Errigoiti, Busturialdeko hitza

Hitzako albiste zerrenda errigoiti

Butroi erreka biotopo izenda dezaten hasiko da lanean Errigoiti-Arrieta Garbi

Joaquin Iragorri Errigoiti Arrieta Garbi plataformako kideak azaldu duenez, «Butroi erreka eta bere inguruak biotopo izendatzeko» lanean hasiko da aipatu plataforma hori. Izan ere, «Butroi erreka biotopo izenda dezaten lortuz gero, bere errekastoak ere babestea» lor daitekeela uste dute. Butroi erreka babesteak Olabarritik pasatzen den «Arragango errekastoari eragingo» diola eta horrek Malluki industriagunea eraikitzea «ekidin» dezakeela deritzote. Iragorriren esanetan, «Butroi errekak eta bere errekastoek fauna eta flora aberatsa dute eta Malluki industriaguneak eragingo lituzkeen kalteak oso handiak izango lirateke». Hori dela eta, Butroi erreka biotopo izendatzeko «ahalegina» egingo dutela esan du. ...  2010/10/06 - 23:13:01

Errigoiti-Arrieta Garbikoen salaketa artxibatu du Arkitektoen Elkargoak

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, eta Nafarroako Arkitektoen Elkargoak Errigoiti-Arrieta Garbi plataformak uztailaren 16an jarritako salaketa artxibatu du. Hain zuzen, Deontologia Batzordean jarri zuten salaketa plataforma horretako kideek, elkargoko arkitektoek Errigoitiko eta Arrietako mugak faltsutu zituztela iritzita. Errigoitiko Udaletik ohar bidez jakinarazi dutenez, «ez da arau-hauste deontologikorik izan» eta, horrenbestez, Arkitektoen Elkargoko zuzendaritza batzordeak «salaketa artxibatzea erabaki» du. Gauzak horrela, Malluki industriagunea eraikitzeko lanek aurrera jarraituko dute. «Arkitektoen Elkargoaren sententziak dioenez, Malluki industriagunearen planoak egin dituzten arkitektoek ez dituzte mugak faltsutu», azaldu dute Errigoitiko Udaletik. Hala, planoak «gaur egungo arauekin eta legeekin bateragarriak» direla diote. ...  2010/09/29 - 00:00:02

PSOEk ere Errigoiti-Arrieta Garbi plataformarekin bat egin du

Aralarrek eta PPk Olabarri auzoko Malluki industriagunean eraiki nahi duten biomasa zentralaren aurka Errigoiti-Arrieta Garbi plataformak jarritako salaketarekin bat egin ostean, PSOEk ere euren alde egingo duela jakinarazi du Joaquin Iragorri plataforma horretako kideak. Azaldu duenez, epaileak tramitera onartu du aipatu salaketa eta momentu honetan txostenak aztertzen ari da. Zentzu horretan, beraz, «pozik» daudela azaldu du Iragorrik. Gainera, haren arabera, gaian sakontzen ari diren heinean «lege-hauste gehiago» atzematen ari dira. Hala, Udalak Malluki industriagunea eraiki ez dezan eskatzeko froga ugari daudela dio Iragorrik. Lege-hauste horien inguruan zehaztu duenez, «Olabarriko zentralaren altuera kotak faltsututa daude eta gauza bera gertatzen da Arragan errekastoa desbideratu behar duten metro kopuruarekin. Zentrala uraren mailatik 129 metrora kokatu behar zutela esan zuten hasieran». Hala ere, uraren mailatik 97 metrora kokatuko dutela dio plataformako kideak. Horrek tximiniak «22 metro gehiago» izatea ahalbidetuko duela esan du. ...  2010/09/21 - 23:57:03

Azkorbek irabazi du Bizkaiganeko artzain txakur txapelketa

Santa Kurtze eguna ospatu zuten herenegun Errigoitiko Bizkaigane auzoan. Urtero legez, artzain txakurrak izan ziren protagonista nagusiak, baina, txapelketaz gain, egun osoan zehar jai giro bikainaz gozatzeko aukera izan zuten Bizkaiganera gerturatu zirenek. Artzain txakur lehiaketako irabazlea Azkorbe II.a abadiñoarra izan zen, Bat txakurragaz. `Txiplas´ errigoitiarrak, bestalde, iaz ez bezala, ezin izan zuen garaipena lortu eta, horrenbestez, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Hirugarren eta laugarren postuan, bestalde, Belaustegi berriatuarra Zur txakurragaz eta Urkiola (Oiz, Ziortza Bolibar) Arin txakurragaz sailkatu ziren, hurrenez hurren. ...  2010/09/20 - 23:21:03

Bizkaiganeko Santa Kurtze jaietan artzain txakurrak izango dira protagonista

Urtero legez, Errigoitiko Bizkaigane auzoa jai giroan murgilduko da Santa Kurtze jaietan. Ospakizuna domekan izango da, hilaren 19an, eta protagonista nagusiak artzain txakurrak izango dira. Umeek zein helduek ondo pasatzeko aukera izango dute. Jai eguna 12:00etan hasiko da, meza nagusiarekin, eta ostean euskal musikak hartuko du protagonismoa. Bertsolariak, trikitixa, txalaparta, alboka, dultzaina... entzuteko aukera izango dute gerturatzen direnek. Umeentzat, bestalde, pottokak izango dira eta euren gainean ibiltzeko aukera izango dute egun osoan zehar. Arratsaldean, txapelketa 17:00etatik aurrera, ostera, ardiak eta artzain txakurrak izango dira nagusi Bizkaigane inguruko zelaietan. Aurtengoan bost txakur eta horien jabeak izango dira txapelarengatik lehiatuko direnak. ...  2010/09/17 - 00:12:18

