Elantxobe, Busturialdeko hitza

Hitzako albiste zerrenda elantxobe

Kate lokalak LTD bidez ikusi ahal izateko eskaera egin du Udalak

Herritarrek agertutako kezkei erantzuna eman nahian, LTD bidez telebista lokalak ikusteko behar diren neurriak hartzeko eskaera egin dio berriro ere Elantxobeko Udalak Eusko Jaurlaritzako Komunikazio eta Medioen zuzendaritzari. Izan ere, ekainean egina zuen eskaera, baina erantzunik ez duela jaso azaldu dute Udaletik. Jaurlaritzara igorritako idatzian, elantxobetarrek bizi duten «informazio-diskriminazioa» krititikatu du Udalak, izan ere, herritarrek ezin dituzte telebista lokalak ikusi LTD bidez. Hori dela eta, Elantxobe `Bermeo´ deritzon lurralde-mugaketaren baitan sar dezala eskatu dio Udalak Jaurlaritzari, modu horretan arazoa konponduko litzatekeela iritzita. ...  2010/10/20 - 00:07:01

Ogoñopeko mendi-mazeletako bat sendotu du Foru Aldundiak

Elantxobeko Udalaren eskaerari erantzunez, Ogoñopeko hegaletako bat sendotu du berriki Bizkaiko Foru Aldundiak. Izan ere, ekainean izandako euriteek lur-jausiak eragin zituzten mendiaren alde horretan, kaian zenbait kalte sortaraziz. Aldundiak hartutako neurriari esker, era horretako kalterik berriro izan ez dadin espero dute. Etorkizunean izan daitezkeen denboraleetan berriro horrelakorik ez gertatzeko eskatu zion Udalak Aldundiko Ingurumen sailari kaltetutako zonalde hori sendotzeko, Aldundia da-eta lur eremu horien titulartasuna duen erakundea. Aldundiko teknikariek babes sarea eta segurtasun pantaila jarri dituzte eremu horretan. ...  2010/09/14 - 23:54:01

Udalak Europa behatokia atondu du, herriko ikuspegiez gozatzeko

Elantxobeko Udalak `Europa ikuslekua´ deritzon behatokia atondu du herriaren goiko partean, elantxobetarrek eurek zein turistek herriak eskaintzen dituen ikuspegiez goza dezaten. Izan ere, uda sasoian asko eta asko dira Elantxoberaino hurbiltzen direnak herriak dituen ikuspegi ederrak ezagutzera. Behatoki berria kale nagusian dago, 50. zenbakian, hain justu. Beraz, portutik behatokira heldu nahi izanez gero, kanposantura doan kaltzada jarraitu beharko da eta, 50. zenbakira heltzean, ezkerrera jo beharko da, pauso batzuk emanez. Bestalde, behatokiaren inguruak asfaltatu ditu Udalak, zonaldea erakargarriagoa izan dadin. Elantxobek dituen ikuspegi ederrez gozatzeko aukera emateaz gain, atsedenerako gune ezinhobe bihurtu da behatokia. ...  2010/07/06 - 23:18:02

Zorionak Elantxobe!

 2010/06/17 - 23:29:03

Ustez etxe batean bigarren aldiz lapurtzen ari zela atxilotu dute lagun bat

Gernika-Lumoko ertzain-etxeko poliziek gizonezko bat atxilotu zuten zapatuan Elantxoben, ustez bigarren aldiz etxe batean lapurtzeagatik. Herrizaingo sailetik jakinarazi dutenez, «atxilotua kutxatzar zahar bat furgoneta batean zamatzen harrapatu» zuten. Joan den eguaztenean etxe berean egindako lapurretarekin zerikusirik duen ikertzen ari da orain Ertzaintza. Zarata batzuk entzun ostean, herritar bat Ertzaintzarekin jarri zen harremanetan, «gizon bat inor bizi ez den etxe batean lapurtu nahian zebilela ohartarazteko», Herrizaingo sailetik argitu dutenez. Ertzainak bertaratu eta gizonezkoa atzeman zuten kutxatzarra furgonetan sartzen ari zenean. ...  2010/05/24 - 23:05:06

Mareen igerilekua egiteko lanak amaitu dituzte dagoeneko

Sei hilabeteko atzerapenarekin, baina amaitu ditu Eusko Jaurlaritzak Elantxobeko marea igerilekua eraikitzeko lanak. Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailak 2007an hasi zituen Elantxobeko portua eraberritzeko lanak, tartean mareen igerilekuaren proiektua zegoelarik. Jaurlaritzatik igerileku horren egitasmoa 2009ko udarako bukatuta egongo zela aurreikusi zuten. Hala ere, zenbait arazo tekniko tarteko, sei hilabeteko atzerapenarekin amaitu dituzte igerileku naturala egiteko obrak. Aisialdirako eta bainurako gune berria Herritarrentzat eta kanpotarrentzat aisialdirako gune garrantzitsu bilakatzeaz gain, kaiaren barne eremua olatuengandik babestuko du Elantxobeko portuko azpiegitura berriak. ...  2010/05/11 - 00:33:05

