoteari ekingo diote, ondoren Laidara joateko. Ibilbidean zehar geldiuneak egingo dituzte inguruko basoak behatzeko. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, mendi martxan parte hartu gura duenak eta inguruko informazio gehiago eskuratu gura duenak 94-687 04 02 telefono zenbakira deitu behar du izena emateko. ...  2010/02/25 - 00:49:02

Udalak zuhaitzak banatuko ditu bihar herritarren artean

Urtero egin bezala, Busturiko Udalak bertoko zuhaitz espezieen aleak banatuko ditu herritarren artean bihar, Zuhaitz Egunaren harira. Hain zuzen ere, 14:00etatik 15:00etara bitartean egingo dute banaketa, Altamirako biltegian, Udaletik azaldu dutenez. Udalak ez du Zuhaitz Egunerako jarduerarik antolatu. Hala ere, banaketa horren bidez, ospakizun horrekin bat egin gura dutela adierazi dute Udal arduradunek. Hartara, zuhaitzak jasoko dituzten herritarrei euren kabuz landaketa egiteko aukera emango diete. Busturiko Udalak bertoko zuhaitz espezieak banatuko ditu bihar eguerdian: pagoa, haritza, urkia, lizarra, gereziondoa eta astigarra. ...  2010/02/24 - 00:43:03

100 zuhaitz gehiago Busturian

 2010/02/23 - 00:36:01