Mallukiko plan partzialari oniritzia eman dio Bizkaiko Foru Aldundiak

Olabarri auzoan eraiki nahi duten Malluki industriaguneak zeresana ematen jarraitzen du. Joaquin Iragorri Errigoiti-Arrieta Garbi plataformako kideak azaldu bezala, «fiskaltzak tramitera onartu du bere garaian jarri genuen salaketa, eta Gernika-Lumoko hirugarren instrukzio aretoko epaileak erabaki beharko du Malluki industriaguneko lanak legezkoak diren edo ez». Dioenez, salaketa jarri ostean alderdi popularrak (PP) eta Aralarrek bat egin dute plataformarekin. Iragorriren arabera, «baliteke PSOE alderdiak ere» beraiekin bat egitea, nahiz eta oraindik ez diren gaiaz mintzatu. ...  2010/09/14 - 00:41:02

Mallukiko plan partzialari oniritzia eman dio Bizkaiko Foru Aldundiak

Alderdi Popularrak (PP) eta Aralarrek urtarrilaren 15eko 91/2007 Foru Aginduaren deuseztapen aitorpena eskatu dute berriki Batzar Orokorretan, agindu horrek behin-behinean onartzen baitu Malluki industriagunea eraikitzeko plan partziala. Hain zuzen, Udalak ingurumen txostenik ez duelako egin zuten aipatu alderdiek eskaera hori. Bizkaiko Foru Aldundiak, ordea, Malluki industriagunearen harira egindako plan partzial hori atzera ez botatzea erabaki du, oniritzia emanez modu horretara proiektuari. Orain, bi hilabeteko epea izango dute alderdi horiek, nahi izanez gero, helegitea jartzeko. Aldundiaren erabakia dela eta, Errigoitiko Udala «pozik» agertu da industriagunea «legearen baitan» dagoelako eta, «zorionez», proiektuak aurrera jarraitzen duelako. Denborak «arrazoia» eman diela uste dute Udal arduradunek. «Industriagunea Errigoitiren etorkizuna bermatzeko motorea izateko jaio» zela diote, herrian eta eskualdean gainbehera ekonomikoa «latza» izaten ari dela eta industriagunea egoera horri aurre egiteko aukera ona dela nabarmenduz. ...  2010/09/13 - 23:18:02

Ke-detektagailuak jarri ditu Udalak herriko hainbat etxebizitzatan

Errigoitiko Udalak 157 ke-detektagailu jarri ditu berriki herriko 83 etxebizitzatan, suteak saiheste aldera. Iñaki Madariaga alkateak zehaztu duenez, zaharrak bizi diren etxebizitzak izan dira teknikariek aztertutakoak. Horrela, «herrian dauden etxebizitzen erdietan» izan dira teknikariak, gutxi gora behera. Ke-detektagailuak jartzearen «helburu nagusiak arriskuak ekiditea eta etxe barruan segurtasuna hobetzea» izan dira, Madariagaren esanetan. Azterketak maiatzean eta ekainean egin zituzten. Hain zuzen, argiterian, ur horniduraren sarean zein berogailu sistemetan izan daitezkeen arazoak ikertzen aritu ziren. ...  2010/07/20 - 23:22:02

Aldundiak hondakin-urak bideratzeko kolektorea jarriko du Olabarriraino

Bizkaiko Foru Aldundiak Errigoitiko hondakin-urak bideratzeko kolektorea jarriko du. Hain justu, Butroi errekaren arroan dauden herrietako hondakin-uren saneamendua egiteko proiektuaren baitan dago egitasmoa. Iñaki Madariaga Errigoitiko alkatearen esanetan, «herriko zenbait auzoren saneamendu sarearen lanak Malluki industriagunea eraikiko» dutelako egin ditzakete, bestela ez litzateke-eta posible izango, bere iritziz. Kolektore berria jarrita, Butroi erreka hornitzen duten erreka txikietara hondakin-urik ez isurtzea ahalbidetuko dute. Madariagak jakinarazi duenez, «gaur egun proiektuari azken ukituak» ematen ari da Aldundia. Horrela, saneamendu sare berriko lanak datorren urtean hasiko dituzte eta, behin bukatuta, Errigoitiko hondakin-urak Mungiako araztegira bideratuko dituzte, han tratatzeko ondoren. ...  2010/07/14 - 23:09:02

Tira-bira izan da alkatearen eta plataformakoen artean, eta ez dute lehen harria jarri

Errigoitiko Udalak Malluki industriaguneko lehenengo harria jartzeko asmoa zuen atzo goizean. Hala ere, tira-bira baten ondorioz, lehen harria jarri barik geratu zen. Hain zuzen, Iñaki Madariaga alkatearen eta Errigoiti-Arrieta Garbi plataformako kideen arteko eztabaida sortu zen atzo goizean, baina, tentsio uneak bizi izan ziren arren, ez zen aparteko arazorik izan. Bizkaiko Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako eta inguruetako udaletako ordezkariak Olabarrin izatekoak ziren arren, azkenean ez ziren han izan. 11:00etarako egina zuen Udalak lehen harria jartzeko hitzordua. Plataformako kideak bertan zirela ikusi ostean, ordea, Ertzaintzara deituko zuela esan zien alkateak. Plataformako kideak joaten ez zirela ikusi zuenean hasi zen eztabaida eta, azkenean, ez zuten harririk jarri. ...  2010/06/24 - 23:35:01

Nabigatu euskaraz