Marea igerilekua otsailerako bukatuta egongo dela aurreikusten du Udalak

Portuko instalazioak hobetzeko azken urteetan Elantxoben egiten ari diren jarduerekin jarraituz, Eusko Jaurlaritzak datorren hilean bukatuko ditu herriko moila eraberritzeko lanak. Horri esker, otsailerako prest izango da portuko marea igerilekua. Proiektu horren aurreneko faseko lanak 2007an hasi zituzten. Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailekoek egitasmoa 2009ko udan amaituta egongo zela aurreikusi zuten. Hala ere, zenbait arazoren ondorioz, hilabete batzuetako atzerapenarekin amaituko dituzte obrak. Helburu nagusia portuaren azalera handitzea izan da Proiektu horren helburu nagusia Elantxobeko portuaren azalera handitzea izan da. Horrela, Erriberako kaiaren ondoan ezarritako moila berriak 27 metroko luzera izango du. Horrez gain, berorren parean itsasontziak konpontzeko 400 metro koadroko eremu berria atondu dute, garabia eta atrakalekua bertan kokatuko dituztelarik. ...  2010/05/11 - 00:33:05

Eskalatzaile bat erreskatatu zuten martitzenean Ogoñon

Martitzen arratsaldean Ertzaintzak Elantxoben zauritutako eskalatzaile bat erreskatatu zuen. Ezbeharra 17:15ak aldera gertatu zen, Ogoñon eskalatzen ari zen 20 urteko gazte bat paretatik erori zenean. SOS Deiak-eko larrialdi zerbitzuak norbanako baten abisua jaso zuen. Berehala Eusko Jaurlaritzako larrialdietako teknikari batek Gernika-Lumoko ertzain-etxeko ertzain-talde bat eta helikoptero bat mobilizatu zituen istripuaren lekura. Helikoptero bidez Ertzainak istripuaren tokira heldu zirenean erreskatea gauzatzeko aukera ezberdinak baloratu zituzten. Zauritua Galdakaoko ospitalera helikopteroz eramatea erabaki zuten. Gazteak bizkarrean eta hanka batean kolpeak zituen. ...  2010/05/11 - 00:33:05

Udalak, 800.000 euroko aurrekontuagaz, eskola kultur etxe bihurtuko du

Elantxobeko Udalak herriko eskola zaharraren eraikina eraberrituko du bertan kultur etxe berria kokatzeko. Eraberritze lan horiek udazkenean hasiko dituzte eta proiektuak 800.000 euroko aurrekontua du. Horrela, Talaia kalean kokatuta dagoen eskola zaharra hilabete batzuren buruan erabilera anitzeko eraikin bihurtuko dute. «Elantxobeko zerbitzu, ekitaldi eta jarduera kultural guztiak toki berean batu nahi ditugu», adierazi du Amaia Eiguren Elantxobeko alkateak. Kultur etxe berriarena aurtengorako duten proiekturik garrantzitsuenetarikoa dela ere adierazi du alkateak. Hiru solairuko eraikina ...  2010/05/11 - 00:33:05

Elantxobeko XII. ikurrina lortzeko lehiatuko da Busturialdea domekan

Asteburuan TKE ligako hirugarren eta laugarren estropadak izango dira Galizian. Bestalde, KAE1 mailako laugarren eta bosgarren estropadak izango dira Santurtzin eta Elantxoben, hurrenez hurren. Horrez gain, KAE2 mailako bosgarren estropada ere izango da domekan Pasaian. TKE ligan, Urdaibaikoak O'Grove Concelloko XII. Telefonica banderan lehiatuko dira zapatuan. Domekan, aldiz, Pontevedrako bandera eskuratzen saiatuko dira. Zapatuan O'Grove Concelloko estropadan nesken TKE liga hasiko da. KAE1 ligari dagokionez, Busturialdeakoek zapatuan Santurtziko 30. estropadan parte hartuko dute, eta hurrengo egunean Elantxobeko ikurrinan lehiatuko dira. Azkenik, domekan, KAE2 ligan, Mundakakoak Trintxerpeko XII. ikurrina eskuratzen saiatuko dira. ...  2010/05/11 - 00:33:05

Nabigatu euskaraz